Remco Evenepoel
2023/09/03 - 21:15
Kämna alemaniarrak irabazi du Caravacan, eta Kussek lidergoari eutsi dio
Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen honi esker, Giroan, Tourrean eta Vueltan garaipen bat lortu dutenen talde berezian sartu da. Jon Barrenetxea bizkaitarrak bosgarren egin du.
2023/09/02 - 21:20
Primoz Roglicek irabazi du Xorret de Catin eta Sepp Kuss sailkapeneko lider jarri da
Jumboko eslovaniarra izan da azkarrena azken kilometroak lasterketa buruan egin dituzten faboritoen artean. Mikel Landa hamaikagarren helmugaratu da.
2023/09/02 - 21:18
Espainiako Vueltako 8. etapako laburpena, Roglicen garaipenarekin
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vueltako 8. etapa eta Sepp Kuss da sailkapen nagusiko lider berria.
2023/09/01 - 20:59
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du eta esprintean irabazi du zazpigarren etapa
Frantziarrak Utiel eta Oliva arteko 201 kilometroko etapa irabazi du. Ander Okamika bizkaitarra eguneko ihesaldiko protagonista izan da, baina tropelak harrapatu du 41 kilometroren faltan.
2023/08/31 - 21:10
Vingegaard, Evenepoel, Van der Poel eta Roglic, Urrezko Bizikleta irabazteko hautagai nagusiak
Urriaren 24an ospatuko den zeremonian aukeratuko dute aurtengo txirrindulari onena.
2023/08/31 - 19:39
Sepp Kussek irabazi du Javalambren, eta Lenny Martinez jarri da lider Espainiako Vueltan
30 bat ziklista sartu dira eguneko ihesaldian, eta Jumbo-Visma taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena Pico del Buitre mendatean. Primoz Roglicek eta Jonas Vingegaardek 32 segundoko aldea lortu dute Remco Evenepoelekiko, eta Mikel Landa laugarren sartu da.
2023/08/30 - 21:52
2023ko Espainiako Vueltako 5. etaparen azken kilometroen laburpena
Espainiako Vueltako bosgarren etapa esprintean argitu da. Bideo honetan jardunaldiko azken kilometroak eta azken esprinta ikus daitezke.
2023/08/30 - 21:15
Kaden Grovesek bigarren garaipena kateatu du segidan, Burrianan; Evenepoelek lider jarraitzen du
Soudal taldeko belgikarrak sei segundoan handitu du bere aldea, tarteko esprint batean lortutako gainsari baten bidez.
2023/08/28 - 22:13
Remco Evenepoel da Espainiako Vueltako lider berria, Arinsalen irabazita
Belgikarra aurkariei gailendu zaie aurtengo edizioan aldapan gora amaitu den lehen etapan. Lider berriak erorikoa izan du helmuga gainditu eta jarraian.
2023/08/27 - 21:13
Andreas Kron danimarkarra nagusitu da Montjuicen
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.
2023/08/27 - 15:59
Remco Evenepoel: "Kaka hutsa izan da, ezin genuen ezer ikusi"
Iazko irabazlea kezkatuta eta haserre agertu da lehen etapako ibilbidea arriskutsu egiten zuen argiztapen faltagatik.
2023/08/26 - 23:27
DSM taldeak ezustekoa eman du Vueltako hasierako erlojupekoan eta Lorenzo Milesi jarri du lider
DSM taldeak ezustekoa eman du erlojupekoa 17:30 minuturekin eramanez, Movistar bigarren sailkatua baino 53 ehunen lehenago.
2023/08/16 - 13:19
Mikel Landak Soudal Quick-Step taldean jardungo du datozen bi denboraldietan
Txirrindulari arabarrak Belgikako taldearekin sinatu du, eta Remco Evenepoel taldeburuari laguntzen saiatuko da itzuli handietan.
2023/08/11 - 20:53
Evenepoelek ostadar maillota jantzi du Munduko Txapelketako erlojupekoa irabazita
55 minutu eta 19 segundoko denborarekin egin du. Filippo Ganna (Italy) italiarra izan da bigarren eta Joshua Tarling (Great Britain) britainiarra hirugarren.
2023/08/06 - 20:06
Mathieu van der Poelek irabazi du Glasgowko Munduko Txapelketa, erakustaldia eginda
Txirrindulari herbeheretarrak lehen aldiz eskuratu du garaipena errepideko Munduko Txapelketan, eta ortzadar maillota jantziko du hurrengo hamabi hilabeteetan. Wout van Aert belgikarra izan da bigarren, eta zilarrezko domina lortu du, eta Tadej Pogacar esloveniarrak erdietsi du brontzezko domina.
2023/07/30 - 00:13
Donostiako Klasikoa, Evenepoelentzat, hirugarrenez
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra Pello Bilbao gernikarra baina azkarragoa izan da azken metroetan; hala, Marino Lejarretarekin berdindu du, Klasikoaren palmaresean.
2023/07/29 - 19:09
Remco Evenepoelek eta Pello Bilbaok garaipena lortzeko izandako lehia
Remco Evenepoel azken metroetan gailendu zaio Pello Bilbaori 2023ko Donostiako Klasikoa irabazteko.
2023/07/29 - 18:49
Evenepoelek Pello Bilbao menderatu du, helmugako pankartapean, eta hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra Bahrain-Victoriouseko gernikarra baina azkarragoa izan da, azken metroetan; hala, Marino Lejarretarekin berdindu du, Klasikoaren palmaresean. Pello Bilbaok lasterketa bikaina egin du.
2023/07/28 - 23:59
Remco Evenepoelek hirugarren aldiz nahi du irabazi Donostiako Klasikoa
Lasterketa larunbatean jokatuko dute, eta ostiralean izan da taldeen aurkezpena. Soudal Quick-Step taldeko belgikarrak bi aldiz bereganatu du Donostiako Klasikoa, eta, orain, Marino Lejarretarekin berdintzea du helburu.
2023/07/27 - 19:50
2023ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
Antolakuntzak ibilbidea aldatu du aurreko edizioekin alderatuta. 230,3 kilometroko ibilbidea izango du, aurreko urtean baino sei kilometro gehiago.