Joseba Ezkurdia
2021/10/05 - 23:44
Ezkurdiak eta Lasok ostiralerako pilota hautaketa egin dute
Ostiralean, Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxka abiatuko da Altsasun. Joseba Ezkurdiak eta Unai Lasok jokatuko dute elkarren kontra bertan. Ezkurdiak pisua jaitsi du eta oso ondo helduko da lehiara. Lasok sari moduan hartu du ligaxkan aritzea.
2021/10/04 - 21:19
Peio Etxeberriak osatuko du Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Pilotari nafarrak Danel Elezkanoren aurka Tolosan jokatu duen final-zortzirenetako azken kanporaketa gainditu du (22-20).
2021/09/28 - 18:49
Elordi-Artola partidarekin hasiko da 4 t'erdikoa Mallabian
Bilbon egin da aurkezpen ekitaldia eta aurreneko partida ostiralean izango da. Finala azaroaren 14an jokatuko da Bizkaia frontoian.
2021/09/24 - 02:29
Victor-Zabaleta bikoteak San Mateoetako finalerako txartela lortu du Ezkurdia eta Rezusta mendean hartuta
Victor Estebanek eta Jose Javier Zabaletak garaipena lortu dute Joseba Ezkurdiaren eta Beñat Rezustaren aurka (17-22) San Mateo Torneoko lehen finalerdian, eta final handirako sailkatu dira.
2021/09/07 - 20:17
San Mateo Torneoa bueltan da formatu murriztuagoarekin
Bost pilota jaialdi izango ditu irailaren 21etik 26ra artean. Binakako Txapelketan ez da sailkatze ligaxkarik egongo.
2021/09/07 - 19:14
San Mateo Torneoak bost jaialdi izango ditu eta finala irailaren 26an jokatuko da
Bi urteren ostean, San Mateo Torneoa bueltan da. Guztira, bost jaialdi izango ditu. Final handia irailaren 26an izango da.
2021/08/24 - 23:17
Peña II.a-Rezusta bikotea, nagusi Ezkurdiaren eta Imazen aurka
Peña II.ak eta Rezustak seitik sei partida irabazi dituzte CaixaBank Mastersean, astearte honetan Ezkurdia eta Imaz mendean hartu (22-11) ostean.
2021/08/07 - 16:45
Lehen garaipena, Ezkurdia-Imaz bikotearentzat (22-13)
Gorriak nagusi izan dira Caixabank Masters txapelketako laugarren jardunaldiko lehen partidan. Jaka eta Tolosa izan dituzte aurkari, Plentzian.
2021/07/31 - 13:00
Elezkano eta Mariezkurrena nagusi, Ezkurdia eta Imazen aurka (22-9)
Partida bikaina egin du bikote urdinak Masters Caixabank txapelketako lehen jardunaldian. Ezkurdiak eta Imazek orain arte jokatutako hiru partidak galdu dituzte.
2021/07/24 - 15:00
Bigarren garaipena Etxeberria-Albisu bikotearentzat (22-15)
Aise nagusitu dira Masters Caixabank txapelketako bigarren jardunaldian Ezkurdia-Imazen aurka jokatutako partidan.
2021/07/10 - 16:35
Etxeberriak eta Zabaletak lortu dute finalerako bigarren txartela
Ezkurdia eta Martija jipoitu dituzte Labriten jokatutako bigarren finalerdian, 22 eta 6.
2021/07/07 - 21:44
Pilotariak kazetari lanetan EITBn
EITBk Pilotaren Etxea izaten jarraitzen du. Jaka, Urrutikoetxea, Ezkurdia, Martija eta Altuna kazetari lanak egiten ikusi ahal izan ditugu EITBn.
2021/06/27 - 23:10
Altunak eta Ezkurdiak finalerdietan elkar ikusiko dute
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak elkarren aurka jokatuko dute Nafarroako 4 t'erdiko finalerdietan. Altunak Salaberria kanporatu du (22-19) eta Ezkurdiak, Peio Etxeberria (22-15).
2021/05/31 - 15:51
Artola-Albisu, garaile Ezkurdia-Barriola bikotearen aurka
22-21eko emaitza estuarekin irabazi dute Artolak eta Albisuk Binakako Txapelketako partida Ezkurdiaren eta Barriolaren aurka.
2021/05/22 - 22:28
Altuna eta Zabaleta, lehen finalerdian
Nafarrak Dario erraz kanporatu du 22 eta 5 final-laurdenetan, eta gipuzkoarrak beste horrenbeste egin du, baina gehiago kostata, Ezkurdiarekin 22-15.
2021/05/21 - 10:53
Elezkano II. vs Rezusta, final-laurdenetako lehen partida, gaur
Kanporaketaren lau partidak zuzenean eskainiko dira ETB1-en eta eitb.eus-en.
2021/05/14 - 16:40
Ezkurdiak eta Peñak abiatuko dute gaur Buruz Burukoa
Final-zortzirenetako lehen partida jokatuko dute Ezkurdiak eta Peñak Azkoitiako pilotalekuan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2021/05/10 - 17:09
EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2021/05/10 - 11:14
2021eko Binakako Txapelketako sailkapenak eta egutegia
Hamalau jardunaldiko ligaxka bat egongo da hasieran, play-offa hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatu diren bikoteentzat gero, finalerdietako ligaxka bat ondoren eta final handia, bukatzeko.
2021/05/01 - 23:09
Ezkurdia eta Tolosak ezustekoa eman dute Elezkanoren eta Zabaletaren aurka (22-13)
Ezkurdia eta Tolosa 22-13 gailendu zaizkie Elezkano-Zabaleta bikoteari. Binakako finalera sailkatuta dagoen bikoteak ez du txapelketan zehar emandako itxura sendoa erakutsi.