San Mames
2024/08/15 - 23:21
Athleticek Getaferen aurka berdinduta estreinatu du Liga, partida gogorra jokatuta (1-1)
Bilboko taldeari asko kostatu zaio aurkariari min egitea, eta, Sanceten golarekin markagailuan aurrea hartu duen arren, ezin izan dio emaitzari eutsi eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan du.
2024/08/08 - 21:39
Alvaro Djalok lesio muskular arin–ertaina du ezker hankako ondestean
Jokalari zuri-gorri berria ordezkatua izan behar izan zen Unai Emeryren Aston Villaren aurka Birminghamen jokatutako lagunarteko partidan.
2024/07/22 - 15:54
Mikel Vesgak giharretako lesio "arina" du eskuin izterrean
Athleticeko jokalariak min hratu zuen joan den larunbatean Burgosen aurkako lagunartekoan, talde zuri-gorriaren denboraldiaurreko lehen partidan, eta "bilakaeraren zain" jarraitzen du.
2024/07/19 - 20:42
Galbahea pasata, 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartzeko hautagai izango dira San Mames eta Anoeta
Espainia, Maroko eta Portugalen hautagaitza bateraturako RFEFk aukeratutako 20 egoitzetako bi dira. 11 izango ditu Espainiak, 6 Marokok eta 3 Portugalek. Alaves, Eibar eta Osasuna kluben instalazioak, gainera, azpiegoitza gisa hautatu dituzte.
2024/07/18 - 16:51
Valverde: ''Oso pozik gaude Nicorekin eta bera gurekin; bere zain gaude''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Nico Williamsen balizko irteerari buruzko zurrumurruen inguruan hitz egin du. Unai Simonen ebakuntzaren eta Julen Agirrezabalaren lesioaren inguruan ere hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/09 - 17:09
Alvaro Djalok eta Andoni Gorosabelek lehenengoz entrenatu dute Lezamako berdegunean
Athleticen bi fitxaketak Lezamako soropilean aritu dira Valverderen gidaritzapean. Atzo berdegunean izan zire jokalariek gaur mediku azterketak izan dituzte, eta alderantziz. Asier Vilalibre ez da lan saioan egon klubaren baimenarekin.
2024/07/09 - 16:25
Alex Berenguer: ''Gogor lan egingo dut entrenatzaileari lana zailtzeko''
Athleticen jokatzen jarraituko duela iragarri ostean, Alex Berenguerrek prentsaurrekoa eman du erabakiaren inguruan hitz egiteko.
2024/07/07 - 15:26
Berenguerrek 2027ra arte berritu du Athleticekin
Jokalari nafarra eta klub zuri-gorria lotzen zituen kontratua ekainaren 30ean amaitu zen, baina hiru urterako berritzea sinatu dute bi aldeek.
2024/07/05 - 00:08
Raul Garcia, LaLigako enbaxadore berria
Raul Garciak futbola utzi zuen aurreko denboraldian, profesionaletan 818 partida ofizial jokatu ondoren.
2024/06/16 - 22:28
Athleticek Sevillari 2-1 irabazita itxi du denboraldia
Garaipen honekin, zuri-gorriek bosgarren postuan amaitu dute F LIga. San Mamesen, etxekoen golak Jone Amezaga eta Ane Azkonak egin dituzte, Garazi, Yulema eta Eunateren agurrean.
2024/06/16 - 21:51
Athleticek Garazi Murua, Yulema Corres eta Eunate Arraiza omendu ditu San Mamesen
Garazi Muruak eta Yulemak Corresek erretiroa hartuko dute, eta Eunate Arraizak beste talde batean jarraituko du bere ibilbide profesionala, aurrerantzean. Athleticek hirurak omendu ditu San Mamesen, Sevillaren aurkako partida jokatu aurretik.
2024/06/13 - 16:30
Yulema Corres eta Garazi Muruak futbola utziko dute denboraldi amaieran
Yulema Corres eta Garazi Muruak Athleticen bizitako momentuak ekarri dituzte gogora futbola utzi aurretik. Adierazi dute pixkanaka hartzen joan direla futbola uztearen erabakia, bai adinagatik bai eta lesioengatik.
2024/06/05 - 14:15
Athleticek Aston Villarekin neurtuko ditu indarrak abuztuaren 7an Ingalaterran
Partida 20:30etatik aurrera jokatuko da Beskot estadioan.
2024/06/04 - 13:33
Garazi Muruak futbola utziko duela iragarri du
Erdiko defentsa getxoztarrak Lezama utziko duela jakinarazi du, hamar denboralditan 178 neurketa jokatuta. Athleticekin liga irabaztea ere lortu zuen 2015-16 denboraldian.
2024/06/03 - 13:11
Itxaso Uriartek kontratua berritu du Athleticekin beste denboraldi baterako
Erdilari gasteiztarrak laugarren denboraldia beteko du Lezaman, eta 25 partida jokatu ditu aurten.
2024/05/30 - 14:47
FIFAren ordezkaritza bat San Mamesen eta Reale Arenan, 2030eko Munduko Txapelketari begira
Nicholas Rozenberg buru duen taldeak bi estadioak bisitatu zituen asteazkenean, 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitza izateko hautagaiak baitira.
2024/05/24 - 21:15
Irene Paredes eta Damaris Egurrola, Emakumezkoen Txapeldunen Ligako tituluaren bila
Damaris Egurrolaren Olympique Lyonek eta Irene Paredesen Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte Txapeldunen Ligako finalean. Bi euskal jokalariak hasierako hamaikakoan izango omen dira.
2024/05/22 - 18:16
Irene Paredes: ''Jendeak erantzuten du emakumezkoen kirolarekin, kasu honetan futbolarekin''
Irene Paredesek larunbatean (maiatzaren 2an) Bartzelonaren eta Lyonen artean San Mamesen jokatuko den Txapeldunen Ligako finalaren inguruan hitz egin du.
2024/05/21 - 21:14
Damaris Egurrola: ''Nik uste dut munduan ikusi ahal den partidarik onenetarikoa izango dela''
Lyoneko jokalariak maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko den 2024ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako Bartzelonaren aurkako finalaren inguruan hitz egin du.
2024/05/20 - 16:49
Athleticen emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko denboraldiko azken partida
Sevilla izango dute aurkari azken jardunaldi horretan. Zuri-gorriek hirugarrenez jokatuko dute San Mamesen aurtengo denboraldian.