Suitzako Itzulia
2023/06/14 - 18:59
Suitzako Itzuliko 4. etapako azken mendateko eta amaierako kilometroetako unerik esanguratsuenak
Bideo honetan dituzu ikusgai Suitzako Itzuliko 4. etapako azken kilometroetako unerik azpimarragarrienak. Euskal txirrindulariak protagonista izan dira; besteak beste, Pello Bilbao, Oier Lazkano, Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2023/06/14 - 18:51
Erasoaren aldeko apustuak etapa garaipena eta maillot horia eman dizkio Felix Galli, Suitzako Itzulian
AG2R taldeko txirrindularia bigarren postuan helmugaratu zen asteartean, Mattias Skjelmoseren atzetik, baina asteazkenean garaipen handia erdietsi du, eta, gainera, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da. Pello Bilbao laugarren tokira igo da, sailkapen nagusi horretan.
2023/06/13 - 19:45
Skjelmose izan da indartsuena Villars-sur-Ollongo lehian, eta horiz jantzi da Suitzako Itzulian
Trek-Segafredo taldeko txirrindulari danimarkarrak lortu du garaipena lasterketako hirugarren etapa amaitu den mendate gogorrean. Remco Evenepoelek, proba irabazteko faborito nagusiak, erasoa jo du, baina 21 segundo galdu ditu azkenean; Pello Bilbao, bikain, Evenepoelekin batera sartu da.
2023/06/13 - 19:34
Suitzako Itzuliko hirugarren etapako azken bi kilometroak
Pello Bilbaok seigarren egin du Suitzako Itzuliko hirugarren etapan, Mattias Skjelmose irabazlearengandik 21 segundora. Bizkaitarra Remco Evenepoelen taldean helmugaratu da.
2023/06/12 - 19:38
Biniam Girmayk Nottwileko esprinta irabazi du, Demare eta Van Aert menderatuta, eta Kungek lider jarraitzen du
Intermarche taldeko txirrindulari eritrearra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapan. Aritz Aranburuk erasoa jo du azken kilometroetan, eta, azkenean, zortzigarren postuan helmugaratu da.
2023/06/12 - 18:42
Eroriko jendetsua izan da, Oier Lazkano tartean, Suitzako Itzuliko 2. etapan
Helmugarako 30 kilometroren faltan, eta ezustean, erorikoa izan da troplaren erdiko aldean. Oier Lazkano Movistar taldeko gasteiztarra izan da lurrera joan den txirrindularietako bat.
2023/06/11 - 21:32
Stefan Kung da Suitzako Itzuliko lehen liderra, erlojupekoan nagusituta
Txirrindulari suitzarra izan da onena lehenengo etapan. Remco Evenepoel bigarren izan da, 6 segundora, eta belgikarrak 4 segundo atera dizkio hirugarren bukatu duen Van Aerti.
2023/06/11 - 20:16
Suitzako Itzuliko lehen etapako erlojupekoaren laburpena
Ikusi hemen Pello Bilbaoren, Küng etaparen irabazlearen, Van Aerten, Evenepoelen, Juan Ayusoren eta Suterren iritsierak, hurenez hurren.
2023/06/10 - 16:39
2023ko Suitzako Itzulia: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Suitzako Itzulia ekainaren 11n hasiko da, eta 18an amaitu. Remco Evenepoel da faborito nagusia garaipena lortzeko; Jon eta Gorka Izagirre, Pello Bilbao, Alex Aranburu, Oier Lazkano, Jonathan Lastra eta Victor de la Parte ere izango dira lasterketan. EITBk zuzenean emango du.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/10/09 - 20:24
2022ko UCI World Tourreko egutegia
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
2022/06/19 - 20:18
Ilan Van Wilderren erorikoa, Suitzako Tourreko erlojupekoan
Txirrindulariak okerreko aldetik hartu du ibilbideko bihurguneetako bat eta airean buelta eman du, bizikleta eta guzti, kate batekin estropezu eginda.
2022/06/19 - 19:35
Evenepoel izan da azkarrena, Thomasek lidergoa lortu du eta Higuitak maillot horia galdu du
Suitzako Tourreko azken etapan jokatutako erlojupekoan Remco Evenopoel izan da azkarrena 25:28:98ko denborarekin. Gainera, Geraint Thomasek irabazi du 2022ko Suitzako Tourra, Sergio Higuita gaindituta sailkapenean.
2022/06/19 - 18:54
Remco Evenepoelek irabazi du Suitzako Tourreko azken etapa, eta Geraint Thomasek, sailkapen nagusia
Belgikako txirrindulari gaztea azkarrena izan da azken eguneko erlojuaren kontrako saioan, 28 minutu eta 26 egundoko denbora eginda. Thomasek hiru sgeundo gehiago erabili ditu. Ion Izagirre nagusiko 34. postuan amaitu du lasterketa.
2022/06/18 - 19:14
Ion Izagirreren erasoa eta 7. etapako azken kilometroak
Cofidis taldeko gipuzkoarrak helmugarako 10 kilometrora atzean utzi ditu iheskideak. Kilometrorik gogorrenak izan dira, aldapan gora. Azkenean, Thibaut Pinot gailendu da eta Sergio Higuita da lider berria.
2022/06/18 - 18:55
Thibaut Pinotek irabazi du azkenaurreko etapa, Oscar Rodriguez nafarraren aurretik
Ion Izagirre gipuzkoarra izan da lasterketako liderra azken zatian, baina bi kilometroren faltan atzetik zuen taldeak harrapatu egin du eta garaipena kendu dio.
2022/06/18 - 11:21
2022ko Suitzako Tourreko etapen profilak eta ibilbideak
Ekainaren 12an, igandean, Suitzako lasterketaren ekitaldi berri bat hasiko da, 8 jardunaldi izango dituena eta ETB1 eta eitb.eus-en ikusgai egongo da.
2022/06/17 - 19:36
Suitzako Tourreko 6. etapako azken kilometroak
Nico Denz alemaniarra gailendu da iheslarien taldeak azken igoeran egindako esprint estuan. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsang da liderra.
2022/06/17 - 19:34
Nico Denzek irabazi du koronabirusak baldintzatutako Suitzako Tourreko 6. etapa
Alemaniarra iheslarien taldeko azkarrena izan da. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsang da liderra, Vlasov errusiarrak ezin izan baitu etapa lehiatu, covid-19an positibo emateagatik.
2022/06/17 - 13:48
Vlasov liderrak eta Bahrain Victorious eta Alpecin-Fenix taldeek Suitzako Tourra utzi dute covid-19agatik
Ostegunean Jumbo-Visma taldeak eta Adam Yatesek ere lasterketa utzi behar izan zuten positiboengatik. UAE Team Emirateseko Marc Hirschik eta Diego Ulissik ere etxerako bidea hartu dute, arrazoi berberarengatik.