Mendi kirolak
2018/02/24 - 14:16
Alex Txikon eta bere taldea behe kanpamentura itzuli dira, haize gogorraren ondorioz
Egoera zaildu egin da, otsailaren 24 eta 25erako aurreikusitako eguraldi ona erabat aldatu ostean.
2018/01/29 - 21:40
Nanga Parbatek mendiaren argi-itzalak azalarazi ditu
Nanga Parbat mendian estu zebiltzan bi alpinista erreskatatzeko ahaleginetan ibili dira bi mendigoizale poloniar, baina, zoritxarrez, horietako bat besterik ezin izan dute bizirik atera.
2018/01/11 - 00:49
Zegama-Aizkorri, Mendi Lasterketen Munduko Txapelketarako puntuagarri
Mendi maratoian izena emateko epea astelehenean irekiko da, eta 500 parte-hartzailek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
2018/01/09 - 00:33
Alex Txikon, Khumbuko izotz-jauzia ekipatzen
Alpinista bizkaitarraren espedizioa Khumbuko izotz-jausia ekipatzen aritu da, eta lanak egoki joan dira. Khumbu da Everesteko lehen kanpamentura bidean pasa beharreko gune malkartsua.
2017/12/24 - 21:03
Txikon: 'Lan egiteko era aldatu eta zer egiteko gai garen ikusiko dugu'
Alpinista lemoztarra igande honetan atera da Loiuko aireportutik Katmandura bidean. Everestera neguan eta oxigeno barik igotzeko bigarren saiakera egingo du, iaz huts egin ostean.
2017/12/22 - 15:37
Alex Txikon: 'Aurten badakigu han zer aurkituko dugun'
Alpinista bizkaitarrak Everestera igo nahi du neguan eta oxigeno barik. Iaz saiatu zen lehen aldiz eta aurten bigarren saiakera egingo du. Igandean abiatuko da.
2017/10/08 - 19:27
Euskal Herriko Bertikalen Txapelketa izan zen jokoan
Arrazolako plazatik irten eta Anbotoko gailurrerarteko ibilbidea egin behar izan zuten mendi korrikalariek. Oihana Azkorbebeitia eta Aitor Osa izan ziren azkarrenak.
2017/10/07 - 18:35
Egea eta Mutter, garaile Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Aritz Egeak irabazi du 2017ko Gorbeia Suzien lasterketa eta skyrunningeko Europako txapeldun izendatu da. Emakumezkoen mailan Ingrid Mutter izan da irabazlea.
2017/10/06 - 23:57
Basque Ultra Trail Series, azken txanpan
23:00etan emango zaio hasiera Basque Ultra Trail mendi lasterketaren azken etapari. Donostiatik abiatuko da eta Bilbon amaitu. Parte-hartzaileek 140 kilometro eta 16 mendate gainditu beharko dituzte.
2017/10/03 - 18:51
Gorbeia Suzien lasterketaren seigarren edizioa aurkeztu da
Astearte honetan egin da aurkezpena Bilbon. Proba, larunbat honetan egingo da Zeanurin eta skyrunningeko Europako Txapelketaren barne egongo da.
2017/09/15 - 19:37
Maite Maiora eta Leire Fernandez, 'trailrunning'aren oraina eta etorkizuna
Maite Maiora erreferentea da euskal mendi lasterketarien artean. Leire Fernandez, berriz, gerora begira etorkizun oparoa duen gaztea.
2017/07/01 - 16:12
Zerain eta Galvan bizirik aurkitzeko itxaropenik ez
Erreskate helikopteroek bi mendizaleak desagertuta daudela konfirmatu dute, elur-jausi bat egon dela ikusi ostean. Iragan larunbatean izan zuten azken aldiz haien berri.
2017/07/01 - 15:50
Maite Maiora eta Aritz Egea, bi euskaldun mendi lasterketen Olinpoan
Maite Maiora eta Aritz Egea zeresana ematen ari dira nazioarte mailan, mendi lasterketako probetan.
2017/07/01 - 12:08
Alberto Zerain eta Mariano Galvan hil egin dira, elur-jausi baten ondorioz
Alpinista arabarra eta Galvan bere kide argentinarra Nanga Parbat mendiko Mazeno izeneko inguruan zeuden iragan larunbatean kontaktua galdu zutenean.
2017/06/30 - 18:00
Zerain eta Galvan, zazpigarren eguna albisterik gabe
Euskal erakundeek eta beste euskal alpinistek babesa eta laguntza eskaini diete lAberto Zerainen eta Mariano Galvanen ingurukoei. Nanga Parbatera igotzeko asmoa zuten, kontaktua galdu zutenean.
2017/06/30 - 12:26
Zerain bilatzeko laguntza eskaini dute euskal erakundeek eta mendizaleek
Aurreikuspenen arabera, hurrengo egunetan eguraldiak hobera egingo du, eta litekeena da bilaketa lanak asteburuan berriro abiatzea.
2017/06/29 - 11:21
Eguraldi onaren zain, Zerainen eta Galvanen bila ateratzeko
Helikopteroak gaur ere ezin izan du hegan egin eguraldiak laguntzen ez duelako. Baliteke asteburura arte itxaron behar izatea.
2017/06/28 - 22:28
'Helikopteroa lehenago aterako balitz, jakingo genuke Zerain non dagoen'
Alex Gavan alpinista errumaniarrak gogor kritikatu du Zerain eta Galvan bilatzeko egiten ari diren kudeaketa. Helikopteroan joan da, eta adierazi du beranduegi atera dela mendizaleen bila.
2017/06/28 - 10:12
Alberto Zerainek eta Mariano Galvanek desagertuta jarraitzen dute
Goizaldean irten da Nanga Parbateko Mazeno aldera helikoptero bat, Alberto Zerain eta Mariano Galvan bila, larunbatetik ez baitute horien berri. Eguraldiak txarrera egin eta bueltatu behar izan du.
2017/06/27 - 17:31
Zerainen berririk ez, larunbatetik
Summit Karakoram konpainiak helikoptero bat eskatu du erreskate bat egiteko. 6.400 metrotik gora omen dago.