Tenisa
2025/01/13 - 14:10
Sinner, Alacaraz, Djokovic, Gauff eta Swiatek tenislariek garaipenekin ekin diete Australiako Irekiari
Gizonezkoen mailan Tsitsipas kanporatzea izan da deigarriena. Sinner, Alcaraz eta Djokovic tenislariak sendo azaldu dira lehen txandako partidetan. Emakumezkoen mailan Azarenka eta Ostapenko geratu dira txapelketatik at; Gauffek eta Swiatekek aurrera egin dute.
2024/11/20 - 11:27
Rafael Nadalek amaiera eman dio bere kirol ibilbide arrakastatsuari
Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.
2024/10/13 - 19:32
Jannik Sinner italiarrak Shanghai konkistatu du, Novak Djokovic mendean hartuta
ATP rankingeko lehenak 7-6 (4) eta 6-3 irabazi dio serbiarrari Shanghaiko 1.000 Masterseko finalean.
2024/10/11 - 00:12
Del Busto: ''Nadal eredu bat da''
Igor del Busto Euskadiko Tenis Federazioko presidenteak Rafa Nadalek erretiroa hartzeko hartu duen erabakiaz hitz egin du. Tenislariak lortutako palmaresa nabarmendu du, baita pista barruan eta kanpoan izan den eredua ere.
2024/10/10 - 14:56
Rafa Nadalek tenis profesionala utziko duela iragarri du
Manacorreko tenis-jokalariak bideo batean azaldu duenez, Davis Koparen finalean jokatuko du azken aldiz, azaroan, Malagan.
2024/09/09 - 01:16
Jannik Sinnerrek irabazi du AEBko Irekia
Tenislari italiarra 6-3, 6-4 eta 7-5 gailendu zaio Taylor Fritz estatubatuarrari.
2024/09/08 - 11:34
Sabalenka da AEBko Irekiko txapeldun berria
Aryna Sabalenkak erakustaldi sutsua eta boteretsua emanda garaitu du Jessica Pegula, 7-5 eta 7-5, ordubete eta 53 minutuan.
2024/09/07 - 22:49
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan irailaren 7an, larunbata
Euskal kirolariek diziplina hauetan hartuko dute parte larunbatean: errepideko txirrindularitza, igeriketa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
2024/09/03 - 22:32
Ander Cepas: ''Aurretik egindako lana agerian jartzean lortu dut''
Parisko Joko Paralinpikoetan, mahai tenisean, Ander Cepasek ibilbideari ekin dio. Donostiarrak Koyo Iwabuchi japoniarraren aurka jokatu du final zortzirenetako partida, eta 3-1 irabazi du; hortaz, final laurdenetan izango da, eta diploma bermatu du.
2024/08/30 - 01:08
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 29an, osteguna
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute ostegun honetan: gurpildun saskibaloia, igeriketa, mahai-tenisa eta arku-tiroa.
2024/07/18 - 18:41
Emakumezkoen Araba World Tennis Tourraren bosgarren edizioa jokoan da
Maila handiko izenak daude Araba World Tennis Tourreko bosgarren edizioan. Horietako bi Jessika Ponchet eta Alexandra Eala dira. Finalak uztailaren 20 eta 21eko asteburuan jokatuko dira, binakakoa larunbatean eta banakako igandean izanik.
2024/07/14 - 20:15
Alcaraz da 2024ko Wimbledongo irabazlea, Djokovicen aurkako finalean erakustaldia emanda
Carlos Alcarazek 6-2, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin menderatu du Novak Djokovic Wimbledongo finalean. Horrela, bada, espainiarrak bigarrenez irabazi du Erresuma Batuko Grand Slama.
2024/07/14 - 00:22
Barbora Krejcikovak Jasmine Paolini garaitu du eta Wimbledon txapelketa irabazi du
Txekiar tenislaria 6-2, 2-6 eta 6-4 nagusitu da italiarraren aurka, eta bere bigarren 'handia' lortu du horrela.
2024/06/09 - 22:10
Alcarazek irabazi du 2024ko Roland Garros, finalean Zverev menderatuta
Carlos Alcarazek lehenengoz irabazi du Frantziako Grand Slama. Alexander Zverev garaitu du finalean, bost setetan; 3-6, 6-2, 7-5, 1-6 eta 2-6.
2024/06/08 - 18:59
Swiatekek bere laugarren Roland Garros txapelketa irabazi du, finalean Paoliniren aurka erakustaldia emanda
Iga Swiatek tenislari poloniarra da 2024ko Roland Garroseko irabazlea. Jasmine Paolini menderatu du finalean, bi setetan (6-2 eta 6-1).
2024/05/27 - 21:07
Rafa Nadal Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da, Zverevekin hiru setetan galduta
Balearretako tenislariak ezin izan du munduko laugarren tenislaria gainditu, eta 6-3, 7-6(5) eta 6-3ko emaitzarekin joan da etxera.
2024/04/20 - 19:16
Garbiñe Muguruzak tenisa utziko duela iragarri du
"Erretiroa hartzeko eta nire bizitzan beste kapitulu bat hasteko unea iritsi zaidala sentitzen dut", adierazi du Garbiñe Muguruzak bere agurrean. Urtebete baino gehiago zeraman tenisean jokatu gabe.
2024/03/05 - 21:14
Simona Halepen zigorra bederatzi hilabetera murriztu dute
2022ko AEBko Irekian Roxadust substantzia debekatua kontsumitzeagatik ikertu zuten.
2024/01/28 - 20:14
Sinnerrek bere lehen Grand Slama irabazi du, Medvedevi Australian bi set iraulita
Errusiarra 3-6 eta 3-6 aurreratu da, baina 22 urteko italiarrak ez du amore eman, eta hurrengo hiru setak irabazi ditu hiru ordu eta 43 minutuan.
2024/01/27 - 14:12
Sabalenkak titulua berretsi du Australiako Irekian, finalean Zheng menderatuta
Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).