Mendi kirolak
2020/09/03 - 20:30
Pou anaiak, Peña Santako zatirik gogorrenean
Iker eta Eneko Pouk udako erronkarekin jarraitzen dute: Europako mendietako Peña Santan bide berri bat zabaltzea. Zatirik gogorrena honela igo dute.
2020/07/28 - 16:34
Gaur hogei urte Felix Iñurrategi Gashembrun II-an desagertu zela
Bi hamarkada joan eta gero euskal alpinismoak oso gogoan dauka Iñurrategi anaietan zaharrena, Felix, arrasto sakon-sakona utzi zuen eta.
2020/07/22 - 21:20
Pou anaiak, Balear Uharteetan eskalatzen
Pou anaiek Balear Uharteetan ari dira 'Psicoblock' modalitate berrian probatzen, eskaladako kirol modalitate berrienean.
2020/06/07 - 13:57
Maud Cambarieu, ateak zabaltzen dituen mendi-korrikalaria
Urruñan bizi den mendi-korrikalariaren etxean izan da "Helmuga" saioa. Bizitzari, naturari eta kirolari buruz hitz egin dute luze eta zabal.
2020/05/24 - 21:37
Aritz Egeak ez du huts egin Zegama-Aizkorri lasterketaren hitzorduarekin
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagati. Mundu osoko 13.000 korrikalarik lasterketa birtualki egin ahal izan dute.
2020/05/21 - 11:30
Martinez de Irujo eta Kilian Jornet, asteburuko protagonistak
ETB Kantxan Abel Barriolaren hainbat partida emango dira, bai larunbateko saioan (18:00etan) eta igandean (17:00etan).
2020/05/19 - 16:18
''Altuerako topaketak'', Alex Txikonekin
Alex txikon saltsa guztietan ibiltzen den horietakoa da. Mendi garaietara joateko aukera ez daukan garai honetan, urte hauetan han eta hemen bildutako esperientziak partekatzeko modua topatu du.
2020/05/15 - 16:19
Iñurrategik mendizaletasunaren joera berriak azaldu dizkigu
Euskal espedizio batek lehen aldiz Everesteko gailurra zapaldu zuen 40 urte bete ziren bart. Alberto Iñurrategi euskal mendizaletasunaren inguruko hausnarketa interesgarria egin digu.
2020/05/14 - 15:11
Everest, herri bat gailurrean
Everesteko igoeraren 40. urtemugan, Martin Zabaleta pozik, jendea poztu zuelako, baina aurrera begira bizi dela esan digu.
2020/05/14 - 00:46
Felipe Uriarte gipuzkoarrak Everestera egindako espedizioa gogoratu du
1980ko maiatzaren 14a mugarri izan zen euskal alpinismoarentzat. Martin Zabaletak lana biribildu zuen Everesteko gailurrera iritsita. Felipe Uriarte espedizio hartan zen.
2020/05/10 - 13:47
10 urte dira Pasabanek 14 zortzimilakoak osatu zituela
2010eko maiatzaren 17an Shisha Pangmako gailurra zapaldu zuen. Mendizalearekin batera oroitu ditugu une haiek eta lortutako erronkaren garrantzia.
2020/03/31 - 22:37
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa bertan behera geratu da
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, lasterketaren 19. edizioa ez da aurten egingo. Antolatzaileek iragarri dutenez, 2021era itxaron beharko du proba prestigiotsu honek.
2020/03/23 - 10:04
Ehunmila lasterketa, bertan behera
Korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea ezin dituzte ziurtatu.
2020/02/02 - 12:46
Maud Combarieu, Frantzian jaio eta hazitako euskalduna
Mendi korrikalari itzela da. Aitak naturan ibiltzeko gogoa txertatu zion. Istripu larri bat pairatu zuen, baina horrek ez zuen gelditu. Orain Euskal Herrian bizi da, senarra eta seme-alabekin.
2020/01/13 - 10:40
Himalaiako emakumeen errealitatea erakutsi zuen Edurne Pasabanek Mendi Film jaialdian
Chhaupadi izeneko dokumentala aurkeztu zuen abenduan BBK Mendi Film-en. Inguru haietako hainbat emakumerekin egindako espedizio baten aitzakian, hango kultura eta bizimodua erakusten du.
2019/12/23 - 21:33
Hiru Handiak proba urtero egingo da 2020tik aurrera
Proba bi urterik behin egin da orain arte, baina aldizkakotasuna aldatuko du, Manuel Iradier Elkartearen eta Ascentium enpresaren arteko akordioaren ostean.
2019/12/17 - 19:39
Pou anaien 2019ko momentu onenak
Iker eta Eneko Pouk bideo honetan bildu zituzte 2019an zehar egindako espedizioen momenturik esanguratsuenak.
2019/12/10 - 17:09
Siebe Vanhee, abentura eskalatzailea
'Mendifilm' jaialdian 'Sense Retorn' filma aurkeztuko du Siebe Vanhee eskalatzaileak eta ETBri elkarrizketa eskaini dio bere abenturei eta filmari buruz hitz egiteko.
2019/12/09 - 17:36
Txikon berriz saiatuko da Everest neguan igotzen
Alex Txikonek proiektu berria aurkeztu du. Negu honetan Antartidara joango da lehenengo, bertan bide berriak irekitzeko. Ondoren, Himalayara abiatuko da Ama Dabla eta Everest igotzeko helburuekin.
2019/10/29 - 15:38
14 zortzimilakoak, 190 egunetan
Nirmal "Nims" Purja mendizaleak marka berria ezarri du. Jerzy Kukuczka lehenengoa izan zen erronka hau lortzen 1983. urtean, eta, horretarako, zazpi urte behar izan zituen.