Tenisa
2026/02/01 - 13:38
Carlos Alcarazek Australiako Irekia irabazi du, finalean Djokovic menderatuta
Murtziarrak 2-6, 6-2, 6-3 eta 7-5 menderatu du Djokovic, eta, 22 urterekin, Grand Slameko lau tituluak lortu dituen jokalari gazteena da.
2026/01/31 - 12:56
Rybakina Australiako Irekiko txapeldun, final lehiatua irabazita
Horren aurkaria, Sabalenka, gaur egun munduko lehena eta 2023an eta 2024an Australiako Irekiko txapelduna, nagusi izan da tarte batzuetan, baina ezin izan dio bere abantailari eutsi.
2025/09/12 - 17:00
Ane Mintegi berriro gora begira, hiru lesio larri kateatu eta gero
Tenislari gipuzkoarrak gazte mailako Wimbledon txapelketa irabazi zuen 2021ean; azken urteotan, baina, ez da nahi bezala aritu, lesionatuta ibili baita. EITBri baieztatu dionez, erabat sendatu da, eta fisikoki ondo dabil orain, eta ilusioz beteta.
2025/09/08 - 11:18
Carlos Alcarazek bigarrenez irabazi du AEBko Irekia, finalean Sinner menderatuta
Carlos Alcaraz Estatu Batuetako Irekiko aurtengo txapelduna da, denboraldiko laugarren eta azken Grand Slama irabazi ostean. Jannik Sinnerri irabazi dio, lau setetan: 6-2, 3-6, 6-1 eta 6-4.
2025/09/07 - 11:22
Aryna Sabalenka nagusitu da AEBko Irekian, New Yorken, Amanda Anisimova mendean hartuta
Bielorrusiarrak bigarren urtez jarraian irabazi du AEBko Irekia, bere ibilbideko laugarren "handia", Amanda Anisimova estatubatuarra 6-3 eta 7-6 (7-3) garaituta.
2025/07/13 - 23:43
Sinnerrek lehen aldiz irabazi du Wimbledon torneoa
Oraingoan, tenislari italiarra Carlos Alcaraz baino gehiago izan da. Lehen aldia da espainiarrak Grand Slam bateko finala galtzen duela.
2025/07/12 - 21:26
Swiatek da Wimbledoneko txapeldun berria, Anisimova azpiratuta
Poloniarrak lehen aldiz irabazi du Wimbledon, finalean Amanda Anismova estatubatuarra 6-0 eta 6-0 menderatuta, 57 minutuko partidan.
2025/06/09 - 11:55
2025eko Roland Garroseko Sinner vs. Alcaraz (6-4, 7-6, 4-6, 6-7, 6-7) finaleko laburpena eta momentu onenak
Carlos Alcarazek bereganatu du garaipena Jannik Sinnerren aurka jokatutako finalean. Ondorioz, Alcaraz da 2025eko Roland Garros Grand Slameko txapelduna.
2025/06/09 - 11:51
2025eko Roland Garroseko Sabalenka vs. Gauff (7-6, 2-6, 4-6) finaleko laburpena eta tanto onenak
Coco Gauffek irabazi du 2025eko Roland Garros Grand Slama, finalean Aryna Sabalenka menderauta, 7-6, 2-6 eta 4-6ko emaitzarekin.
2025/06/08 - 23:16
Carlos Alcarazek irabazi du Roland Garros, Parisen jokatutako finalik luzeenean Jannik Sinner menderatuta
Tenislari espainiarra bost setetan gailendu zaio italiarrari, 4-6, 6-7, 6-4, 7-6 eta 7-6. Partida oso ona izan da, eta bost ordu eta 27 minutuko iraupena izan du. Azkenean, super tie-breakean erabaki da.
2025/06/07 - 21:30
Gauffek lehen aldiz bereganatu du Roland Garros
Estatubatuar gazteak galtzen hasi du Sabalenkaren aurkako finala, baina emaitza irauli du bere bigarren grand slama eskuratzeko.
