José Luis Mendilibar
2025/06/05 - 16:24
Kovacevic, Mendilibarrekin pozarren, eta Reala bihotzean
Darko Kovacevic Realeko jokalari ohia Greziako Olympiakos taldean ari da lanean gaur egun, kirol zuzendari gisa, Jose Luis Mendibilibar entrenatzaile dela. Besteak beste, Mendilibarren lana goraipatu du, txuri-urdinekin egindako bidea gogorarazteaz gain.
2025/05/22 - 19:15
'Mendilibar, Olinpoko jainko berria' dokumentalaren aurrerapena
Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileari buruzko dokumentala emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek maiatzaren 23an, 20:50ean. Bideo honetan duzu ikusgai aurrerapena.
2025/04/14 - 16:10
Mendilibar eta Dani Garcia, Greziako ligako txapeldunak Olympiakosekin
Jose Luis Mendilibar Zaldibarreko entrenatzaileak eta Dani garcia Zumarragako jokalariak Greziako Superliga irabazi dute Atenaseko taldearekin.
2025/03/10 - 19:20
Mendilibarrek kontratua berritu du Olympiakosekin, 2026ra arte
Greziako kluba eta euskal entrenatzaileak akordioa sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua 2026ko ekainaren 30era arte luzatzeko.
2024/06/22 - 13:22
Mendilibar: ''Niretzat iguala da Olympiacosekin Conferencea irabaztea edo Eibarrekin salbazioa lortzea''
Manix Mandiolaren Peñak Jose Luis Mendilibar omentzeko afaria antolatu du. Mendilibarrek Conference Leaguea irabazi du Olympiacosekin, eta, iaz Europa Leagueko txapeldun izan zen Sevillarekin. Zaldibarkoak EITB Mediarekin hitz egin du Grezian bizitakoari buruz.
2024/05/31 - 11:40
Asier Riesgo: ''Mendilibarrek lortu duena goraipatzekoa da''
Olympiacos Europako titulu bat lortu duen lehen talde greziarra da, eta Mendilibarren eskutik lortu du balentria. Zaldibarkoa hobeto ezagutzeko Asier Riesgorengana jo dugu. Debako atezainak entrenatzaile izan zuen Eibarren eta Osasunan.
2024/05/30 - 02:23
Mendilibarren Olympiakosek irabazi du Konferentzia Liga (1-0)
Greziako taldeak Fiorentina gainditu du El Kaabi marokoarrak luzapenean sartutako gol bakarrarekin.
2024/05/29 - 11:39
Mendilibarren Olympiacosek Conference Leagueko finala jokatuko du Fiorentinaren kontra
Euskal entrenatzaileak Europako bigarren titulua nahi du bi urtetan; italiarrek, berriz, historian lortu duten bigarren txapelketa europarra eraman nahi dute etxera.
2024/05/10 - 12:03
Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen eta Jose Luis Mendilibarren Olympiakos, Europako finaletan
Bayer Leverkusenek Europa Ligako finala eskuratu du Erromaren aurka berdinketa lortuta (2-2). Bien bitartean, Jose Luis Mendilibarrek historia egin du Olympiakos lehen finalera eramanda, Unai Emeryren Aston Villa berriro mendean hartuta (2-0).
2024/05/03 - 11:46
Mendilibarrek Emery ezustean harrapatu du (2-4), eta Bayerrek Europa Ligako finala gertuago du
Euskal teknikarien arteko norgehiagokan, Jose Luis Mendilibarrek 2-4 irabazi dio Unai Emeryri Aston Villaren etxean. Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek, bestalde, 0-2 irabazi dio Erromari Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan.
2024/04/19 - 21:46
Emery eta Mendilibar nor baino nor gehiago Konferentzia Ligako finalerdietan
Hondarribikoa Aston Villa Ingalaterrako taldearen teknikaria da, eta zaldibartarra, Olympiakos greziarrarena.
2024/02/08 - 20:30
Jose Luis Mendilibar izango da Olympiakos greziarraren entrenatzaile berria
Zaldibartarrak astelehenean bidaiatuko du Atenasera Greziako ligako Olympiakos taldea entrenatzeko. Urrian Sevillako entrenatzaile izateari utzi zion.
2023/10/09 - 00:23
Mendilibarrek Sevillako entrenatzaile izateari utzi dio
Denboraldi honetan bi garaipen, bost berdinketa eta lau porroteko balantzea pilatu du.
2023/09/23 - 21:15
Jagoba Arrasate: ''Puntuari balorea ematen diot, baina erabat gustura ez nago''
Osasunak eta Sevillak ezin izan dute markagailua ireki larunbat honetan Sadarren, eta bakoitza puntu bakarrarekin joan da etxera. "Partida parekatua izan da, baina aukera garbiak izan ditugu, eta hori da nire pena gaur, erabat konforme ez nago" adierazi du, besteak beste, gorritxoen entrenatzaileak.
2023/08/22 - 00:01
Alavesek Mendilibarren Sevillari irabazi dio, partida zoro batean (4-3)
Babazorroek 1-2ko emaitza irauli dute, eta berdinduta iritsi dira atsedenaldira. Kike Garciak bi gol egin ditu, eta Luis Riojak eta Ruben Duartek egin dituzte Alavesen beste biak.
2023/08/17 - 10:43
Manchester Cityk Europako Superkopa irabazi du, Sevilla penaltietan garaituta
Pep Guardiolak zuzentzen dituen jokalariak nagusi izan dira penaltietan (5-4), Nemanja Gudeljek bosgarren penaltia huts egin ostean. Partida banako berdinketarekin amaitu da.
2023/06/06 - 22:21
Jose Luis Mendilibarrek berritu egin du Sevillarekin, 2023-24 denboraldirako
Entrenatzaile bizkaitarrak, horrela, 2024ko ekainera arte jarraituko du Andaluziako klubean. Martxoaren 21ean iritsi zen Sevillara, eta Europa Liga irabazi berri du.
2023/06/03 - 15:58
Imanol: ''Mendilibar niretzat erreferentea izan da beti''
Realak Europa Liga irabazi berri duen Sevilla hartuko du igande honetan Reale Arenan, LaLiga Santanderreko azken jardunaldian.
2023/06/02 - 01:59
Mendilibarrek Sevillako zaleekin ospatu du Europa Liga
Sevilla Europa Ligako finaleko koparekin iritsi da bere hirira eta zaleekin ospatu du. Mendilibarrek festa horretan parte hartu du, taldea goitik behera aldatu duen entrenatzailea bezala.
2023/06/01 - 02:10
Mendilibarrek Europa Liga irabazi du Sevillarekin, finalean Erroma mendean hartuta
Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileak zuzentzen duen taldea nagusitu da Budapesten jokatutako finalean. Partida 1-1 amaitu da, eta luzapena golik gabe bukatu ostean, penalti jaurtiketetan bereganatu du garaipena Sevillak.