San Mames
2024/09/15 - 23:09
Ruiz de Galarreta: ''Hiru puntu oso garrantzitsuak; asko sufritzea tokatu zaigu''
Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko jokalariak Las Palmasen aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Bat gutxiago izanda, sufritzea tokatu zaiela onartu du. Lesioaren ondoren zelaira itzulitakoan nola sentitu den azaldu du.
2024/09/15 - 22:37
Athleticek sufritzen jakinda irabazi du Las Palmasen (2-3)
Euskaldunek aurrea hartu dute Sancetek eta Nicok lehen zatian sartutako golei esker. Jaureguizarren txartel gorriak zaildu egin du lehoien bigarren zatia, Paredesek gola sartu arren sufritu baitute.
2024/09/12 - 16:52
Yerayk giharretako lesioa du eta zalantza da Las Palmasen aurka jokatzeko
Talde zuri-gorriak emandako osasun-parteak zehazten duenez, atzelariak "atzoko (asteazkena) entrenamendua utzi behar izan zuen taldekideek baino lehenago", eta "bilakaeraren zain" dago, balizko baja eperik zehaztu gabe.
2024/09/07 - 11:33
Iker Muniainek Argentinako San Lorenzo taldean jokatuko du
Athleticeko kapitain ohiak han jarraituko du bere kirol-ibilbidea, talde zuri-gorrian hamabost urtez jokatu ostean. Jakinarazitakoaren arabera, 2025eko abendura arte sinatu du.
2024/08/31 - 23:30
Agirrezabala: ''Porrot honek min handia egiten digu''
Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz hitz egin du. Taldeak partida ona egin duela azpimarratu du eta, gutxienez, puntua merezi zutela.
2024/08/31 - 23:02
Athleticek luzapenean galdu du Atletico Madrilen aurka (0-1)
Los leones han dominado, sobre todo, en el segundo tiempo, pero un gol de Correa en el descuento les ha condenado a la derrota.
2024/08/30 - 21:25
Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita
Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.
2024/08/30 - 19:34
Valverde, Europa Ligako aurkariei buruz: ''Kanpoan lau partida oso zail dauzkagu''
Athleticek Slavia Praga, AZ Alkmaar, Viktoria Plzen eta Elfsborg izango ditu aurkari San Mamesen, eta kanpoan, berriz, Erroma, Fenerbahce, Ludogorets eta Besiktas, Monakok egindako zozketaren arabera.
2024/08/30 - 16:09
Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan
Lehen partidak irailaren 25-26an jokatuko dira eta lehiak liga formatua izango du, final-zortzirenetara zeintzuk sailkatuko diren erabakitzeko. Finala San Mamesen izango da, maiatzaren 21ean.
2024/08/28 - 23:34
Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici
Talde zuri-gorriak Valentzia gainditu du erdilari nafarrak zuri-gorri gisa sartutako lehen golarekin. Partidak Alvaro Djaloren, Adama Boiroren eta Javier Martonen debuta ekarri du.
2024/08/16 - 00:53
Gorosabel: ''Oso pozik nago debutarekin eta partida gehiago jokatzeko nahian''
Andoni Gorosabelek debuta egin du Athleticekin Getaferen aurka berdindutako partidan. Pozik azaldu da bere debutarekin, baina San Mamesen hiru puntuak eskuratu nahi zituztela nabarmendu du.
2024/08/15 - 23:21
Athleticek Getaferen aurka berdinduta estreinatu du Liga, partida gogorra jokatuta (1-1)
Bilboko taldeari asko kostatu zaio aurkariari min egitea, eta, Sanceten golarekin markagailuan aurrea hartu duen arren, ezin izan dio emaitzari eutsi eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan du.
2024/08/08 - 21:39
Alvaro Djalok lesio muskular arin–ertaina du ezker hankako ondestean
Jokalari zuri-gorri berria ordezkatua izan behar izan zen Unai Emeryren Aston Villaren aurka Birminghamen jokatutako lagunarteko partidan.
2024/07/22 - 15:54
Mikel Vesgak giharretako lesio "arina" du eskuin izterrean
Athleticeko jokalariak min hratu zuen joan den larunbatean Burgosen aurkako lagunartekoan, talde zuri-gorriaren denboraldiaurreko lehen partidan, eta "bilakaeraren zain" jarraitzen du.
2024/07/19 - 20:42
Galbahea pasata, 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartzeko hautagai izango dira San Mames eta Anoeta
Espainia, Maroko eta Portugalen hautagaitza bateraturako RFEFk aukeratutako 20 egoitzetako bi dira. 11 izango ditu Espainiak, 6 Marokok eta 3 Portugalek. Alaves, Eibar eta Osasuna kluben instalazioak, gainera, azpiegoitza gisa hautatu dituzte.
2024/07/18 - 16:51
Valverde: ''Oso pozik gaude Nicorekin eta bera gurekin; bere zain gaude''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Nico Williamsen balizko irteerari buruzko zurrumurruen inguruan hitz egin du. Unai Simonen ebakuntzaren eta Julen Agirrezabalaren lesioaren inguruan ere hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/09 - 17:09
Alvaro Djalok eta Andoni Gorosabelek lehenengoz entrenatu dute Lezamako berdegunean
Athleticen bi fitxaketak Lezamako soropilean aritu dira Valverderen gidaritzapean. Atzo berdegunean izan zire jokalariek gaur mediku azterketak izan dituzte, eta alderantziz. Asier Vilalibre ez da lan saioan egon klubaren baimenarekin.
2024/07/09 - 16:25
Alex Berenguer: ''Gogor lan egingo dut entrenatzaileari lana zailtzeko''
Athleticen jokatzen jarraituko duela iragarri ostean, Alex Berenguerrek prentsaurrekoa eman du erabakiaren inguruan hitz egiteko.
2024/07/07 - 15:26
Berenguerrek 2027ra arte berritu du Athleticekin
Jokalari nafarra eta klub zuri-gorria lotzen zituen kontratua ekainaren 30ean amaitu zen, baina hiru urterako berritzea sinatu dute bi aldeek.
2024/07/05 - 00:08
Raul Garcia, LaLigako enbaxadore berria
Raul Garciak futbola utzi zuen aurreko denboraldian, profesionaletan 818 partida ofizial jokatu ondoren.