Tadej Pogacar
2023/06/09 - 20:56
Pogacar sendatze-prozesuko azken txanpan da, eta Frantziako Tourrean parte hartzeko aukera handiak ditu
Liejan erorikoa izan ondoren, ebakuntza egin zioten ezker eskafoidea. Esloveniarraren errekuperazioa ondo bidean doa eta litekeena da uztailaren 1ean Bilboko irteeran egotea.
2023/06/07 - 19:39
Frantziako Tourrak aspaldiko hasierarik gogorrena izango du aurten, Euskal Herrian
EITBko txirrindularitza adituekin hitz egin dugu, hasiera hori aztertzeko, eta, halaber, euskal txirrindularien aukerak izan ditugu hizpide.
2023/06/07 - 17:04
Aspaldiko hasierarik gogorrena izango du Frantziako Tourrak
2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da uztailaren 1ean. Bilboko EITBren egoitzan egin den ekitaldian hainbat txirrindulari ohi egon dira, eta euskal etapei buruz hitz egin dute.
2023/04/24 - 23:07
Tadej Pogacarrek sei aste beharko ditu Lieja-Bastogne-Liejan hautsitako eskafoidea sendatzeko
UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak erorikoa izan zuen igandean, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan, eta ebakuntza egin zioten. Esan duenez, "zorionekoa" da, "soilik eskumuturra" hautsi zaiolako. Pogacarrek, hala, oztopoa du Frantziako Tourrerako prestaketan.
2023/04/23 - 20:43
Pogacarrek hausturak ditu ezker eskafoidean eta ebakuntza egingo diote
Tadej Pogacarrek erorikoa izan du Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan eta lasterketa utzi behar izan du. Esloveniarrak hausturak ditu ezker eskafoidean, zein hezur semilunarrean, eta ebakuntza-gelatik pasatuko da.
2023/04/23 - 19:25
Remco Evenepoel eta Demi Vollering izan dira Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako irabazleak
Belgikarra bakarrik helmugaratu da, Pidcock eta Buitrago baino minutu bat lehenago. Bestalde, Volleringek esprintean bereganatu du garaipena Longo Borghiniren aurka.
2023/04/23 - 13:08
Lieja-Bastogne-Lieja 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa. 14:30etik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era pasako da bertan jarraitzeko emisioarekin bukaerara arte.
2023/04/19 - 22:55
Pogacarren erakustaldia Flèche Wallonne klasikoan
Tadej Pogacarrek irabazi du 2023ko Flèche Wallonne klasikoa. Esloveniarrak erakustaldia eman du beste behin. Mattias Skjelmose izan da bigarren eta Mikel Landa hirugarren.
2023/04/19 - 19:19
Mikel Landa, Flèche Wallonneko podiumean
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindularia hirugarren izan da Flèche Wallonne klasikoan, eta podiumera igo da. Tadej Pogacar izan da irabazlea, eta Mattias Skjelmose bigarren.
2023/04/19 - 18:59
2023ko Fléche Wallonne klasikoko Huyko azken igoera, oso-osorik
Ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek 2023 Flèche Wallonne klasioan. Bideo honetan duzu ikusgai Huyko azken igoera, oso-osorik.
2023/04/19 - 18:27
Pogacarrek irabazi du Flèche Wallonne klasikoa, eta Landa hirugarren izan da
Tadej Pogacarrek bereganatu du garaipena Belgikako klasikoan, Huyko igoeran erabateko nagusitasuna erakutsita. Skjelmosek gurutzatu du helmuga bigarren postuan, eta Mikel Landak osatu du podiuma hirugarren amaituta.
2023/04/17 - 19:20
Ziklismo modernoaren sei handiak
Asegaitzak, lehiakorrak eta irabazleak. Pogacar, Vingegaard, Van der Poel, Van Aert, Roglic eta Evenepoel, egungo ziklismoaren sei izar handiak.
2023/04/17 - 19:18
Flèche Wallonne 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Txirrindularirik onenetako batzuk irtengo dira asteazkenean, hilaren 19an, Belgikako klasikoan; eitb.eus-ek eta ETBk zuzenean emango dute, 14:30etik aurrera. Tadej Pogacar eta Tom Pidcock dira faborito nagusiak gizonezkoen lasterketan, eta Demi Vollering eta Marta Cavalli, emakumezkoetan.
2023/04/16 - 22:51
Tadej Pogacar, jaun eta jabe Amstel Gold Racen
Helmugarako 29 kilometro falta zirela hasi du bakarkako helmugarako bidea. 36 kilometrora jo du erasoa esloveniarrak baina orduan Healyk eta Pidcockek gurpilean eutsi diote. Azkenean, bakarrik gurutzatu du helmuga Ardenetako lehen lasterketan.
2023/04/16 - 21:17
Pogacarren erasoak eta Amstel Gold Race klasikoko unerik esangursatsuenak
Tadej Pogacarrek erakustaldia eman du 2023ko Amstel Gold Racean. Esloveniako txirrindulariak garaipena bereganatu du, jaun eta jabe izanda. Bideo honetan dituzu ikusgai lasterketako unerik onenak.
2023/04/16 - 18:58
Pogacarrek bereganatu du garaipena gizonezkoen Amstel Gold Race Klasikoan, erakustaldia emanda
Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du Herbehereetako klasikoa. Ihes eginda iritsi da azken metroetara, eta garaipenak ez dio alde egin.
2023/04/15 - 14:01
2023ko Amstel Gold Race klasikoa: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Lasterketa ETBn eta eitb.eus-en izango da ikusgai, igandean, 14:45etik aurrera.
2023/04/03 - 00:06
Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky nagusitu dira Flandriako Itzulian
Esloveniarrak 6:12:07ko denborarekin bukatu du lasterketa, eta belgikarra 4:06:11an iritsi da helmugara.
2023/04/02 - 19:20
2023ko Flandriako Tourreko unerik esanguratsuenak eta azken kilometroa
2023ko Flandriako Tourra ikusgarria izan da. Ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek. Bideo honetan dituzu ikusgai unerik garrantzitsuenak, faborito nagusien arteko erasoaldiak eta azken kilometroa.
2023/04/01 - 13:19
2023ko Flandriako Itzulia: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Mathieu van der Poel, Wout van Aert eta Tadej Pogacar izango dira, igandean, Belgikako klasiko handian, nazioarte mailan ospe handienetakoa duen egun bateko lasterketan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute proba. Oier Lazkano ere parte-hartzaileen zerrendan dago.