Mikel Mancisidor
2025/01/28 - 01:18
Mikel Manci: ''Gure helburua lortu dugu, finalerako sailkatzea''
Mutrikuko atzelariak onartu egin du, Urreisti eta Gorka menderatuta eta finalerako sailkatzea eskuratuta, ezin izan duela partidaz gozatu; hala ere, pozik azaldu dira Manci eta Laduche, garaipen oso garrantzitsua lortu baitute.
2025/01/14 - 01:01
Mikel Manci: ''Partida gorabeheratsua izan da; azkenean, gure alde jauzi da''
Atzelari mutrikuarrak eta Ludovic Laduchek garaipena lortu dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan, Urrutia eta Basque aurkari, hiru jokotan; hala, irabazleek hiru puntu oso garrantzitsu erdietsi dituzte.
2024/12/17 - 13:41
Laduchek eta Mancik Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako txartela lortu dute
Laduche-Manci bikotea 2024-2025 Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan egongo da. Goitiaren eta Del Rioren aurka lortutako garaipenarekin (15-8 eta 15-5) ziurtatu dute finalerdietarako txartela.
2024/12/17 - 00:33
Mikel Manci: ''Markagailua ikusita, ematen du erraz irabazi dugula''
Atzelari mutrikuarrak, Ludovic Laducherekin batera, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako sailkatzea lortu du, Alex Goitia eta Julen del Rio bi jokotan menderatuta.
2024/12/16 - 23:50
Laduche eta Manci Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, Goitia eta Del Rio garaituta
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik bi jokotan menderatu dituzte, 15-8 eta 15-5, Alex Goitia eta Julen del Rio, eta, hala, A multzoan finalerdietako ligaxkarako jokoan zegoen txartela eskuratu dute; Goitia eta Del Rio aukerarik gabe gelditu dira.
2024/12/10 - 00:41
Laduche eta Manci: ''Partida irabaztera etorri gara, gauzak ondo egin ditugu''
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik, Eusko Label Winter Seriesen Xabi Barandika eta Imanol Lopez mendean hartuta, nabarmendu dute lortutako garaipena oso garrantzitsua dela, finalerdietako ligaxkan izateko aukerari eutsi baitiete.
2024/12/09 - 21:30
Mancik tarta bat jaso du, opari gisa, urtebetzean... Eta garaipena ere nahi du, Eusko Label Winter Seriesen
Mikel Mancik, kantxaratu aurretik, aldagelan, Ludovic Laduche bikotekideak eraman dion tarta bat jaso du, hogeita bost urte bete dituen egunean; mutrikuarrak Barandika-Lopez bikotea nahi du menderatu, ospakizuna biribiltzeko.
2024/04/20 - 17:06
Goitia eta Manci, zestako elite mailako txapeldun
Alex Goitiak eta Mikel Mancisidorrek Mancik Euskal Herriko elite mailako txapela jantzi dute. Hirugarren seta behar izan dute Martin Ormaetxea eta Ruben Bailo mendean hartzeko. Lehenengoan 13 eta 15 galdu arren, bigarrenean 15 eta 5 gailendu, eta joko erabakigarrian 5 eta 4 nagusitu dira.
2024/03/29 - 17:28
Erkiagak eta Mancisidorrek irabazi dute Lekeitioko Master Series txapelketa
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor Manci nagusitu dira Lekeitioko Master Series txapelketan, Ludovic Laduche eta Thibault Basque bi setetan menderatuta. Emakumeen desafioan, berriz, Erikak eta Fridak 2-1 garaitu dituzte Helena eta Maialen.