Mathieu van der Poel
2021/06/27 - 21:09
Garaipen handia eta lidergoa Van der Poelentzat, Bretainiako Harresian
Alpecin taldeko herbeheretarra gainsariei esker jantzi da horiz, harresi gainetiko lehen pasaeran ere berak bildu baitu segundo kopuru handiena.
2021/06/27 - 20:09
Bigarren etapako azken kilometroak
Etapako garailea eta Tourreko sailkapen nagusiko lider berria bigarren etapako azken kilometroetan erabaki da.
2021/06/22 - 17:12
Tourreko parte-hartzaileak
Larunbatean hasiko da Bresten eta ostegunean izango da taldeen aurkezpena. Ekitaldia EITBk eskainiko du zuzen-zuzenean.
2021/06/09 - 20:35
Laugarren etapako azken kilometroak
Suitzako Tourra azken txanpan sartzen ari da. Bideo honetan ikus ditzakezu laugarren etapako amaierako kilometroak.
2021/06/09 - 19:19
Bisseggerrek lortu du etapa garaipena eta Van der Poelek lidergoari eutsi dio
Stefan Bisseggerrek irabazi du Suitzako Itzuliko laugarren etapa, ihesaldian kide izan dituen Thomas eta Rosskopf esprintean mendean hartuta. Van der Poelek jarraituko du liderraren elastikoarekin.
2021/06/08 - 20:38
Hirugarren etapako azken kilometroak
Suitzako Tourrak gainditu du jada hirugarren etapa. Bideo honetan dituzu ikusgai 3. etapako emozioz betetako azken hiru kilometroak.
2021/06/08 - 19:35
Van der Poelek liderraren elastikoa jantzi du, bigarren garaipena jarraian lortuta
Mathieu Van der Poelek irabazi du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa, esprintean Laporte eta Alaphilippe mendean hartuta. Herbeheretarra da lasterketako lider berria. Omar Fraile 8. izan da.
2021/06/07 - 20:35
Van der Poelek saria jaso du errepiderako itzuleran
Martxotik lehiatu gabe zegoen errepidean, Tokioko Jokoetako mendiko bizikletako lasterketa prestatzeko, baina berriro ere besoak altxatu ditu. Küngek lidergoari eutsi dio segundo bategatik.
2021/04/04 - 19:11
Kasper Asgreen gailendu da Flandrian, Van der Poel faborito nagusia mendean hartuta
Harresietan aurrera jo du eta aurkari guztien erantzunei aurre egin die Van der Poelekin bakarrik geratu eta azken metroetan nagusitu aurretik.
2021/03/14 - 20:52
Bosgarren etaparen laburpena
Mathieu Van der Poelek balentria egin du Tirreno-Adriatiko lasterketako bosgarren etapan, ihesaldi luzearen ostean garaipena lortuta. Mikel Landa hirugarren da orain sailkapen nagusiaren.
2021/03/14 - 19:14
Van der Poelek balentria egin du bosgarren etapan
Mikel Landa hirugarren da orain sailkapen nagusian, Pogacar liderrarengandik hiru minutura.
2021/03/12 - 19:18
Hirugarren etapako laburpena
Tirreno-Adriatkoaren hirugarren etapak lasterketa irabazteko faboritoak direnen arteko esprinta utzi digu, beste kontu batzuen artean. Bideo honetan dituzu ikusgai etapako momenturik onenak.
2021/03/12 - 18:04
Van der Poelek lortu du etapa garaipena eta Van Aertek lidergoari eutsi dio
Mathieu Van der Poelek irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako hirugarren etapa, azken metroetan Wout Van Aert liderra mendean hartuta. Mikel Landa sailkapen nagusiko laugarren postuan da.
2021/03/09 - 12:58
Mikel Landa, Tirreno - Adriatikoko izarren artean
Asteazkenen UCI World Tourreko egutegiko lasterketa ospetsua hasiko da.
2021/03/06 - 21:27
Van der Poelek bere nagusitasuna erakutsi du Sienan
Herbeheretarrak Julian Alaphilippe eta Egan Bernal gainditu ditu azken aldapan.
2021/03/06 - 20:52
Mathieu Van der Poelek irabazitako Strade Biancheren laburpena
Herbeheretarrak eraso bortitza jo du azken metroetan eta atzean utzi ditu Julien Alaphilippe frantziarra (Quick-Step) eta Egan Bernal kolonbiarra.
2021/02/22 - 13:02
Positibo batek lasterketatik at utzi du Van der Poelen taldea
EAU Tourreko burbuila ez apurtzeko Alpecin-Fenix ez da gaurko irteeran izango.
2021/02/21 - 18:28
Van der Poelek irabazitako lehen etapan hainbat haize-babes eratu dira
Mathieu Van der Poel herbeheretarrak (Alpecin-Fenix), Arabiar Emirerri Batuetako Tourreko lehen etapa irabazi eta liderraren maillota jantzi du.
2021/01/31 - 19:37
Mathieu van der Poel munduko txapeldun, laugarrenez
Wout van Aert eta Toon Aerts belgikarrei gailendu zaizkio Belgikako Ostende hirian jokatutako lasterketan.
2021/01/31 - 18:43
Van der Poel, ziklo-kroseko munduko txapeldun laugarren aldiz
Bigarren eta hirugarren sailkatu diren Wout van Aert eta Toon Aerts belgikarren aurretik gailendu da.