Mendi kirolak
2019/05/28 - 22:01
Iker Pouk eta Neus Colomek bide berri bat zabaldu dute eztei-bidaian
Ezkonberriak dira Iker Pou eta Neus Colom, eta Marokora joan dira eztei-bidaian. 7b+ zailtasuna duen 'Honey Moon' izeneko bidea zabaldu dute, Oujad paretan.
2019/05/27 - 19:02
Ikuskizun eta maila bikaina Euskal Herria Mendi Erronkan
Euskal Herria Mendi Erronka ultra-traila egin zen Leitzan, eta parte-hartzaileek maila eta ikuskizun bikainak eskaini zituzten. Bideo honetan duzu laburpenik onena.
2019/05/21 - 18:03
Uxue Fraile eta Jon Aspiroz, garaile Euskal Herria Mendi Erronkan
Uxue Frailek irabazi zuen Leitzan egin zen proba emakumezkoen mailan. Gizonezkoetan, Jon Aspiroz izan zen irabazlea.
2019/05/19 - 22:03
Aritz Egeak erronka berri bati helduko dio Txindokin, Maioraren marka hizpide hartuta
Urretxuarrak Maioraren marka haustea du helburu, Gipuzkoako mendirik altuenetako eta preziatuenetariko batean, non eta Txindokin. 1978an oinez eta bizikletaz egin zituen igoera eta jaitsiera.
2019/05/15 - 23:34
Aritz Egeak Iñaki Maioraren marka ondu nahi du Txindokin gora
Aritz Egea mendi-lasterkariak begiz jota dauka Goierrin oso ezaguna den erronka: Ordiziatik Txindoki puntara joan-etorria egitea bizikletaz eta korrika. Egungo marka Iñaki Maiorak ezarri zuen 1978an.
2019/05/13 - 23:06
Ariznabarreta eta Sanz, Espainiako txapeldun; Egea, nagusi Transvulcanian
Mendi lasterketetako Espainiako txapeldunak dira Ariznabarreta (gizonezkoetan) eta Sanz (emakumezkoetan), biak Euskal Selekzioko kideak. Aritz Egeak, bestalde, Transvulcania Maratoi Erdia irabazi du.
2019/04/29 - 17:17
Hogei urte bete dira Juanito Oiarzabalek hamalaugarren zortzimilakoa igo zuenetik
1999ko apirilaren 29an zapaldu zuen Juanito Oiarzabalek Annapurnako gailurra. Orduan, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen aurreneko euskal alpinista bilakatu zen.
2019/04/21 - 21:33
Garaipena lortu du Azkorbebeitiak Japoniako Mt. Awa Skyraceko kilometro bertikalean
Euskal Selekzioak Munduko Kopako proba honetan eman duen maila oso ona izan da. Emaitza onak lortu ditu, eta azpimarratzekoa da Oihana Azkorbebeitiaren garaipena kilometro bertikalean.
2019/04/09 - 21:46
Pou anaiak, izoztutako ur-jauziak eskalatzen Norvegian
Norvegiako Rjukan zonaldean sortzen diren izotzezko formazioak eskalatzen aritu dira Eneko eta Iker. Prestaketa gisa hartu dute, aurrerantzean egingo dituzten erronka handiagoetarako.
2019/03/17 - 13:10
Txikonek amore eman du eta K2 mendiak neguan igo barik jarraituko du
Behe kanpamendura "onik" iritsi dira gaua 7.000 metrotan pasa eta bertatik jaitsi ostean. Haizeak aurrera egitea galarazi die.
2019/03/11 - 21:45
Alex Txikoni agortzen ari zaio K2 mendia neguan igotzeko aukera
Lemoako alpinistak K2a neguan igotzeko helburua du, baina denbora agortzen ari zaio, negua martxoaren 21ean baita.
2019/02/19 - 10:28
Elurrezko gotorlekua egin behar izan du Txikonek
Datozen egunetarako ehun kilometro orduko haize ufadak iragarri dituzte eta 30 metroko elurrezko horma eraiki dute, haize izoztutik babesteko.
2019/02/04 - 18:28
Pou anaiek 'Haizea' bidea ireki dute Patagonian
Ikerrek eta Enekok, Pou anaiek, "Haizea" izeneko bidea zabaldu dute. 7b mailako zailtasuna, eta 550 metroko luzera du.
2019/01/29 - 17:03
Txikonek bigarren kanpamendua atondu du 6.700 metroan
Alex Txikonek K2 mendia igotzea du helburu, neguan eta bide klasikotik. Bi egunetan atondu du bigarren kanpamendua.
2019/01/22 - 01:33
Alex Txikon alpinistak igluak eraiki ditu K2ko Behe Kanpalekuan
Munduko bigarren mendirik garaiena neguan igotzeko saiakerari ekin nahi dio lemoztarrak, eta horretarako, igluek eskaintzen dioten erosotasun eta atsedena ditu hizpide, proiektu aitzindari honetan.
2019/01/07 - 23:02
Zegama-Aizkorri mendi-maratoiaren 38. edizioa aurkeztu dute
Astelehen honetan aurkeztu dute 2019ko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa. Ekainaren 2an egingo da, eta parte hartzaileen artean lasterkari onenbak egongo dira.
2018/12/20 - 00:43
'Artaburu', Iker Pouk inoiz egin duen biderik zailena
Iker Pou gasteiztarrak "Artaburu" izena jarri dion bidea kateatu du Tarragonan. 9a+ zailtasunetik gorako 15-20 metro bitarteko inklinazioa duen pareta da.
2018/12/14 - 18:57
Alpinista baten prestakuntza, neguko espedizio bati aurre egiteko
Alex Txikon bizkaitarrak K2 mendia negu gorrian igotzeko saiakera egingo du negu honetan, inork inoiz lortu ez duena,eta tankera horretako espedizio baterako egiten duen prestaketaren berri eman digu.
2018/12/11 - 15:24
David Lama, luxuzko protagonista
Bilboko Nazioarteko Mendi eta Abentura zinemaldian da 'The search for the wooo' pelikulari buruz hitz egiteko.
2018/10/30 - 21:01
Pou anaiek bi bide berri zabaldu dituzte Mallorcan
Iker eta Eneko Pouk 'Kolpez Kolpe' eta 'Babe Magnet' izenak jarri dizkiete Tramuntana Mendilerroan irekitako bi bide berriei. Biak ala biak 8. graduko zailtasunera iristen dira.