Joseba Ezkurdia
2023/05/27 - 01:20
Dario jaun eta jabe izan da Ezkurdiaren aurka Buruz Buruko hirugarren postua lortzeko
Errioxarra geldiezin ibili da partida osoan zehar eta uneoro atzetik ibiltzera behartu du nafarra. Azken tantoetan erreakzionatu duen arren, beranduegi izan da Ezkurdiarentzat.
2023/05/20 - 23:43
Jokin Altuna, Buruz Buruko Txapelketako lehen finalista
Amezketako pilotariak irabazi egin dio Joseba Ezkurdiari 12-22ko emaitzarekin finalerdietako partida, eta finala jokatuko du Darioren eta Elordiren arteko neurketako garailearen kontra.
2023/05/20 - 23:06
Altuna Buruz buruko finalera sailkatu da Ezkurdia menderatuta (22-12)
Jokin Altunak Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela eskuratu du larunbat honetan, finalerdietan Joseba Ezkurdia mendean hartuta 12-22ko emaitzarekin Iruñeko Labrit frontoian.
2023/05/18 - 18:03
Ezkurdiak eta Altunak finalerdirako materiala aukeratu dute, Labriten
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna Labriten bildu dira finalerdirako materiala aukeratzeko. Larunbatean, maiatzaren 20an, Buruz Buruko finalera sailkatzeko txartela izango dute jokoan, Iruñeko frontoian.
2023/05/08 - 17:27
Ilusioa nagusi Errioxako pilotan, Darioren garaipenengatik
Buruz Buruko finalerdiak zehazten ari dira, eta hiru pilotari daude sailkatuta: Altuna, Ezkurdia eta Dario. Errioxarrak Peio Etxeberria, Ezkurdia eta Jaka garaitu ditu, eta hiru partidatik hiru irabaziz iritsiko da azken aurreko fasera.
2023/05/07 - 13:00
Ezkurdiak Peio Etxeberria menderatu du, eta Buruz Burukoaren finalerdietarako sailkatu da
Jokin Altuna izango du aurkari finalerdian. Bi pilotari nafarrek larunbat arratsaldean Labriten jokatutako partida 22-15 amaitu da; neurketa luzea eta gogorra izan da, eta Ezkurdia une oro ibili da aurretik markagailuan.
2023/05/07 - 12:52
Joseba Ezkurdia finalerdietan da, Peio Etxeberria mendean hartuta (22-15)
Partida gogorra jokatu dute bi nafarrek. Ezkurdai beti izan da aurretik markagailuan eta berak eraman du garaipena. Jokin Altuna izango du aurkari finalaurrekoan, Labriten, maiatzaren 20an.
2023/05/03 - 17:44
Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak finalerdietarako txartela izango dute jokoan, larunbatean, Labriten
Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 3. jardunaldiko partida jokatuko dute maiatzaren 6an, Labriten. Jada, aukeratu dute materiala neurketa erabakigarrirako.
2023/04/24 - 18:18
Altuna, bikain Lasoren aurka; Dario, finalerdietara iritsi den lehena
Asteburuak bi protagonista nagusi utzi ditu Buruz Buruko Txapelketan: batetik, Jokin Altuna, Unai Laso egungo txapeldunari aise irabazi ziona; bestetik, Dario Gomez, finalerdietarako txartela lortu duen lehen pilotaria bihurtu dena.
2023/04/22 - 12:59
Dariok bere bigarren garaipena bereganatu du Ezkurdia mendean hartuta final-laurdenetako 2. jardunaldian
Dariok bitik bi partida irabazi ditu Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkan. Bigarren jardunaldiko norgehiagokan nagusi izan da Ezkurdiaren aurka, 22-10eko emaitzarekin.
2023/04/18 - 19:56
Pilota Eguna egingo dute ostiralean Gasteizen
Hainbat partida egongo dira; tartean, Ezkurdiak eta Dariok Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan jokatuko dutena.
2023/04/18 - 17:55
Ezkurdiak Dario maila altuagoan ikusten du
Joseba Ezkurdiak eta Dario Gomezek irekiko dute Buruz Buruko ligaxkako bigarren jardunaldia, Ogetan. Ostiralean neurtuko dituzte indarrak, baina jada material hautaketa izan dute.
2023/04/17 - 17:37
Ezkurdia, Elordi eta Dario, Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko garaileak
Pilotan, igandean apirilaren 23an, osatuko da Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia, Altunak eta Lasok jokatuko duten partiduarekin. Iragan asteburuan Dario, Elordi eta Ezkurdia nagusitu dira euren neurketetan.
2023/04/16 - 22:43
Ezkurdiak 22-14 irabazi dio Jakari final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian
Zalantza izan da azken unera arte, baina Joseba Ezkurdiak jokatu du Buruz Buruko lehen jardunaldian. Gainera, garaipenarekin egin du. Fisikoki partida hasieran erritmo falta nabaritu badu ere, 13-5 aurreratzea lortu eta Jaka mendean hartu du.
2023/04/12 - 13:50
Ezkurdiak ostegunean erabakiko du ligaxkako lehen partidan egongo den
Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxka hastear dago. Ezkurdiak igandean dauka programatuta bere lehen neurketa, baina oraindik ikusteko dago bertan izango den. Ostegunean egingo diote proba, eskuin izterra nola duen ikusteko.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
2023/04/05 - 16:50
2023ko Buruz Burukoa aurkeztu dute; Zabaletak eta Rezustak ezingo dute jokatu
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
2023/04/02 - 23:49
2023ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2023/03/26 - 23:20
2023ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, apirilaren 2an.
2023/02/22 - 18:06
Peña II.a eta Mariezkurrena II.a play-offean izango dira, Ezkurdia-Martija Tolosan menderatuta
Beotibarreko partida 22-18 amaitu zen, asteartean. Horrenbestez, irabazleek, sei garaipen dituztela, finalerdietako ligaxkan sartzeko play-offa jokatuko dute. Ezkurdia eta Martija, aldiz, Binakako Txapelketatik at geratuko dira.