2025/06/07 - 14:45
Alcaraz eta Sinner, Roland Garroseko tituluaren bila
Carlos Alcarazek Jannik Sinner italiarraren aurka neurtuko ditu indarrak Roland Garros txapelketaren finalean. Alcarazek Musetti garaitu du (6-4, 6-7, 0-6 eta 0-2) finalerdietan, eta Sinnerrek, Djokovic (6-4, 7-5 eta 7-6).
2025/06/05 - 22:20
Gauffek eta Sabalenkak Roland Garroseko titulua izango dute jokoan
Coco Gauff estatubatuarrak Aryna Sabalenka bielorrusiarraren aurka neurtuko ditu indarrak Roland Garroseko finalean. Gauffek Boisson garaitu du (1-6 eta 2-6) finalerdian, eta Sabalenkak Swiatek (7-6, 4-6 eta 6-0).
2025/02/15 - 20:03
Hiru hilabeteko zigorra ezarri diote Sinnerri dopinagatik
Montecarloko eta Madrilgo Sunshine Double txapelketak galduko ditu, eta Erromako Mastersean itzuliko da.
2025/01/26 - 14:37
Jannik Sinnerrek titulua berretsi du Australian Zvereven aurka, eta bere hirugarren Grand Slama irabazi du
Italiako tenislaria Alexander Zverev alemaniarrari gailendu zaio igande honetan (6-3, 7-6 (4), 6-3). Munduko lehenak iazko garaipena berretsi du eta bere kirol ibilbideko hirugarren Grand Slama poltsikoratu.
2025/01/25 - 19:19
Sabalenkaren haserre izugarria eta Keysen poza, malko eta guzti, Australiako Irekiko finalean
Aryna Sabalenka munduko lehen tenislariak sekulako haserrea hartu du Australiako Irekiko finala Madison Keys munduko 14. tenislariaren aurka galduta. Bielorrudiarrak argi eta garbi agertu du bere haserrea kantxan.
2025/01/25 - 14:18
Keysek Sabalenka iazko txapelduna gainditu du Australiako Irekiko finalean
Madison Keys estatubatuarrak 2017ko US Openeko finalak utzitako arantza atera du Australiako Irekiko finalean Aryna Sabalenka munduko lehen tenislaria 6-3, 2-6 eta 7-5 gaindituta.
2025/01/24 - 16:51
Zverevek eta Sinnerrek jokatuko dute finala, Djokovicek partida bertan behera utzi eta gero
Zverevek eta Sinnerrek jokatuko dute Australiako Irekiko finala, baina eguneko irudia Novak Djokovicek utzi du. Serbiarrak lehen seta galdu, eta bigarrena hasterako partida bertan behera uztea erabaki du, ezker hankan min hartuta. Sinnerrek, bestalde, hiru setetan hartu du mendean Ben Shelton.
2025/01/21 - 18:03
2025eko Australiako Irekiko final laurdenetako Djokovic vs Alcaraz partidaren laburpena
Tenislari serbiarrak espainiarra menderatu du, lau setetan, 4-6, 6-4, 6-3, 6-4, hiru ordu eta 35 minututan, eta, horrenbestez, hamabigarrenez jokatuko du finalaurrekoa Melbournen; orain arte, hamar aldiz irabazi du titulua bertan.
2025/01/21 - 17:16
Badosa, Zverev, Sabalenka eta Djokovic Australiako Irekiko finalerdietan dira
Emakumezkoen mailan Badosa eta Sabalenka elkarren kontra ariko dira finalerdietan; Gauff eta Plavyunchekova menderatu dituzte, hurrenez hurren. Gizonezkoetan Zverev eta Djokovic ariko dira finalaera sailkatzeko lehian; Paul eta Alcaraz utzi dituzte txapelketatik at, hurrenez hurren.