Ludovic Laduche
2024/12/16 - 23:50
Laduche eta Manci Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, Goitia eta Del Rio garaituta
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik bi jokotan menderatu dituzte, 15-8 eta 15-5, Alex Goitia eta Julen del Rio, eta, hala, A multzoan finalerdietako ligaxkarako jokoan zegoen txartela eskuratu dute; Goitia eta Del Rio aukerarik gabe gelditu dira.
2024/12/10 - 00:41
Gozatu partidako tantorik onenaz! Laduchek erremate bikaina egin du, bigarren jokoan, 4-1ekoan
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik balio handiko garaipena eskuratu dute, Eusko Label Winter Seriesen, Barandika-Lopez aurkari. Ez galdu partidako tantorik onena, ikusgarria izan baita.
2024/12/10 - 00:41
Laduche eta Manci: ''Partida irabaztera etorri gara, gauzak ondo egin ditugu''
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik, Eusko Label Winter Seriesen Xabi Barandika eta Imanol Lopez mendean hartuta, nabarmendu dute lortutako garaipena oso garrantzitsua dela, finalerdietako ligaxkan izateko aukerari eutsi baitiete.
2024/11/25 - 18:58
Zer egiten du Ludovic Laduchek Eusko Label Winter Serieseko partidetan ez dagoenean?
Getarian bizi da Laduche, eta, zestalaria izateaz gain, margotzailea ere bada. Surfa eta errugbia ditu oso atsegin, baina zesta puntan aritzea gustatzen zaio gehien. Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian, Mancirekin batera, debuta egingo du txapelketan, Urreisti-Gorka aurkari.
2023/10/17 - 01:40
Ludovic Laduche: ''Gorkak maila handiko partida jokatu du''
Aurrelari baionarrak, Jai Alai Leagueko finalaren ostean, bikote irabazlearen atzelariak burututako lana goraipatu du. Laduchek, halaber, adierazi du ez dakiela azaltzen zer jazo den bigarren jokoan; Erkiaga eta Gorka nabarmen nagusitu dira orduan.