Mikel Urrutikoetxea
2024/07/23 - 18:09
Bilboko Aste Nagusia Pilota Torneoa aurkeztu dute
Abuztuaren 22tik 25era, Aste Nagusiko Pilota Torneoa hartuko du Bilbok. Finalaurrekoak abuztuaren 22an eta 23an jokatuko dituzte; finala, berriz, abuztuaren 25ean. Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte.
2024/07/23 - 16:07
Bilboko Aste Nagusiko Torneoa, abuztuaren 22tik 25era
Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/06 - 13:26
Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren (22-17) sanferminetako atariko kanporaketan
Unai Lasok eta Ander Imazek osatuko dute Baikoren hirugarren bikotea Binakako San Fermin Torneoan, Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Aranguren 17-22 menderatu baitituzte Iruñean, Labrit pilotalekuan.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/03/30 - 21:55
Joanes Bakaikoak Buruz Burukoa jokatuko du, Mikel Urrutikoetxea kanporatuta (22-17)
Nafarrak hirugarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketa. Lekeition, Urrutikoetxearen aurka jokatutako atarikoan, Bakaikoa galtzen hasi da, baina lehenengo atsedenaldirako 8 eta 12 jarri da aurretik.
2024/02/23 - 18:17
Iñaki Artolak jokatu egingo du igandean, Bilbon, finalerdietarako azken txartela erabakiko duen partidan
Alegiako aurrelariak ez zuen kantxaratzerik izan, ostegunean, gastroenteritisak jota, eta Urrutikoetxeak ordezkatu zuen. Altuna III.ak eta Martijak 22-11 menderatu zuten Baikoko bikotea, eta, hala, Artolak eta Imazek finalaurrekoetarako sailkatzea izango dute jokoan, igandean.
2024/02/23 - 01:19
Jokin Altuna eta Julen Martija, Binakako Txapelketako finalerdietara
22-11 menderatu dituzte, ostegunean, Tolosan, Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz. Iñaki Artolak eta Imazek beste aukera bat izango dute, Elordi-Rezusta edo Peña II-Albisu aurkari, finalerdietarako sailkatzea eskuratzeko.
2024/02/22 - 20:12
Mikel Urrutikoetxeak pilotakada ikaragarria jaso du hankan
2-8 tantoan Ander Imazi ihes egin dio pilotak eta zaratamoarraren eskuin hankan jo du, bikien inguruan. Mikel Urrutikoetxeak ez du arazorik izan Beotibar frontoieko kantxan jarraitzeko Altuna-Martija bikotaren aurkako neurketan.
2024/02/21 - 20:56
Urrutikoetxeak Artola ordezkatuko du, ostegunean, play-offeko partidan, Tolosan
Iñaki Artolak, gastroenteritisak jota, Baikok iragarri duenez, ezingo du jokatu Beotibarreko neurketan. Bertan zehaztuko da zein den Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkatzen den hirugarren bikotea.
2024/02/03 - 15:00
Etxeberria eta Zabaleta 14 eta 22 gailendu zaizkie Lasori eta Urrutikoetxeari
Garaipen horri esker, Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak euren esku dute finalerdietarako zuzenean sailkatzea. Lasok eta Arangurenek (Urrutik ordezkatzen du), aldiz, ia ezinezkoa dute aurrera egitea.
2024/02/03 - 01:53
Etxeberriak eta Zabaletak 14-22 menderatu dituzte Laso eta Urrutikoetxea, eta bigarren postua sendotu dute
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak zortzi puntu dituzte dagoeneko, Jaka eta Mariezkurrena liderrek baino bat gutxiago; Unai Lasok eta Aitor Arangurenek (Mikel Urrutikoetxeak ordezkatu du) azken tokian jarraitzen dute, hiru puntu dituztela.
2024/02/01 - 20:58
Zabaletak jokatu egingo du ostiralean Zornotzan, eta Altuna III.a baja izango da igandean Donostian
Mariezkurrena II.ak, aldiz, ostiralean erabakiko du igandean Atano III.a pilotalekuan izango den ala ez. Partida horretan, Zabalak ordezkatuko du Altuna.
2024/01/31 - 21:36
Mikel Urrutikoetxea, Lasori laguntzeko, eta frontoian gozatzen jarraitzeko gogoz
Mikel Urrutikoetxeak Aitor Aranguren ordezkatuko du berriro, ostiral honetan, Zornotzan. Unai Lasoren bizkartzain berriak ez du pilotarekiko grina galdu eta enpresako kideei laguntzeko gogoz da.
2024/01/31 - 20:26
Altunak, Mariezkurrenak eta Zabaletak ostegunean erabakiko dute jokatzeko moduan dauden ala ez
Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago Donostian, eta, Zornotzan, Lasok eta Urrutikoetxeak Peio Etxeberria eta Zabaleta izango dituzte aurkari; pilotak hautatu dituzte, asteazkenean.
2024/01/30 - 17:41
Urrutikoetxeak ordezkatuko du Aranguren, berriro ere, ostiralean, Zornotzan
Aitor Arangurenek oraindik du minduta eskuin eskua, eta Mikel Urrutikoetxeak, larunbatean ere egin zuenez, ordezkatuko du. Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldian, Unai Laso eta Urrutikoetxea Peio Etxeberriarekin eta Jose Javier Zabaletarekin arituko dira nor baino nor gehiago.
2024/01/29 - 21:15
Artola eta Imaz, sekulako joko boladan
Zazpi garaipen dituzte; azkenengo bostak, jarraian lortutakoak, eta sailkapeneko bigarren postuan dira, Etxeberria eta Zabaletarekin berdinduta. Asperentzat asteburu beltza izan da, partida guztiak galdu dituzte eta Altunak eta Zabaletak arazo fisikoak dituzte.
2024/01/27 - 21:59
Laso eta Urrutikoetxea nagusi Bilbon jokatutako partida gorabeheratsuan (20-22)
Altuna eta Martija gainditu dituzte berdintasuna nagusi izan den neurketan.