Mikel Oyarzabal
2022/03/17 - 19:26
Mikel Oyarzabalek hautsita du ezker belauneko lotailu gurutzatua eta agur esan dio denboraldiari
Realeko jokalaria ostegun honetako entrenamenduan lesionatu da. Klubak jakinarazi duenez, ebakuntza egingo diote datozen asteetan. Aurtengo denboraldian ez du gehiago jokatuko eta datorren sasoiaren hasiera ere galduko du.
2022/03/06 - 00:27
Realak galdu egin du gehiago izan den Real Madrilen aurka (4-1)
Oyarzabalek aurretik jarri ditu donostiarrak, penalti puntutik, 10. minuturako, baina madrildarrak nagusi izan dira partida osoan zehar.
2022/02/24 - 23:04
Oyarzabal: ''Partida ondo planteatuta egon da, gure aukera izan dugu azken txanpan, baina ez dugu baliatu''
Mikel Oyarzabal Realeko kapitainak, talde txuri-urdina Europa Ligatik at utzi duen Leipzigen aurkako porrotaren (1-3) analisia egin du.
2022/02/21 - 00:12
Athleticek aise irabazi dio Realari bigarren zati bikaina jokatuta (4-0)
Talde zuri-gorriak merezita lortu du garaipena San Mamesen. Alex Remirok penalti bat gelditu dio Iker Muniaini lehen zatian.
2022/02/14 - 15:37
Europa Ligako final-zortzirenetako partidak eta ordutegiak
Realak ostegunean jokatuko du noren eta Leipzigen aurka Alemanian gaueko 21:00etan.
2022/02/13 - 21:38
Realak Granada garaitu du eta Europako partidari begira jarri da (2-0)
Mikel Oyarzabalek, penalti-puntutik, eta Rafinhak, elastiko txuri-urdinarekin egindko lehen golean, izan dira neurketako golegileak
2022/02/06 - 18:37
Puntu banaketa justua Valentzia eta Reala artean (0-0)
Bi taldeek gola egiteko abaguneak izan dituzte, baina ez batak eta ez besteak ez dute gaurkoan asmatu.
2022/02/03 - 23:02
Realak 0-4 galdu du Betisen aurka, eta Kopatik kanpo geratu da
Andaluziako taldea azkar aurreratu da, Juanmiren gol bati esker, eta bigarren zatian utzi du partida erabakita, kontraerasoak baliatuta.
2022/01/23 - 21:50
Realak ezin izan du Getafe gainditu (0-0)
Distira handirik gabeko partidan, Imanol Alguacilen mutilek bi baloi bidali dituzte langara.
2022/01/05 - 21:12
Leganes - Real Sociedad (2-3) Errege Kopako partidaren laburpena eta golak
Reala Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Leganesi 2-3 irabazita, Isaken eta Oyarzabalen (2) golekin.
2022/01/05 - 20:05
Realak Leganes kanporatu du (2-3); Eibar, ostera, Kopatik kanpo geratu da Mallorcaren aurka (1-2)
Txuri-urdinak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek kanporaketa orekatu dute bigarren zatian, eta sufritzea egokitu zaie. Armaginak, bestalde, aurretik joan dira markagailuan atsedenaldira, baina Mallorcakoek irauli egin dute.
2021/12/22 - 18:22
Oyarzabalek partida bateko zigorra bete beharko du Vila-realen aurka ikusi zuen txartel gorriarengatik
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak neurketa bateko zigorra ezarri dio Mikel Oyarzabali, epaileak egotzi egin baitzuen Santander Ligako 18. jardunaldiko norgehiagokan.
2021/12/18 - 19:17
Porrota etxean Vila-realean aurka, Oyarzabalek txartel gorria ikusi duen partidan (1-3)
Isakek aurretik jarri ditu donostiarrak gol ikusgarri batekin, baina Gerard Morenoren biek eta Chukwuezeren beste batek garaipena eman diote Unai Emeryren taldeari.
2021/12/09 - 21:51
Realak Europa Ligako final-hamaseirenetarako txartela lortu du PSV mendean hartuta
Talde txuri-urdinak 3-0eko emaitzaren irabazi du PSV Eindhovenen aurka jokatu duen partida. Multzoen fasea bigarren postuan amaituta, aurrera egin du txapelketan.
2021/12/08 - 21:16
Oyarzabal: ''Guretzat partida oso garrantzitsua da, asko dago jokoan''
Realak PSVren aurka jokatuko du ostegunean Reale Arenan Europa Ligako 6. jardunaldiko partida. Garaipenak bakarrik balio dio talde txuri-urdinari, aurrera egiteko. Imanol Alguiacilek eta Mikel Oyarzabalek neurketari buruz hitz egin dute.
2021/11/28 - 19:12
Reala azkenera arte borrokatu da, baina 1-0 galdu du Espanyolen aurka
Alexander Isakek gola sartu du, baina Mateu Lahozek bertan behera utzi du jokaldia, baloiak berarekin egin duelako topo.
2021/11/23 - 12:40
Realak partida garrantzitsua du Monakon
Talde txuri-urdinak garaipena lortzen badu multzoko lidergoan jarriko litzateke. Neurketa ostegunean jokatuko da gaueko 21:00etan.
2021/11/22 - 00:29
Realak berdindu egin du Valentziarekin, eta lider izateari utzi dio (0-0)
Donostiarrek bat gutxiagorekin jokatu dituzte azken 20 minutuak, Aritz Elustondok txartel gorria ikusi ostean. Neurketaren azken aldera norgehiagoka asko zakartu da.
2021/10/31 - 02:37
Reala – Athletic, sasoi betean dauden bi talderen arteko derbia
Txuri-urdinak txapelketako liderrak dira 24 puntu pilatu ostean; zuri-gorriak, aldiz, zortzigarren tokian daude kokatuta 17 punturekin, baina Europako postuak gertu dituztela.
2021/10/30 - 17:26
Mikel Oyarzabalek ez du euskal derbia jokatuko
Imanol Alguacilek 23 jokalari deitu ditu Athleticen aurkako biharko partidarako.