Olinpiar Jokoak
2021/09/05 - 20:25
Euskal kirolarien emaitzak Tokioko Paralinpiar Jokoetan
Euskal kirolak ordezkaritza zabala du Tokion. Guztira 20 kirolari lehiatuko dira 10 espezialitatetan.
2021/09/05 - 16:49
Asier Garciak eta David Mourizek laugarren bukatu dute gurpildun aulkiko saskibaloian
Gurpil-aulkiko saskibaloian, Espainiako Selekzioak galdu egin du Britainia Handiaren aurka (58-68) brontzezko dominaren lehian, eta, hala, Asier Garcia eta David Mouriz dominarik gabe geratu dira.
2021/09/04 - 16:36
Higinio Rivero: ''Azken metroetan ezin izan diot erritmoari eutsi''
Piraguista bilbotarrak seigarren egin du final handian eta paralinpiar diploma irabazi du.
2021/09/03 - 16:46
Nahia Zudaire: ''Oso harro nago''
Zudaire eta Llopis igerilariek diplomak eskuratu dituzte gaurkoan Tokioko Paralinpiar Jokoetan eta gurpildun aulkiko saskibaloian Asier Garcia eta David Mouriz brontzeagatik lehiatuko dira.
2021/09/03 - 15:42
Nahia Zudaire laugarren izan da tximeleta estiloko 100 metroko proban
Era berean, Iñigo Llopisek hirugarren diploma kateatu du igeriketan. Bestalder, Asier Garcia eta David Mouriz gurpil-aulkiko saskibaloiko brontzeagatik lehiatuko dira finalerdietan AEBren aurka galdu eta gero (52-62).
2021/09/02 - 16:59
Leautek brontzezko domina lortu du Fujiko iraupeneko lasterketan
Urrea Benjamin Watson britainiarrak irabazi du; Basque Teameko Eduardo Santasek 26. postuan amaitu du.
2021/09/02 - 15:45
Agurtzane Egiluz diploma batekin itzuliko da etxera
Tokioko Paralinpiar Jokoetan zortzigarren postua eskuratu du gurpil-aulkiko saskibaloi taldearekin.
2021/09/02 - 11:22
Higinio Rivero piraguista, finalerdietan
Basque Teameko kirolaria parakanoeko VL2ko 200 metroko finalerdietan sartu da, bere seriean bigarren denbora onena eginda.
2021/09/02 - 00:43
''Urrezko domina bat baino gehiago'' balio duen omenaldia
Mungiak Rakel Mateo paratriatleta omendu du Tokion diploma olinpikoa eraman ostean.
2021/09/01 - 16:38
Asier Garcia: ''Alemania oso talde gogorra izan da''
Saskibaloiko gurpil-auliko Espainiako selekzioak talde alemana gainditu eta Paralinpiar Jokoetako finalerdiak jokatuko ditu. David Mourizek eta Asier Garciak eskura dituzte dominak.
2021/09/01 - 13:36
Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek diploma lortu dute estilo libreko 400 metroetan
Llopis zazpigarren izan da gizonezkoen mailan eta Nahiak laugarren postuan amaitu du emakumezkoen mailako finala. Txirrindularitzan Eduardo Santasek eta mahai-tenisean Iker Sastrek ere diplomak eskuratu dituzte.
2021/09/01 - 13:11
Asier Garcia eta David Mouriz, dominen lehian
Gurpil-auliko saskibaloian Espainiak Alemania gainditu (71-68) eta finalerdietarako txartela erdietsi du.
2021/08/31 - 21:50
Diplomak Zuraide eta Llopisentzat, estilo libreko 400 metroetan
Nahia Zuraide laugarren izan da emkumezkoen mailan, eta Iñigo Llopis zazpigarren gizonezkoenean. Iker Sastrek ezin izan du finalerdietarako txartela lortu mahai-tenisean.
2021/08/31 - 15:47
Alexander Leautek brontzea irabazi du C5eko erlojupekoan
Iparralden bizi den txirrindulariak hirugarren postua lortu du erlojuaren kontra. Eduardo Santas bosgarren izan da C3ko erlojuz-kontrakoan.
2021/08/30 - 16:43
Diploma Llopisentzat, 4x100 metroko erreleboan
Zilarrezko domina lortu eta gero Iñigo Llopisek diploma eskuratu du estilo libreko 4x100 metroko erreleboan.
2021/08/29 - 19:49
Asier Garcia eta David Mouriz ere final-laurdenetara sailkatu dira
Espainiako selekzioak irabazi egin dio Japoniari Asier Garciaren erakustaldiarekin, eta Alemaniaren aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 1ean.
2021/08/29 - 18:11
Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire final-laurdenetara sailkatu dira
Agurtzane Egiluz gasteiztarraren eta Beatriz Zudaire iruindarraren taldeak 24-63 galdu du Herbeheretako selekzioarekin aurka, baina final-laurdenetan izango dira. Abuztuaren 31n jokatuko dute Alemaniaren aurka.
2021/08/29 - 16:52
Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire final-laurdenetan egongo dira
Herbeheretako selekzioaren aurka 24 eta 63 galdu arren, asteartean, abuztuaren 31n jokatuko den hurrengo kanporaketan izango dira.
2021/08/28 - 23:03
Izaskun Osesek eta Rakel Mateok diplomekin amaitu dituzte euren finalak
Izaskun Oses nafarrak, 1.500 metroko lasterketan, eta Rakel Mateo bizkaitarrak, triatloian, diploma paralinpikoak erdietsi dituzte Tokioko Paralinpiar Jokoetan.
2021/08/28 - 18:12
Rakel Mateok diploma irabazi du paratriatloian, PTS2 kategorian
Rakel Mateo mungiarrak zazpigarren egin du paratriatloiko proban, eta, hartara, diploma erdietsi du, bere ibilbideko bigarrena, Rio De Janeiron lortu zuenaren ostean.