Julen Martija
2022/04/03 - 21:45
Julen Martija lurrera joan den momentua
Etxeberriko Julen Martija pilotaria lurrera joan da 20-17 irabazten ari zela Altuna III.arekin batera. Berriro jokatzera bueltatu da frontoira.
2022/04/03 - 13:39
Zein bikotek irabaziko du Binakako Txapelketako finala?
Altuna-Martija eta Laso-Imaz izango dira aurrez aurre, 2022ko Binakako Txapelketako finalean. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/04/02 - 19:25
Altuna-Martija vs Laso-Imaz, Bizkaia pilotalekua bete egingo da denboraldiko lehen final handian
Aurreikuspenen arabera, Jokin Altuna eta Julen Martija dira faboritoak. Finala, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/04/02 - 16:30
Imazen jarraitzaileak: ''Galdu edo irabazi, gozatu egingo dugu''
Oiartzungo Oiarpe pilota klubeko kideak finala noiz hasi zain dira. Imaz herrikide eta lagunaren lehen final handia da eta txapela herrira ekartzeko desiatzen daude.
2022/04/01 - 16:30
Julen Martija: ''Aurten, publikoarekin, txapela janztea ikaragarria litzateke''
Atzelariak bere bigarren Binakako txapela irabazteko aukera du igande honetan, Altunarekin batera jokatuko duen finalean. Aurrean, Laso eta Imaz izago dituzte.
2022/03/30 - 17:12
Ikusmin handia Binakako Finaleko pilota hautaketan
Altuna-Martija eta Laso-Imaz bikoteek igandean jokatuko duten finalerako materiala hautatu dute asteazken honetan. Ikusmin handia egon da ekitaldian, eta, horren ostean, pilotariek prentsurrekoa eman dute.
2022/03/22 - 19:20
Arbizuk Ezkurdia izango du bikotekide apirilaren 8an egingo duen debutean
Aaron Arbizuk debuta egingo du profesional mailan, apirilaren 8an, Irurtzungo BI Aizpe frontoian. Nafarroako atzelariak Joseba Ezkurdiarekin osatuko du bikotea. Elordi eta Martija izango dituzte aurkari.
2022/03/21 - 16:20
Ezusteko finala; lautik hiru pilotari berriak dira
Igandean elkarren aurka jardun zuten bikote biek, Altuna-Martijak eta Laso-Imazek Binakako finala jokatuko dute apirilaren 3an. Hiru debutari finalean.
2022/03/20 - 21:58
Laso eta Imaz, finalera
Unai Lasok eta Ander Imazek 16 tanto egin behar zituzten Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurkako neurketan, Binakako Finalera sailkatzeko. Helburu hori gauzatzeaz gain, neurketa ere aise irabazi dute.
2022/03/20 - 20:27
Laso eta Imaz izango dira finalean, Altuna eta Martijarekin batera
Baikoko bikoteak 16 tanto egin behar zituen finalerako eskubidea bereganatzeko, eta ez du aparteko zailtasunik izan helburu nagusia erdietsi eta partida irabazteko (6-22).
2022/03/20 - 20:11
2022ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean geratzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala.
2022/03/20 - 16:29
Lasok eta Imazek 16 tanto behar dituzte finalean egoteko
Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek neurtuko dituzte indarrak Eibarreko Astelena Frontoian gaur, arratsaldean (17:00). Bakiokoek 16 puntu behar dituzte finalerako txartela lortzeko.
2022/03/19 - 22:38
Elezkano II.a eta Zabaleta bizirik atera dira Labritetik; Altuna eta Martija, finalera
Elezkano eta Zabaletak 22-16 irabazi diete Irribarria eta Rezustari. Hala, lehenek finalera sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute; bigarrenak, berriz, kalean geratu dira. Bere aldetik, Altunak eta Martijak finalerako txartela ziurtutatu dute,
2022/03/16 - 17:23
Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek materiala aukeratu dute igandeko partida erabakigarrirako
Martxoaren 20an, igandean, Laso-Imaz eta Altuna III.a-Martija bikoteak elkarren aurka ariko dira Eibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian. Irabazi beharra daukate aurrera egiteko. Materiala aukeratu dute Astelenan.
2022/03/14 - 22:21
Lau bikoteek finalera sailkatzeko dituzten aukerak
Oso garesti daude finalerako txartelak. 3. jardunaldia erabakigarria izango da. Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak Irribarria-Rezustari aurre egin beharko diote martxoaren 19an, Iruñean. Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz neurketa berriz, Eibarren izango da, martxoaren 20an.
2022/03/12 - 21:52
Altuna eta Martija garaile Irribarriaren eta Rezustaren aurka, partida ikusgarrian (22-21)
Jokin Altunak eta Julen Martijak finalerdietako ligaxkako bigarren puntua lortu dute Iker Irribarria eta Beñat Rezustari gailenduta.
2022/03/09 - 18:36
Irribarria-Rezusta eta Altuna III.a-Martija, lehen jardunaldiko irabazleak, aurrez aurre larunbatean
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta bikoteek martxoaren 12an. Lehen jardunaldiko norgehiagokak irabazi zituzten, eta finalean egoteko aurrerapausoa eman nahi dute.
2022/03/06 - 22:22
Altunak eta Martijak 22-15 gainditu dituzte Elezkano eta Zabaleta
Altuna eta Martijak finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, Bizkaia Frontoian Elezkano eta Zabaleta baino gehiago izan ostean.
2022/03/03 - 16:18
Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Zabaletak iganderako materiala bereizi dute
Binakako Txapelketako finalerdietako lehen jardunaldia asteburuan abiatuko da eta igandeko partidako lau protagonistek pilota aukeraketa egin dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2022/02/21 - 17:04
Play-offak asteburuan hasiko dira
Binakako ligaxka amaituta bi bikote dira dagoeneko finalerdietan, Altuna- Martija eta Elezkano-Zabaleta eta play-offak ostiralean bertan hasiko dira.