Mikel Nieve
2021/08/24 - 20:56
Storerren bigarren garaipena, lider aldaketa eta Roglicen erasoa eta erorikoa
Espainiako Itzuliak gainditu du jada hamargarren etapa eta bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2021/08/23 - 13:11
Kolonbiarrak Espainiako Itzulian
Miguel Angel Lopez eta Egan Bernal, hirugarren eta bosgarren hurrenez hurren, kolonbiar onenak sailkapen nagusian.
2021/08/23 - 12:16
Euskal txirrindulariak, Espainiako Vueltan
Onena Mikel Landa da nahiz eta Velefiqueko gainean lau minutu baino gehiago galdu.
2021/08/20 - 20:26
Storerrek erdietsi du garaipena Alacanteko Balkoian eta Roglicek lidergoari eutsi dio
Michael Storer nagusitu da Espainiako Itzuliko zazpigarren etapan. Vuelta irabazteko faboritoak batera iritsi dira helmugara eta Primoz Roglicek sailkapen nagusiko lehen postua mantendu du. Alejandro Valverdek lasterketa utzi du eroriko baten ondorioz.
2021/08/19 - 21:13
Espainiako Itzuliko seigarren etaparen laburpena
Vueltak gainditu du jada seigarren etapa eta bideo honetan ikus dezakezu jardunaldiaren laburpena.
2021/08/19 - 20:14
Cort Nielsenek irabazi du Espainiako Itzuliko 6. etapa eta Roglicek jantzi du liderraren elastikoa
Magnus Cort Nielsen nagusitu da Cullerako Mendian amaitu den etapan. Primoz Roglic bigarren izan da, eta esloveniarra kokatu da sailkapen nagusiko lehen postuan.
2021/08/18 - 22:22
Nieveri bekaina eta kokotsa josi dizkiote Espainiako Itzuliko 5. etapan izandako erorikoaren ostean
Helmugarako 12 kilometro falta zirenean ehun txirrindulari inguru lurrera joan dira, eta Mikel Nieve izan da horietako bat. Nafarrak, zaurituta, azken postuan gurutzatu du helmuga.
2021/08/18 - 21:51
Vueltako 5. etaparen laburpena: erorikoak, esprinta eta lider aldaketa
Espainiako Itzuliko bosgarren etapak denetarik izan du. Bideo honetan duzu ikusgai laburpenik onena.
2021/08/18 - 21:20
Philipsenek irabazi du bosgarren etapa eta Elissonde da Espainiako Itzuliko lider berria
Jasper Philipsenek garaipena lortu du Albaceten, esprintean Jakobsen eta Dainese mendean hartuta. Rein Taaramaek lidergoa galdu du eroriko baten ondorioz, eta Kenny Elissondek jantzi du jertse gorria.
2021/08/17 - 20:24
Jakobsenek irabazi du Espainiako Itzuliko laugarren etapa eta Taaramaek lidergoari eutsi dio
Fabio Jakobsen nagusitu da Molina de Aragonen amaitu den etapan, esprintean Demare eta Cort mendean hartuta. Rein Taaramaek erorikoa izan du, baina sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
2021/08/11 - 18:25
Mikel Nieve Vueltan izango da BikeExchange taldearekin
Txirrindulari nafar beteranoak bere bederatzigarren Espainiako itzulia korrituko du.
2021/08/11 - 18:16
Parte hartze bikaineko Espainiako Itzulia
Abuztuaren 14an hasiko da Espainiako Itzulia eta txirrindulariak lasterketari ekiteko prest daude. Maila handiko txirrindulariak egongo dira aurtengo Vueltan.
2021/08/05 - 19:38
Burgosko Itzuliko 3. etapako azken kilometroak
Burgosko Itzulia azken txanpan sartu da, hirugarren etapa gainditu ostean. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroetan gertatu dena.
2021/08/05 - 18:51
Etapa garaipena eta lidergoa Bardetentzat Burgosko Itzulian; Landa hirugarren izan da, eta Nieve laugarren
Romain Bardetek irabazi du hirugarren etapa eta lasterketako lider berria da. Frantziarrak 39 segundo atera dizkio Pozzovivo, Mikel Landa eta Mikel Nieveren taldeari. Landa bigarren da sailkapen nagusian, liderrarekiko 45 segundora.
2021/05/30 - 19:27
2021eko Italiako Giroko sailkapenak
Egan Bernalek irabazi du Giroa 21. etapa jokatu ostean. Euskal txirrindulariei dagokienez, Pello Bilbao izan da onena, sailkapen nagusiko 13. postuan, 37'58"ra.
2021/05/24 - 20:42
10 galdera labur Mikel Nieveri
Mikel Nieve BikeExchange taldeko txirrindulari nafarra 10 galdera laburri 10 erantzun labur ematen ahalegindu da azkar-azkar.
2021/05/24 - 18:37
Bernalen beste erakustaldi bat Giroko etapa nagusian
Ineosek talde indartsuena dela baieztatu du gaur ere. Gorka Izagirre eguneko ihesaldian izan da, eta zortzigarren postuan amaitu du etapa.
2021/05/08 - 14:12
Parte hartu 'Zaleen erreleboa' ekimenean
ETB1eko 'Ez da Giro' saioak atal berria prestatu du Girorako, zaleek bideoak bidal ditzaten. Parte-hartzaileek Etxeondoren materiala eta Donostiako Klasikorako akreditazio bereziak irabaz ditzakete.
2021/05/04 - 18:34
Mikel Nieve, sasoiko eta maila ona emateko prest
Italiako Giroa maiatzaren 8an hasiko da, eta bertan izango da Mikel Nieve BikeExchagnge taldeko txirrindularia. Italiarantz abiatu aurretik Euskal Telebistarekin hitz egin du.
2021/05/03 - 16:53
Goi mailako ordezkaritza Giroan
Bost euskal ziklista besterik ez dira aurtengo Giroan izango, baina maila handikoak denak: Mikel Landa, Pello Bilbao, Gorka Izagirre, Mikel Nieve eta Jonathan Castroviejo.