Pello Bilbao
2023/07/15 - 23:02
Frantziako Tourreko 15. etaparen profila eta ibilbidea: Les Gets - Saint-Gervais Mont-Blanc (179 km)
Mendate gogorretan oinarritutako etapa izango da, txirrindularien indarrak mugan jarriko dituena.
2023/07/15 - 22:23
Carlos Rodriguezen garaipena eta Vingegaardek segundo bat atera dio Pogacarri
Carlos Rodriguez (INEOS) espainiarrak indar erakustaldia eman du Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan Pogacar eta Vingegaard faboritoei aurrea hartuz. Hala, hirugarren postuan jarri da sailkapen nagusian.
2023/07/15 - 20:02
Carlos Rodriguezek faboritoak gainditu ditu etapa bereganatzeko
Espainiarrak Vingegaard eta Pogacar aurreratu ditu azken kilometroetan eta bost segundoko aldearekin iritsi da helmugara. Pogacar izan da bigarren eta Vingegaard hirugarren, maillot horia mantenduz.
2023/07/15 - 16:30
Tourreko 14. etapa neutralizatu egin behar izan dute hasieran eman den eroriko handi batengatik
Frantziako Tourreko 14. etaparen hasieran eroriko handia eman da, eta, ondorioz, neutralizatu egin behar izan dute. Ondoren, berriz martxan jarri da. Antonio Pedrerok, Louis Mentjesek eta Esteban Chavesek lasterketa utzi dute.
2023/07/14 - 21:37
Kwiatkowskiren garaipena eta Pogacarrek zortzi segundo atera dizkio Vingegaardi
Michal Kwiatkowski poloniarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 13. etapa, bakar-bakarrik helmugaratuz. Sailkapen nagusiko lehian, Tadej Pogacar azkarrago ibili da eta zortzi segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi, orain bederatzira duena.
2023/07/14 - 20:08
Kwiatkowskik irabazi duen 13. etapako azken kilometroa
Michal Kwiatkowskik (INEOS Grenadiers) bereganatu du garaipena Frantziako Tourreko 13. etapan. Poloniarra ihes eginda iritsi da, eta ospatzeko ere tartea izan du Grand Colombier mendateko helmugan. Faboritoen arteko lehian, aldiz, Tadej Pogacarrek 7 segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi.
2023/07/14 - 19:41
Frantziako Tourreko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Annemasse-Morzine les Portes du Soleil (151,8 km)
4.200 metroko desnibel metatuak proban jarriko ditu parte-hartzaileen erresistentzia, Morzinen garaipena lortu nahi badute, beren jaitsiera-dohainak erakusteko beharraz jabetuko direnak.
2023/07/14 - 19:23
Kwiatkowskik bereganatu du garaipena Grand Colombierren, eta Pogacarrek zortzi segundo jan dizkio Vingegaardi
Michal Kwiatkowskik irabazi du Frantziako Tourreko 13. etapa, helmugara bakarka iritsita. Faboritoen arteko lehian, aldiz, Tadej Pogacarrek zazpi segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi; ondorioz, esloveniarra danimarkarrarekiko bederatzi segundora dago, orain, sailkapen nagusian.
2023/07/14 - 17:40
Pello Bilbao: ''Itzela da euskal txirrindularitzan bizitzen ari garen momentua''
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu eta gero, euskal txirrindularitza bizitzen ari den momentua itzela dela azpimarratu du Pello Bilbaok. "Bi euskaldunek bi etapa irabazita, Izagirrerrekin horrelako momentua bizi ahal izatea poztasun handikoa da" gaineratu du.
2023/07/13 - 21:42
Jon Izagirre, beste behin, maisu
Jon Izagirre jaun eta jabe izan da Frantziako Tourreko 12. Etapan, eta bakarrik helmugaratu da Tourreko bere bigarren garaipena eskuratzeko.
2023/07/13 - 19:21
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu du bakarka ihes eginda
Ormaiztegiko txirrindulariak lortzen duen Tourreko bigarren etapa da, 2016an irabazi zuenaren ondoren. Garaipen bikaina erdietsi du; maila handiko ihesaldi batean sartu da, eta, oraindik 30 kilometro geratzen zirela, aurrera jo du, eraso ederra eginez.
2023/07/13 - 10:54
Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)
Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte mendi ertaineko etapa honetan: lehen hirurak hirugarren mailakoak eta ondorengo biak bigarren mailakoak, azkena helmugarako ia 30 kilometrora.
2023/07/12 - 19:35
Philipsen, laugarren aldiz garaile aurtengo Tourrean
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 11. etapa, esprintean Groenewegen eta Bauhaus mendean hartuta. Ondorioz, belgikarrak lau etapa irabazi ditu aurtengo edizioan.
2023/07/12 - 15:40
Pello Bilbao: ''Oso pozik. Kostatu da, baina merezi izan du esfortzu guztiak honetara heltzeko''
Pello Bilbaok Tourreko 11. etapa hasi baino lehen 10. etapako bere garaipenari buruz hitz egin du, eta Bahrainekin berritu duen kontratuaz ere aritu da.
2023/07/12 - 14:42
Pello Bilbaok 2026ra arte luzatu du kontratua Bahrain taldearekin
Frantziako Tourraren 10. etapan, Issoiren, garaipena lortu eta biharamunean iragarri du taldeak txirrindulari gernikarraren inguruko erabakia.
2023/07/12 - 11:27
Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Clermont-Ferrand-Moulins (179,8 km)
Jardunaldi historikoa izango da: Moulinsera iristean, Tourrak Frantzia kontinentaleko prefektura guztietatik igarota egongo da.
2023/07/12 - 00:48
Julen Bilbao, Pelloren aita: ''Hegaluzetxoa prestatu dut, tomatearekin, ospatzeko''
EITB Pello Bilbaoren aitarekin izan da Teleberri albistegia hasi denean; lehen albistea haren semearen garaipen historikoa izan da.
2023/07/12 - 00:31
Pello Bilbaok erakustaldia eman du, 10. etapan, garaipena eskuratzeko
Gernika-Lumoko txirrindulariak etapa bikaina egin du, eta merezita helmugaratu da aurreneko postuan. Gainera, sailkapen nagusiko bosgarren postuan jarri da.
2023/07/11 - 21:54
Pello Bilbaok 2023ko Frantziako Tourraren 10. etapa irabazi du
Bahrain-Victorius taldeko Gernika-Lumoko txirrindularia Issoiren nagusitu da, 2023ko Tourraren hamargarren etapan.
2023/07/11 - 21:18
Poz handia hartu dute Bahrain Victorious taldeko kideek, Pello Bilbaok Tourreko etapa irabazi ostean
Pello Bilbaok Frantziako Tourreko 10. etapa irabazi izanak poz handia eman die Bahrain Victorious taldeko kide guztiei.