Pello Bilbao
2024/07/18 - 11:38
2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)
Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.
2024/07/17 - 11:52
2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)
Mendiko eguna da, eta mendate batean amaituko da; nolabait, oso gogorra izango den Tourreko azken zatiko atarikoa da.
2024/07/14 - 11:31
2024ko Frantziako Tourraren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Gruissan - Nimes (188,6 km)
2024ko Tourra azken astean sartuko da 16. etaparekin batera. Azken atseden egunaren ostean jokatuko da. Ibilbidelaua izango du, eta esprinterrek azken aukera edukiko dute etapa garaipena bereganatzeko.
2024/07/13 - 12:02
2024ko Frantziako Tourraren 15. etaparen profila eta ibilbidea: Loudenvielle - Plateau de Beille (197,7 km)
Bigarren eta azken atseden-egunaren aurreko etapa. Txirrindulariek 1. mailako lau mendate gainditu beharko dituzte, eta etapa maila bereziko Plateau de Beille eski estazioan amaituko da.
2024/07/12 - 10:41
2024ko Frantziako Tourraren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Paue - Saint Lary Soulan Pla d’Adet (151,9 km)
Pirinioetako sarrera edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, 4.000 metroko desnibela eta zailtasun handiko hiru mendate jarraian pilatuz, horien artean Tourmalet klasikoa.
2024/07/11 - 23:11
Girmay nagusitu da Pello Bilbaok lasterketa utzi behar izan duen Tourreko 12. etapan
Intermarcheko txirrindulariak lasterketako esprinterrik onena dela berretsi du. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek jarraitzen du lider, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
2024/07/11 - 19:40
Biniam Girmayk Villeneuve-sur-Loteko esprinta irabazi du, eta hiru etapa garaipen daramatza 2024ko Tourrean
Intermarcheko txirrindulariak berretsi egin du lasterketako esprinterrik onena dela, oraingoz behintzat. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
2024/07/11 - 17:00
Pello Bilbaok Frantziako Tourra utzi behar izan du 12. etapan
Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarrak Frantziako Tourra utzi behar izan du 12. etapa lehiatzen ari zela. Bahrain taldeko kidea ez zen ondo ibili bezperako etapan, ondoezak jota, eta gaur etxerako bidea hartu beharrean izan da.
2024/07/11 - 11:17
2024ko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Aurillac - Villeneuve-Sur-Lot (203,6 km)
Txirrindulariek laugarren mailako hiru mendate izango dituzte ibilbidean, baina azken 68 kilometroak ia lauak dira.
2024/07/11 - 11:09
2024ko Frantziako Tourraren 13. etaparen profila eta ibilbidea: Agen - Paue (165,3 km)
Etapa laua, azken zatian laugarren mailako bi mendate dituena. Helmugatik 29 kilometrora dagoen azken medatea; beraz, etapa garaipena esprintean jokatuko dela aurreikusten da.
2024/07/10 - 18:55
Vingegaardek irabazi du Le Lioranen, Pogacar esprintean menderatuta, Erdialdeko Mendiguneko etapa ikusgarrian
2022ko eta 2023ko Frantziako Tourreko irabazlea eta sailkapen nagusiko lider eta 2020ko eta 2021eko Tourreko irabazlea batera helmugaratu dira, eta Vismako txirrindulari danimarkarrak lortu du garaipena. Evenepoel 25 segundora sartu da, eta Roglic laugarren izan da, txirrindularitza egun bikainean.
2024/07/10 - 12:50
Philipsenek irabazi du Saint-Amand-Montrondeko esprinta, eta aurrenekoz gailendu da 2024ko Frantziako Tourrean
Alpecin-Deceuninckeko esprinter belgikarrak lau etapa eta puntukako sailkapena irabazi zituen 2023ko Tourrean, eta azkarrena izan da hamargarren etapan, 111. Frantziako Tourreko bosgarren esprintean. UAEko Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
2024/07/10 - 10:28
2024ko Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Evaux les Bains - Le Lioran (211 km)
Azken zatiak proban jarriko du nor etorri den indarrekin Tour honetara, Lioran zailtasun handiko lau mendaterekin osatuta baitago.
2024/07/09 - 21:46
Pello Bilbao: ''Segur aski, asteazkeneko etapa ihesaldian jokatuko da''
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarraren iritziz, 2024ko Frantziako Tourraren hamaikagarren etapa, alegia, Erdialdeko Mendigunean ibiliko den jardunaldia, "oso zaila" izango da, hainbat ziklista ibiliko baitira ihesaldiaren bila.
2024/07/09 - 20:21
Frantziako Tourreko 10. etapako azken kilometroa
Jasper Philipsen belgikarra izan da 2024ko Frantziako Tourreko hamargarren etapako esprintean azkarrena. Sailkapen orokorrean ordea, ez da aldaketa esanguratsurik izan.
2024/07/09 - 10:50
2024ko Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Orleans - Saint Amand Montrond (187,3 km)
Errepideetara itzultzeko modu lasaia izango da, ibilbidea laua izango baita ia osorik, eta mendaterik gabea.
2024/07/07 - 20:47
Pello Bilbao: ''Taldean lan ona egin dugu, une oro elkar zaintzen''
Bahrain taldeko euskal txirrindularia egindako etaparekin pozik agertu da. Uste baino denbora gehiago galdu dutela onartu, baina talde moduan lan ona egin dutela adierazi du.
2024/07/07 - 20:14
Turgis garaile etapa amaierako esprintean; Aranburu laugarren izan da
Turgis izan da ihesaldiko azkarrena, David Romo, Alex Aranburu, Tom Pidcock eta Derek Gee txirrindulariekin lehiatu ostean garaipenaren bila.
2024/07/06 - 10:38
2024ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila eta ibilbidea: Troyes - Troyes (199 km)
Laugarren mailako lau mendate igo beharko dituzte, baina, oro har, ibilbide osoa izango da gorabeheratsua. Horrek arazoak eragin diezazkioke baten bati, egunotan pilatutako nekeagatik.
2024/07/05 - 20:14
Pello Bilbao: ''Nahiko gustura nago egindako lanarekin''
Remco Evenepoel belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa (00:28:52) ostiral honetako zazpigarren etapan. Lehen euskalduna, berriz, Pello Bilbao izan da, eta irabazleak baino minutu bat eta 30 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea egiteko.