Joseba Ezkurdia
2025/06/21 - 22:48
Omenaldi beroa Joseba Ezkurdiari Arbizun
15 urte daramatza profesionaletan, eta 6 txapel jantzi ditu: Lau t'erdikoan, 3, eta Binakakoan, 3 (azkena, orain gutxi). Aurreskua dantzatu, txapel berezia jantzi, bertsoak…
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/06/10 - 23:13
Astebeteko oporraldia amaituta, Jokin Altuna kantxan da, berriro ere
Buruz Buruko txapeldunak Bergaran jokatu du, asteartean, Julen Martijarekin batera; Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta Binakako txapeldunak menderatu dituzte, 22-18.
2025/04/01 - 00:00
Binakako Txapelketako finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalean.
2025/03/31 - 23:40
Beñat Rezusta: ''Ez nuen espero, inondik inora, hiru txapelekin egotea''
Bergararrak hirugarren aldiz lortu du garaipena Binakako Txapelketan; oraingoan, Joseba Ezkurdia izan du bikotekide, eta arbizuarraren lana goraipatu du finalaren biharamunean.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/31 - 11:53
Ezkurdia eta Rezusta Binakako txapeldunei harrera beroa egin diete Arbizun
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako txapeldunak. Artola-Mariezkurrena II bikoteari finala 22-20 irabazi ostean, Ezkurdiaren herrian, Arbizun, egin diete harrera bikote irabazleari.
2025/03/31 - 11:30
Joseba Ezkurdiak irabazi du Pilotari Onenaren EITB Saria
Joseba Ezkurdiak jaso zuen igandean EITBren Pilotari Onenaren saria, Joseba Urkiola kirol arduradunaren eskutik.
2025/03/30 - 22:53
Binakako finaleko tantorik onena
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2025eko Binakako Txapelketa, Nafarroa Arenan jokatutako final handian Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:25
Joseba Ezkurdia, emozioari ezin eutsita: ''Txapela gurasoentzako da, beraiek dira benetako txapeldunak''
Joseba Ezkurdiak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du, Beñat Rezustarekin batera, finalean Artola eta Mariezkurrena 22-20 menderatuta.
2025/03/30 - 22:11
Azken tantoa, ospakizunak eta txapelak
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako irabazleak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 21:49
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, 2025eko Binakako txapeldunak (22-20)
Igandean Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Ezkurdiak eta Rezustak Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena garaitu dituzte, 22-20. Arbizuko aurrelariak hirugarren aldiz jantzi du Binakako Txapelketako txapela, eta Bergarako atzelariak ere hirugarrenez irabazi du Binakakoa.
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/26 - 15:47
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 30ean, Nafarroa Arenan. Iruñeako frontoi horretan aukeratu dute final handirako materiala. Protagonistek hautatutako pilotei eta finalari buruz hitz egin dute.
2025/03/25 - 15:10
Ezkurdia, beste txapel batekin amesten
Joseba Ezkurdiak Binakako Txapelketako finala jokatuko du Beñat Rezustarekin batera, martxoaren 30ean, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra. Arbizukoak bolada txarra izan zuen duela hilabete batzuk, baina arazoak atzean utzi ditu, eta finala jokatzeko "irrikaz" dago.
2025/03/17 - 19:52
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Unai Lasok eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian.
2025/03/17 - 15:29
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak, final handiari begira
Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteek datorren martxoaren 30ean, Iruñean, Nafarroa Arenan.