Labrit frontoia
2025/11/16 - 22:35
2025eko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 3tik azaroaren 16ra bitartean jokatuko dute.
2025/07/14 - 22:47
Etxeberria eta Zabaleta, San Fermin Torneoko txapeldunak (11-22)
Peña eta Mariezkurrena mendean hartu dituzte, Iruñean jokatutako finalean. Urdinak oso nagusi izan dira eta Peio Etxeberriak pilotari onenaren saria ere irabazi du.
2025/07/12 - 17:20
Zabaleta eta Erasun gailendu dira San Fermin Torneoan
Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek irabazi dute San Fermin Torneoa, Laia Salsamendi eta Nora Mendizabal 22-19 menderatuta, Labriten. Finala oso lehiatua eta ikusgarria izan da.
2025/07/11 - 02:14
Peñak eta Mariezkurrenak aise garaitu dituzte Altuna eta Bikuña (9-22)
Sanferminetako binakako txapelketako B multzoko finalerdian, Baikoko bikotea une oro joan da aurretik markagailuan, eta garaipen argia lortu du (9-22).
2025/07/09 - 12:36
Artola-Iztueta bikotea nagusi Altuna III.aren eta Bikuñaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen jardunaldian
Artolak eta Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligaxkan, eta lehen puntua bereganatu dute B multzoko lehen jardunaldiko partidan. Altuna III-Bikuña bikotea menderatu dute, 22-12ko emaitzarekin.
2025/07/08 - 13:59
Urrutikoetxea eta Albisu garaile, Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin bereganatu du garaipena Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatutako San Fermin Torneoko A multzoko ligaxkako estreinako neurketa. Hala, bada, lehen puntua poltsikoratu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk.
2025/07/06 - 23:03
Ezkurdiak eta Martijak aise menderatu dituzte Elordi eta Rezusta (22-7)
Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak sanferminetako finalerdietako ligaxka jokatuko dute, Aitor Elordiri eta Beñat Rezustari gaur, Labriten, 22-7 irabazi eta gero.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/05/11 - 17:47
Salsamendi eta Mendiburu gailendu dira Nafarroako Irekian
Laia Salsamendik eta Ane Mendiburuk irabazi dute Nafarroako Irekia, finalean Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga menderatuta (16-22). Labrit pilotalekua gainezka egon da, eta partida ikusgarria izan da.
2025/05/05 - 16:43
Lasok ez du larunbateko partida jokatuko Elordiren aurka, belaunean min hartuta dabilelako
Baikok ohar batean azaldu duenez, tendinopatia du eskuin belauneko errotulan, eta atseden hartu beharko du pilotari nafarrak, Elordiren aurkako Buruz Buruko final-laurdenetako neurketa bertan behera utzita.
2025/04/22 - 15:16
Artola eta Laso prest daude Labriteko partida garrantzitsuari aurre egiteko
Iñaki Artola eta Unai Laso nor baino nor gehiago ariko dira apirilaren 26an, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Materiala hautatu dute, Iruñeko pilotalekuan. Irabazleak finalerdietan egoteko aurrerapauso handia emango du.
2025/04/12 - 23:48
Artolak lehen puntua bereganatu du buruz buruko ligaxkan, Elordiri partida eder batean irabazita (22-16)
Iñaki Artolak buruz buruzko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua bereganatu du, Aitor Elordiri 22-16 irabazita. Labriten jokatutako partida zirraragarria izan da, eta Artolak lan asko egin behar izan du Elordi menderatzeko.
2025/04/11 - 23:06
Labrit goraino bete da Javier Urriza omenaldi eder batekin agurtzeko
Javier Urrizak gaur arratsaldean jokatu du azkenekoz Labriten. Omenaldi handi batekin hartu dute Iruñeko erremontista. Duela 30 urte egin zuen debuta agertoki berean eta orain arte 30 txapel irabazi ditu.
2025/04/10 - 14:22
Urriza erremontariaren agurra, apirilaren 11n, zuzenean, eitb.eus-en
Javier Urrizaren agurra izango da larunbat honetan, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Eitb.eus atarian zuzenean izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera.
2025/04/09 - 15:44
Artola, Elordi, Alatuna III eta Larrazabal, final-laurdenei ekiteko prest
Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira, Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute.
2025/03/29 - 22:23
Goikoetxea V.a eta Goikoetxea VI.a, Berria Txapelketako garaile
Goikoetxea V.ak eta Goikoetxea VI.ak bi jokotan (15-12 eta 15-10) hartu dituzte mendean Gurrutxaga eta Eskudero, baina partida lehiatua izan da. Goikoetxea VI.ak beste urtebetez irabazi du txapela.
2025/03/22 - 21:53
Labriteko zaleek ez dute faborito argirik Binakako Txapelketako finalerako
Datorren igandean, martxoaren 30ean, Binakako Txapelketako final handian lehiatuko dira Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak. Nola ikusten dute finala Labritera joan diren zaleek?
2025/03/22 - 21:51
Salaberria eta Gaskue txapeldun, finalean Egiguren eta Bikuña garaituta (18-22)
Salaberriak eta Gaskuek 18-22 irabazi diete Egiguren eta Bikuñari Labriten jokatu den B serieko Binakako Txapelketaren finalean. Lehen tantoetan atzetik joan diren arren, 6-6 berdindu ondoren aurretik jarri dira, eta oso final lehiatua irabazi dute azkenean.
2025/03/22 - 21:33
Salaberria eta Gaskue, Bigarren Mailako Binakako txapeldunak
Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek 18-22 menderatu dituzte Julen Egiguren eta Iñigo Bikuña, B Serieko Binakako Txapelketako finalean. Emozio handikoa izan da Labriten jokatu duten partida.
2025/03/22 - 21:28
Salaberria eta Gaskue: ''Ikaragarri sufritu dugu''
Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek irabazi dute B serieko Binakako txapela, Julen Egiguren eta Iñigo Bikuña 18-22 menderatuta. Finala Labriten jokatu dute.