Sadar
2025/11/02 - 15:34
Lisci: ''Talde heldua izateko partida da''
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 11. jardunaldian Oviedoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/10/26 - 21:54
Asier Osambela: ''Gehiago merezi izan dugu''
Osasunak 2-3 galdu du etxean, Sadarren, Celtaren aurka EA Sports Ligako 10. jardunaldian jokatutako partida.
2025/10/20 - 21:07
Asier Osambelak, Taxoareko azken harribitxiak, 2029ra arte luzatu du kontratua
Jokalari gorritxoari datorren urteko ekainean agortzen zitzaion kontratua. Orain 15 milioi euroko etete klausula izango du.
2025/10/20 - 16:52
EA Sports Ligako Osasuna-Reala derbia azaroaren 22an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean
Txapelketako hamahirugarren jardunaldian izango da. Egun berean, beste bi partida hauek ere jokatuko dituzte. Alaves-Celta, 14:00etan, eta Bartzelona-Athletic, 16:15ean.
2025/10/17 - 20:40
Alessio Lisci: ''Sinesten badugu, ziurrenik puntuak lortzetik gertuago egongo gara''
Osasunak Atletico Madrili egingo dio bisita larunbatean, bederatzietan. Gorritxoek ez dute oraindik denboraldi honetan etxetik kanpo irabazi, eta Sadartik urruti lehen garaipena eskuratzea izango dute helburu.
2025/10/04 - 13:13
Ruben Garcia: ''Hobetzeko tarte handia dugula uste dut''
Osasunak galdu gabe jarraitzen du Sadarren, Getaferen aurka lortutako garaipenarekin (2-1). Bretonesen eta Catenaren golei esker, gorritxoek hiru puntuak lortu dituzte etxean.
2025/10/04 - 01:10
Osasunak luzapenean irauli du Getafe (2-1)
Bretonesen eta Catenaren golei esker, gorritxoek hiru puntuak lortu dituzte Sadarren.
2025/10/02 - 18:37
Alessio Lisci: ''Getaferen aurka, ehuneko ehunean lehiatu behar duzu; bizi-bizi izan beharko gara''
Osasunak Getaferen aurka jokatuko du ostiralean, 21:00etatik aurrera, Sadarren. Talde gorritxoaren iritziz, aurkariaren ezaugarri nagusiena da lehiatzeko gaitasun handia duela; hortaz, Nafarroako taldeak ahalegin handia egin beharko du.
2025/09/25 - 23:48
Zapore mingotsa Sadarren, Elxek berdinketaren gola luzapenean sartu ondoren (1-1)
Victor Muñozen gol batek aurretik jarri ditu gorritxoak lehen zatian, nafarrek aukera gehiago izan ondoren. Atsedenaldiaren ondotik, ordea, Alcanteko taldeak aurrerapausoa eman du eta luzapenean lortu du saria.
2025/09/24 - 16:44
Alessio Lisci, Elxen kontrako partidaz: ''Partidaz partida aurrera egiten duen Osasuna ikusi nahi dut''
Alessio Lisci Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du gaur Ligako Elxen kontrako partidaz hitz egiteko. Taldearen bertsio onena ikusi nahi duela esan du.
2025/08/12 - 12:47
Levante, Valentzia, Sevilla eta Real Madril, euskal taldeen aurkariak EA Sports Ligako 1. jardunaldian
Estreinako jardunaldiko Alaves-Levante eta Reala-Valentzia partidak abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko dira. Hilaren 17an Athleticek Sevillaren kontra jokatuko du, eta Real Madril-Osasuna neurketa abuztuaren 19an izango da.
2025/07/04 - 18:02
Mediku-proben lehen eguna Osasunako jokalarientzat
Ostiral honetan, Herrando, Torro, Iker Muñoz, Kike Barja, Aimar, Areso eta Moncayolaren txanda izan da. Datorren ostiralean hasiko dira entrenatzen.
2025/04/24 - 23:42
Osasuna Europara begira jarri da, Sevillari irabazita (1-0)
Ruben Garciaren gol ikusgarri batek hirugarren garaipena jarraian eman dio talde gorritxoari eta Europako postuen lehian jarri da bete-betean 44 punturekin. Vicente Morenoren taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatu du 60 minutuz, Lukebakiok txartel gorria ikusi ostean.
2024/12/19 - 20:11
Iñaki Williams Athleticekin partida gehien jokatu dituzten futbolarien sailkapeneko 10. postuan kokatuko da
Iñakik 444 partida jokatu ditu Athleticekin eta larunbatekoa 445.a izango da aurrelariarentzat, Osasunaren aurkako derbian jokatuz gero.
2024/12/07 - 20:16
Eibar-Reala eta Osasuna-Alaves, igandean EITB Median ikusgai
Abenduaren 8an, bi euskal derbi jokatuko dira: Eibar-Reala 12:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta Osasuna-Alaves 18:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
2024/10/26 - 16:10
Vicente Moreno: ''Nire urtebetetzeko oparirik onena garaipena izango zen''
Gorritxoek etxetik kanpo batzen hastea dute helburu. Aste osoan normal entrenatu ondoren, entrenatzaile valentziarrak deialdian sartu ditu Iker Muñoz eta Kike Barja. Vicente Morenok 50 urte bete ditu gaur, eta oparirik onena biharko partidan garaipena eskuratzea izango zela esan du.
2024/05/05 - 18:42
Jagoba Arrasate: ''Epaileak nire onetik atera nau''
Jagoba Arrasateri txartel horia atera dio epaileak, Osasunak etxean Betisen aurka 0 eta 2 galdutako partidan.
2024/02/12 - 19:33
Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko
Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.
2024/01/04 - 21:10
Arrasate: ''Garaipen oso garrantzitsua, behar genuena''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 19. jardunaldian Almeriaren aurka lortutako garaipenaren ostean hitz egin du. Taldeak egindako lana goraipatu du, "oso partida ona" egin duelako.
2023/10/05 - 17:11
San Mames eta Reale Arena, 2030eko Munduko Txapelketaren partidak hartzeko aukeren artean
Horiez gain, Iruñeko Sadar ere zerrendan sar liteke, baina erabakitzeke dago oraindik zenbat estadio izango dituen Munduko Txapelketak. Gorritxoen futbol-zelaiak entrenamenduak eta lagunartekoak hartuko lituzke.