Kolonbiako Txirrindularitza
2025/03/26 - 15:06
Pello Bilbao, Ion Izagirre, Kuss, Martinez, Almeida eta Mas, 2025eko Itzuliko izen nabarmenen artean
Martxoaren 26an egin da 2025eko Itzulia-Basque Countryren aurkezpen ofiziala. Lasterketa apirilaren 7an hasi eta hilaren 12an bukatuko da. Probaren xehetasunen berri eman dute.
2025/03/25 - 15:45
2025eko Itzuliaren kartela aurkeztu dute
2025eko Itzulia-Basque Country lasterketak badu kartel ofiiala. David de las Heras euskal artistak diseinatu du, eta Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu da. Gizonezkoen lasterketa aprilaren 7tik 12ra artean jokatuko da; emakumezkoena, aldiz, maiatzaren 16tik 18ra artean.
2025/03/12 - 16:28
Santiago Buitragok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko baten ondorioz
Paris-Niza lasterketako 4. etaparen helmugarako 60 kilometro geratzen zirela, Santiago Buitrago txirrindulari kolonbiarra erori egin da bihurgune batean. Hori dela eta, lasterketa utzi behar izan du.
2025/02/09 - 19:00
Pello Bilbaok hirugarren amaitu du Santiago Buitrago taldekideak irabazi duen Valentziako Volta
Hirugarren etapan hirugarren postura igo zen Bilbao, eta amaierara arte eutsi dio postu horri. Bestalde, Euskaltel-Euskadiko Xabier Berasategik bosgarren bukatu du azken etapa.
2025/02/07 - 18:57
Pello Bilbao, hirugarren Valentziako Voltako sailkapen nagusian, hirugarren etapan laugarren geratu ondoren
Bahrain-Victorious taldeko txirrindularia irabazlearengandik 10 segundora iritsi da helmugara, eta sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da. Joao Almeida da lider orain.
2025/02/06 - 19:27
Pello Bilbaok bigarren amaitu du Valentziako Voltako bigarren etapa, Buitragok irabazi duena
Bahrain-Victoriouseko euskal txirrindularia izan da lasterketaren liderra azken bi kilometroetan, 500 metroren faltan taldekideak guztiak gainditu dituen arte.
2024/10/25 - 13:48
Kern Pharmak Ivan Sosa kolonbiarra fitxatu du
Movistar Team taldean ibili da azken hiru denboraldietan, eta Nafarroako taldearen seigarren fitxaketa da.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/06/27 - 21:21
2024ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 111. aldiz jokatuko dute, ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean. 2024ko Tourra Florentziatik irten eta Nizan amaituko da. 22 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Guztira, sei euskal ziklista lehiatuko dira.
2024/05/26 - 21:50
Tadej Pogacarrek 2024ko Giroko garaikurra jaso duen momentua
Tadej Pogacarrek irabazi du 2024ko Italiako Giroa. 21. eta azken etapa amaitu ostean, esloveniarrak garailearen garaikurra jaso du. Daniel Felipe Martinez (bigarren) eta Geraint Thomas (hirugarren) izan ditu aldamenean podiumean.
2024/05/26 - 21:05
Tadej Pogacar, 2024ko Italiako Giroko irabazlea
Esloveniarrak irabazi du Giroaren 107. edizioa, guztira sei etapa garaipen bereganatuta. Lasterketako 21. eta azken etapan, Merlierrek bereganatu du garaipena, esprintean nagusituta.
2024/05/18 - 19:33
Ganna nagusi Giroko 14. etapako erlojupekoan
Italiako Giroak atzean utzi du hamalaugarren etapa. Txirrindulariek 31,2 kilometroko erlojupekoari egin diote aurre. Bideo honetan dituzu ikugai helmugaratze esanguratsuenak.
2024/05/17 - 19:28
Giroko 13. etapako azken kilometroa eta esprinta
Italiako Giroak atzean utzi du 13. etapa. Garaipena esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa oso-osorik.
2024/05/11 - 19:05
Giroko 8. etapako Prati di Tivoko igoerako erasoaldiak eta garaipenerako lehia
Italiako Giroak atzean utzi du jada 8. etapa. Maldan gora amaitu da, Patri di Tivo mendatean. Txirrindulariek ikuskizun bikaina eskaini dute.
2024/05/10 - 19:56
Pogacar nagusi Giroko 7. etapako erlojupekoan, erakustaldia emanda
Tadej Pogacarrek irabazi du 2024ko Italiako Giroko zazpigarren etapa. Hala, bada, esloveniarrak bere bigarren etapa garaipena bereganatu du 107. edizioan. Filippo Gannari 17 segundo atera dizkio eta 49 Magnus Sheffieldi.
2024/05/03 - 21:14
Pogacar esloveniarra izango da Giroko faborito nagusia, gainerako izen handien faltan
Italiako Giroko 107. edizioa bihar, larunbata, hasiko da, faborito argi batekin: Tadej Pogacar. UAE Team Emirates taldeko txirrindularia izango da faborito, beste izen handi batzuen faltan. "Corsa Rosa" zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/04/28 - 18:55
Carlos Rodriguezek irabazi du Romandiako Tourra, eta Dorian Godonek azken etapa
Godonek bereganatu du garaipena bosgarren eta azken etapan, esprintean nagusituta. Lasterketako irabazlea Rodriguez izan da, eta Vlasovek (bigarren) eta Lipowitzek (hirugarren) osatu dute podiuma. Alex Aranburu bosgarren izan da etapan.
2024/04/27 - 18:39
Carapaz nagusitu da Romandiako Tourreko laugarren etapan eta Carlos Rodriguezek jantzi du liderraren elastikoa
Richard Carapazek bereganatu du garaipena lasterketako etapa nagusian. Lipowitz izan da bigarren, segundo bakarrera, eta Carlos Rodriguez hirugarren, hamarrera. Ondorioz, Rodriguez da orain lider.
2024/04/21 - 19:02
Tadej Pogcar, nagusi Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan, erakustaldia emanda
Tadej Pogacarrek irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren 110. edizioa. Esloveniarrak erakustaldia eman du. Helmugarako 35 kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta inork ezin izan dio haren erritmoari jarraitu.
2024/04/16 - 19:41
Horrela jo du eraso erabakigarria Alessandro De Marchi irabazleak Alpeetako Tourreko bigarren etapan
Jayco AlUla taldeko txirrindulari italiarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian, eta bakarka eskuratu du lasterketako bigarren jardunaldia.