Romandiako Itzulia
2025/10/12 - 21:13
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2025eko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/04/28 - 19:04
Romandiako Tourra: azken etapako esprinta, sailkapenak eta amaierako podiuma
Carlos Rodriguez (INEOS) txirrindulari andaluziarrak irabazi du Romandiako Tourra, eta Dorian Godon frantziarrak (Decathlon-AG2R) eraman du azken etapa, esprintean.
2024/04/28 - 18:55
Carlos Rodriguezek irabazi du Romandiako Tourra, eta Dorian Godonek azken etapa
Godonek bereganatu du garaipena bosgarren eta azken etapan, esprintean nagusituta. Lasterketako irabazlea Rodriguez izan da, eta Vlasovek (bigarren) eta Lipowitzek (hirugarren) osatu dute podiuma. Alex Aranburu bosgarren izan da etapan.
2024/04/27 - 18:50
Romandiako Tourreko 4. etapako azken kilometroen laburpena
Richard Carapazek irabazi du Romandiako Tourreko etapa nagusia, Saillon eta Leysin artean 151,7 kilometroko ibilbidea izan duena. Carlos Rodriguez da orain sailkapen nagusiko liderra.
2024/04/27 - 18:39
Carapaz nagusitu da Romandiako Tourreko laugarren etapan eta Carlos Rodriguezek jantzi du liderraren elastikoa
Richard Carapazek bereganatu du garaipena lasterketako etapa nagusian. Lipowitz izan da bigarren, segundo bakarrera, eta Carlos Rodriguez hirugarren, hamarrera. Ondorioz, Rodriguez da orain lider.
2024/04/26 - 20:21
Romandiako Tourra: erlojupekoaren unerik onenak, podiuma eta sailkapenak
UAE taldeak erakustaldia egin du Romandiako Tourraren hirugarren etapan. Brandon McNultyk (UAE) irabazi du 15 kilometroko erlojupekoa, eta Juan Ayusok (UAE) bereganatu du liderraren maillota.
2024/04/26 - 20:06
McNultyk irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, eta Ayuso da orain lider
Brandon McNulty izan da onena 15,5 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan, Sheffield sailkatu da bigarren, 13 segundora, eta Grobschartner hirugarren, 14ra. Juan Ayusok amaitu du laugarren, 20 segundora, eta liderraren elastikoa jantzi du.
2024/04/25 - 21:32
Thibau Nysek etapa garaipena eta lidergoa lortu ditu ihesaldi luze baten ostean
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarrak Andrea Vendrame eta Luke Plapp gainditu ditu bigarren jardunaldiko esprintean.
2024/04/25 - 21:13
2024ko Romandiako Tourraren 2. etapako azken kilometroa: Thibau Nysek irabazi du
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikar gaztea eguneko ihesaldian izan da, eta, gainera, esprint erabakigarrian, Andrea Vendrame eta Luke Plapp menderatu ditu. Hori gutxi balitz bezala, lasterketako lider berria da.
2024/04/24 - 19:57
Dorian Godonek irabazi du Friburgoko esprinta, eta Romandiako Tourreko lider berria da
Decathlon AG2R taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena lasterketako lehen etapako esprint nagusian, Andrea Vendrame taldekidearen aurretik. Alex Aranburu zazpigarren helmugaratu da, eta bosgarren dabil sailkapen nagusian, Godonekiko hamaika segundora.
2024/04/23 - 20:51
Maikel Zijlaardek Romandiako Tourraren sarrerako etapa irabazi du, ustekabean, eta probako lehen liderra da
Tudorreko txirrindulari herbeheretarrak segundo bateko aldea lortu du Cameron Scott Bahrain-Victoriuseko australiarrarekiko, eta bi segundokoa Julian Alaphilippe Soudal Quick-Stepeko frantziarrarekiko. Alex Aranburu (Movistar) bederatzigarren tokian sailkatu da, lau segundora.
2024/04/22 - 20:39
2024ko Romandiako Tourraren ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
Suitzako lasterketa 77. ekitaldia apirilaren 23an hasiko da, asteartean, eta hilaren 28an amaitu, igandean. EITBk zuzenean emango ditu proban izango diren sarrerako etapa eta bost etapak. Besteak beste, Aranburu, Castroviejo, Oscar Rodriguez, Xabier Mikel Azparren eta Markel Beloki izango dira.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/09/17 - 20:13
Demi Vollering, 2023ko Romandiako Tourreko garailea
Sailkapen nagusiko podiuma Katarzyna Niewiadoma poloniarrak (Canyon) eta Marlen Reusser suitzarrak (SD Worx) osatu dute. Bestalde, Ane Santesteban euskal txirrindulariak 14. bukatu du.
2023/04/30 - 19:27
Adam Yatesek irabazi du Romandiako Tourra, eta Gaviria gailendu da azken etapan
Kolonbiarrak helmugarako 300 metrora hasi du esprinta, azken bihurgunean lasterketa buruan jarri da eta postu horri eutsi dio amaiera arte. Jonathan Castroviejok 12. Amaitu du sailkapen nagusian.
2023/04/29 - 19:23
Yatesek etapa nagusia eta lidergoa bereganatu ditu Romandian
Txirrindulari britainiarrak garaipena lortu du azken-aurreko etapan, Pinot eta Carusoren aurretik, eta lider da jardunaldi baten faltan.
2023/04/28 - 20:48
Juan Ayuso nagusitu da erlojupekoan eta lidergoan
Sailkapen nagusian, Ayusok 18 segundoko aldea du Jorgensonekiko, 19koa Tobias Foss norvegiarrarekiko (Jumbo-Visma), 22koa Nelson Oliveira portugaldarrarekiko (Movistar Team) eta 30ekoa Adam Yatesekiko (bosgarren).
2023/04/27 - 20:36
Ethan Hayterrek irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da
Garaipenari esker, Hayter gorenera igo da sailkapenean, eta 18 garaipen bere ibilbidean zehar, horietako bi aurten, Itzuliaren estreinaldia ere irabazi ondoren.
2023/04/26 - 20:04
Vernon, Romandiako Tourreko lehen etapako irabazlea eta lider berria
Ethan Vernonek jantzi du lasterketako liderraren elastikoa, lehen etapa irabazita. Garailea esprintean nagusitu da. Nys izan da bigarren eta Menten hirugarren.