Suitzako Itzulia
2022/06/18 - 19:14
Ion Izagirreren erasoa eta 7. etapako azken kilometroak
Cofidis taldeko gipuzkoarrak helmugarako 10 kilometrora atzean utzi ditu iheskideak. Kilometrorik gogorrenak izan dira, aldapan gora. Azkenean, Thibaut Pinot gailendu da eta Sergio Higuita da lider berria.
2022/06/18 - 18:55
Thibaut Pinotek irabazi du azkenaurreko etapa, Oscar Rodriguez nafarraren aurretik
Ion Izagirre gipuzkoarra izan da lasterketako liderra azken zatian, baina bi kilometroren faltan atzetik zuen taldeak harrapatu egin du eta garaipena kendu dio.
2022/06/18 - 11:21
2022ko Suitzako Tourreko etapen profilak eta ibilbideak
Ekainaren 12an, igandean, Suitzako lasterketaren ekitaldi berri bat hasiko da, 8 jardunaldi izango dituena eta ETB1 eta eitb.eus-en ikusgai egongo da.
2022/06/17 - 19:36
Suitzako Tourreko 6. etapako azken kilometroak
Nico Denz alemaniarra gailendu da iheslarien taldeak azken igoeran egindako esprint estuan. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsang da liderra.
2022/06/17 - 19:34
Nico Denzek irabazi du koronabirusak baldintzatutako Suitzako Tourreko 6. etapa
Alemaniarra iheslarien taldeko azkarrena izan da. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsang da liderra, Vlasov errusiarrak ezin izan baitu etapa lehiatu, covid-19an positibo emateagatik.
2022/06/17 - 13:48
Vlasov liderrak eta Bahrain Victorious eta Alpecin-Fenix taldeek Suitzako Tourra utzi dute covid-19agatik
Ostegunean Jumbo-Visma taldeak eta Adam Yatesek ere lasterketa utzi behar izan zuten positiboengatik. UAE Team Emirateseko Marc Hirschik eta Diego Ulissik ere etxerako bidea hartu dute, arrazoi berberarengatik.
2022/06/16 - 19:57
Suitzako Tourreko 5. etapako azken kilometroak
Aleksander Vlasovek lortu du garaipena, iheslarien taldeko esprintean. Errusiarra da orain sailkapen nagusiko lider berria.
2022/06/16 - 19:32
Vlasoventzat etapa garaipena eta lidergoa
Aleksandr Vlasovek irabazi du Suitzako Tourreko 5. etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Bost txirrindulariko taldetxoan erabaki da garaipena. Powless izan da bigarren, eta Fuglsang hirugarren.
2022/06/16 - 14:53
Jumbo-Visma talde osoak eta Adam Yatesek Suitzako Tourra utzi dute, koronabirus agerraldi baten ondorioz
Talde herbeheretarrak ez du esan zeinek edo zeintzuk eman duten positibo, baina azpimarratu egin du gertatutakoak Frantziako Tourrera joango diren txirrindularien zerrendan eraginik ez duela izango.
2022/06/15 - 19:53
Impeyk irabazi du laugarren etapa eta Williamsek lidergoari eutsi dio
Daryl Impeyk bereganatu du garaipena Suitzako Tourreko laugarren etapan, esprintean Matthews eta Kragh mendean hartuta. Alex Aranburu seigarren izan da.
2022/06/15 - 19:27
Suitzako Tourreko 4. etapako azken kilometroa
Suitzako Tourrak atzean utzi du jada 4. etapa. Bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa, osorik.
2022/06/14 - 19:58
Suitzako Tourreko 3. etapako azken kilometroak
Suitzako Tourrak gainditu du jada 3. etapa eta bideo honetan dituzu ikusgai azken bi kilometroak, osorik.
2022/06/14 - 19:39
Peter Saganek azken metroetan bereganatu du etapa
Total Energies taldeko eslovakiarra aurretik jarri da azken metroetan tropela helmugaratu denean.
2022/06/14 - 19:38
Suitzako Tourreko 3. etapako erorikoa
Suitzako Tourreko 3. etapa amaitzeko bost kilometro falta zirenean hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Besteak beste, Schachmann eta Pozzovivo erori dira.
2022/06/13 - 19:59
Andreas Leknessundek irabazi du bigarren etapa bakarkako ihesaldia emanda
Sailkapen nagusian, Williamsek zazpi segundoko aldea atera dio Leknessundi eta 10ekoa Stefan Kung suitzarrari (Groupama), maillot horia mantenduz.
2022/06/13 - 19:51
Suitzako Tourreko bigarren etapako azken kilometroa
Suitzako Tourrak gainditu du jada bigarren etapa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2022/06/13 - 19:39
Bettiolek garaipena ospatu du, etapa bigarren bukatuta
Alberto Bettiol bigarren izan da Suitzako Tourreko bigarren etapan. Garaipena Andreas Leknessundek eskuratu du, tropela baino 38 segundo lehenago helmugaratuta. Bettiol tropel nagusiko esprintean gailendu da, eta irabazi balu bezala ospatu du.
2022/06/12 - 19:47
Suitzako Tourreko 1. etapako azken 3 kilometroak
2022ko Suitzako Tourreko 1. etapa Küsnachtetik Küsnachtera izan da (178 kilometro). Hona hemen azken 3 kilometroen laburpena.
2022/06/12 - 19:35
Stephen Williams, Suitzako Itzuliko lehen liderra
Bahrain taldeko txirrindulari ingelesa nagusitu da esprint oso estu batean, eta sailkapeneko lidergoa bereganatu du.
2022/06/11 - 15:07
Ion Izagirre, Evenepoel eta Luis Felipe Martinez, Suitzako Itzuliaren fokuan
Espainiako tropelak Ion Izagirreren (Cofidis) baza izango du Frantziako Tourraren aurretik. 2022ko Suitzako Itzulia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.