San Mames
2025/04/12 - 20:51
Valverde: ''Rayori irabazten badiogu, gure benetako helburutik, Europatik, oso gertu egongo gara''
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, igandean San Mamesen Rayo Vallecanori irabaztea lortzen badute talde zuri-gorriaren "benetako helburutik, Europatik, oso gertu" egongo direla azpimarratu du.
2025/04/10 - 17:28
Athleticek San Mamesen jokatuko du apirilaren 27an, Teneriferen kontra
F Ligako 27. jardunaldiko neurketa izango da, eta eguerdiko 12:00etan jokatuko dute, igandez, apirilaren 27an. Hala, laugarren aldiz arituko dira Katedralean denboraldi honetan.
2025/04/07 - 21:08
Salgai jarri dituzte San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finaleko sarrerak, 40 eta 240 euro arteko prezioan
UEFAk astelehen honetan bertan abiatu du salmenta, 'UEFA.com/tickets' plataformaren bidez. Sarrerak erosteko epea apirilaren 11n, ostirala, amaituko da, 11:00etan.
2025/04/04 - 18:50
Yuri Berchichek beste urtebetez jarraituko du Athleticen
Ezker hegalekoak kontratua luzatzeko talde zuri-gorriarekin hitzartutako helburuak bete ditu.
2025/03/30 - 23:44
Jauregizar: ''Aurrean ez ditugu gure ideiak argi izan''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Osasunaren aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko derbian.
2025/03/30 - 22:29
Athleticen erasoak eta Osasunaren defentsak talka egin dute golik gabe berdintzeko (0-0)
Lehen minutuetan izan ezik, erasoko ekimena zuri-gorriek izan dute, baina gorritxoak oso ondo aritu dira defentsan, inori mesede handirik egiten ez dion berdinketa lortzeko.
2025/03/28 - 12:32
Ruiz de Galarretak lesio muskularra du, eta baja izango da Osasunaren aurka
Erdilariak Athleticek igande honetan, San Mamesen, Osasunaren aurka izango duen neurketan ezingo du parte hartu, ezker hankako muskulatura iskiosuralean lesio "moderatua" baitu.
2025/03/27 - 16:04
Ideiak eta proiektuak elkarbanatzeko eguna, gaur, Women's Football Week jardunaldietan
Hainbat erakundetako ordezkariak bildu dira gaur San Mamesen, emakumeen kirola eta futbola ardatz hartuta, Women's Football Week ekimenean.
2025/03/24 - 16:00
UEFAk 34.000 euroko zigorra jarri dio Athletici, Erromaren aurkako partida egunean gertatutakoagatik
Bilbotarrek bi zigor jaso dituzte; bat, 30.000 eurokoa, San Mamesen inguruan bengalak eta objektuak botatzeagatik, eta bestea, 4.000 eurokoa, Erromako zaleen irteerako eskailerak blokeatzeagatik.
2025/03/21 - 17:01
Honelakoa da San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalaren iragarkia
Maiatzaren 21ean Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen. Hau da Bilbon jokatuko den final handia iragartzeko iragarkia, 'Bizi beharreko finala' kanpainaren barruan.
2025/03/21 - 16:32
Europa Ligako kopa ikusgai izango da San Mamesen ostiraletik igandera bitartean
Kopa bertatik bertara ikusi eta harekin argazkia egin nahi duten zaleek sarrera doan izango dute San Mamesen.
2025/03/21 - 16:09
Europa Ligako kopa San Mamesen dago jada
Maiatzaren 21ean Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen, eta ostiral goizean aurkezpen ekitaldia egin dute, "Bizi beharreko finala" lelopean. Athleticek hori du helburu: finala etxean jokatzea. Aurretik, baina, etxeko lanak egin beharko dituzte zuri-gorriek.
2025/03/20 - 15:33
Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko dutela berretsi dute; Athletic-Osasuna, hilaren 30ean
Espainiako Futbol Federazioak baieztatu du, ostegunean, EA Sports Ligako 27. Jardunaldiko Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez; ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean izango da, igandez, ez 28an.
2025/03/18 - 20:01
Espedientea zabaldu diote Athletici, Erromaren aurkako San Mameseko partidan izandako istiluengatik
Hain zuzen ere, UEFAk zehapen-espedientea zabaldu dio Bilboko klubari hilaren 13an jokatutako partidarekin lotuta San Mamesetik kanpo izandako istiluengatik, eta Erromako zaleek ebakuazio bideak okupatzeagatik.
2025/03/13 - 23:15
Yuri: ''Garrantzitsuena San Mamesen egon den giroa izan da''
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak San Mamesen jokatu den Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan Erromaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du.
2025/03/13 - 21:47
Athleticek buelta eman dio Erromaren aurkako kanporaketari eta Europa Ligako final-laurdenetan da (3-1)
Nicoren bi golekin eta Yuriren beste batekin, zuri-gorriek buelta eman diote joaneko partidako kontrako emaitzari (2-1) eta aurrera egin dute txapelketan. Final-laurdenetan Rangers izango dute aurkari.
2025/03/13 - 19:04
Tentsio uneak izan dira Erromako zaleen eta Ertzaintzaren artean, San Mamesen inguruan
Italiatik iritsitako 2.000 bat zale dabiltza Bilbon, Erroma animatzea helburu, eta segurtasun neurri handiak izan dira estadiora sartu direnean; San Mamesen ondoan, tentsio uneak izan dira, ertzainen eta zaleen artean.
2025/03/13 - 09:14
Athletic eta Reala, final-laurdenetarako txartelen bila
Zuri-gorriek Erroma izango dute aurkari San Mamesen ostegun honetan, 18:45ean, eta joanekoan erdietsitako 2-1eko aurkako emaitza irauli beharko dute. Txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra lehiatuko dira, 21:00etan, Old Trafforden; joanekoa 1-1 berdinduta amaitu zen.
2025/03/11 - 23:46
Athleticek "kontu bideraezinak" antzematen ditu ICCHk Erromaren aurka animatzeko egindako proposamenean
Astearteko azken orduan zabaldutako agiri ofizialean, Athleticek azaldu du klubak eta Iñigo Cabacas Herri Harmailaren ordezkariek bilera egin dutela, arratsaldean; klub zuri-gorriak beste bilera bat proposatu du, aste honetarako, eta nabarmendu du: "Beti dugu irekita elkarrizketarako atea".
2025/03/11 - 16:34
Hesiak jarri dituzte San Mamesen, Athletic-Erroma partidan segurtasuna indartzeko, eta finalerako proba gisa
San Mameseko zabaldegian, hesiak ipini dituzte, ostegunean, hilaren 13an, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako neurketarekin lotutako segurtasuna indartzea helburu. Gainera, proba gisa baliatuko dute, Bilboko zelaian maiatzaren 21ean jokatuko duten finalari begira.