Remco Evenepoel
2023/02/21 - 19:29
Evenepoelen Soudalak irabazi du erlojupekoa; Ineos taldeko Luke Plapp da lider berria
Pello Bilbaoren Bahrain lau segundora sailkatu da, eta Gernikako txirrindulariak atzerapen horixe dauka sailkapenean.
2023/02/20 - 19:09
Tim Merlierrek irabazi du UAE Tourreko lehen etapa, esprintean
Pello Bilbao Remco Evenepoelekin batera sartu da ihesaldian eta 50 segundo ateratzen dizkio tropelari.
2023/02/09 - 19:09
Remco Evenepoelek Kataluniako Voltan hartuko du parte
Horrela, ortzadar-maillota berriro ikusi ahalko da Kataluniako errepideetan, lehen aldiz Alejandro Valverdek Voltako irteera hartu zuenetik, 2019ko edizioan munduko txapeldun gisa geratu ondoren.
2022/12/01 - 18:26
Evenepoel eta Van Vleuten, 2022ko Urrezko Bizikletak
Belgikarrak Lieja-Bastoña, Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketa irabazi zituen, eta herbeheretarra Tourra, Giroa, Vuelta eta Munduko Txapelketako irabazlea izan zen.
2022/11/30 - 20:19
Evenepoelek 2023ko Giroan egongo dela baieztatu du
Belgikarrak maiatzaren 6an hasiko den Italiako lasterketan parte hartuko du.
2022/09/25 - 16:25
Evenepoel, errepideko probako munduko txapelduna
Remco Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketako errepideko proba. Christophe Laporte izan da bigarren eta Michael Matthews hirugarren.
2022/09/25 - 14:19
Evenepoelek irabazi du urrezko domina Munduko Txapelketako errepideko proban
Belgikarra nagusi izan da Woollogangeko (Australia) Munduko Txapelketan azkeneko 25 kilometroak bakarka osatu ostean. Berradek, Lazkanok eta Martinek ez dute proba bukatu.
2022/09/12 - 00:56
Evenepoelek irabazi du Vuelta, etapa, berriz, Molanok
Podiuma Ernic Masek eta Juan Ayusok osatu dute.
2022/09/10 - 21:46
Carapaz, errege Navacerradan; Evenepoelek Vueltako azken garaipena bermatu du
Richard Carapazek irabazi du Espainiako Vueltako 20. etapa eta bere hirugarren du 2022 edizioan. Remco Evenepoelek bi segundo besterik ez ditu galdu aurkari zuzenekiko eta lasterketako irabazlea izango da igandeko azken etaparen ostean.
2022/09/09 - 20:29
Mads Pedersenek Vueltako bere hirugarren garaipena erdietsi du, Evenepoelek lider jarraitzen du
Danimarkarrak 19. etapa irabazi du esprintean eta Remco Evenepoelek lidergoari eutsi dio.
2022/09/08 - 22:36
Evenepoel nagusitu da Piornal mendatean eta lidergoa sendotu du
Belgikarra indartsu agertu da azken igoeran, erasoei erantzunez eta etapa garaipena eskuratuz.
2022/09/07 - 20:27
Rigoberto Uran nagusitu da Tentudian eta Evenepoelek lidergoari eutsi dio
Garaipen horrekin txirrindulari kolonbiarrak hiru itzuli handietan etapak irabaztea lortu du.
2022/09/07 - 12:37
Roglicek Vuelta utzi behar izan du bezperan izandako erorikoaren ondorioz
Txirrindulari esloveniarra bigarren postuan zegoen kokatuta sailkapen nagusian, Remco Evenepoel liderrarengandik 1:26ra.
2022/09/06 - 22:15
Pedersenek bigarren garaipena lortu du, eta Roglicek 8 segundo murriztu dizkio Evenepoeli erorikoa izan arren
Esloveniarrak eroriko gogorra izan du esprintean, azken kilometroetan egindako erasoaren ondoren.
2022/09/04 - 20:48
Arensman nagusitu da Sierra Nevadan eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Thymen Arensmanek irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa. Mas izan da bigarren eta 'Superman' Lopez hirugarren. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek; 1'24"ko abantaila du Roglicekiko eta 2'01"ekoa Masekiko.
2022/09/03 - 21:00
Carapazek irabazi du Panderan amaitu den etapa; Evenepoelek lidertzari eutsi dio, asko sufrituta
Richard Carapazek irabazi du Espainiako Vueltako 14. etapa. 'Superman' Lopez izan da bigarren eta Primoz Roglic hirugarren. Esloveniarrak Evenepoel liderrarekiko zuen desabantaila murriztu du.
2022/09/02 - 19:43
Mads Pedersen gailendu da Montillan 13. etapan
Sailkapen nagusian Remco Evenepoel belgikarrak jarraitzen du lider 2:41 minuturekin Primoz Roglic esloveniarraren aurretik (Jumbo-Visma) eta 3:03rekin Enric Masen aurretik (Movistar).
2022/09/01 - 20:25
Carapaz nagusitu da Peñas Blancasen eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Ekuadortarra izan da indartsuena eguneko ihesaldi jendetsua osatu duten txirrindularien artean.
2022/08/31 - 21:13
Grovesek bereganatu du Gata lurmuturreko esprinta eta Evenepoelek líder jarraitzen du
Txirrindulari australiarra Danny Van Poppel herbeheretarraren eta Tim Merlier belgikarraren aurretik helmugaratu da.
2022/08/30 - 20:50
Evenepoel azkarrena izan da erlojupekoan eta lidergoa sendotu du
Primoz Roglic esloveniarra izan da bigarrena, 48 segundora eta Remi Cavagnak itxi du podiuma, minutu batera.