Jon Uriarte
2024/12/10 - 14:09
Uriarte: ''Ez dira nire aurkako mehatxuak, Athleticen aurkakoak dira, eta hori ezin dugu onartu''
Jon Uriarte Athleticen presidenteak duela egun batzuk zale "erradikal" batek egindako mehatxuez hitz egin du komunikabideekin, Loiuiko aireportuan, Athleticen gizonezkoen lehen taldea Istanbulera (Turkia) abiatu aurretik, Fenerbahçeren kontra Europa Ligako partida jokatzeko.
2024/09/29 - 20:10
Uriarte: "Istiluen arduradunak identifikatzeko elkarlanean ari gara; egindakoan, neurriak hartuko ditugu"
Athleticeko presidentearen hitzetan, "20 pertsonak gure klubaren irudiari kalte egitea oso txarra da, eta ez dugu horrelakorik onartuko".
2024/09/02 - 16:25
Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.
2024/09/02 - 16:15
Uriarte: ''Lasai gaude Nico Williamsen etorkizunarekin eta pozik eraiki dugun taldearekin''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak pentsaurrekoan esan duenez, kluba lasai dago Nico Williamsen etorkizunari dagokionez. Jokalariak 2027ra arte kontratua duela azpimarratu du.
2024/07/11 - 17:03
Uriarte: ''Nicori galderen bonbardaketa egin diote Eurokopan, eta Espainiako Federazioak ez du babestu''
Alvaro Djaloren eta Andoni Gorosabelen aurkezpenean, Athleticeko presidenteak adierazpen instituzionala egin du, Nico Willams hizpide; klub zuri-gorriaren iritziz, ''Athleticek gaitasuna du maila handiko futbolariak mantentzeko, baita Nico Williams ere''.
2024/06/20 - 16:30
Jon Uriarte: ''Nico oso pozik dago Athleticen, eta gu ere oso pozik gaude harekin''
Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol zuzendariak 2023-24 denboraldiaren balantzea egin dute, ostegunean. Agerraldian, besteak beste, Nico Williams, Alex Berenguer eta Unai Simon izan dituzte hizpide.
2024/04/19 - 14:48
Jon Uriarte: ''Txapeldunen Ligara sailkatzea da gure erronka''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak adierazi duenez, klubeko gizonezkoen lehen taldearen helburua Txapeldunen Ligarako txartela lortzen saiatzea da. Athleticek Repsol eta Petronorrekin sinatutako babes akordioa aurkezteko ekitaldian egin ditu adierazpenak (gaztelaniaz).
2024/04/12 - 01:32
Athleticek gabarran igota eta historian betiko geldituko den harrera batekin ospatu du bere 25. Kopa
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
2024/04/11 - 22:27
Athleticek Errege Kopako txapeldun titulua eskaini die zaleei
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.
2024/04/07 - 17:22
Athletic, Kopako txapeldun!
Bilboko taldeak Kopan lortu duen 25. titulua eskuratu du Sevillan, Cartuja futbol-zelaian, Mallorca aurkari. Athleticeko 40.000 bat zale izan dira zelai barruan, eta bertatik bertara gozatu ahal izan dute garaipenaz. Titulua penaltietan erabaki da.
2024/04/07 - 04:50
Jon Uriarte: ''Hau lehenengo titulua da; beste asko lortzea espero dugu. Harro egon behar gara''
"Gure zaleak itzelak dira", nabarmendu du Athleticeko presidenteak, Mallorcaren aurkako finala amaituta.
2024/04/06 - 17:16
Jon Uriarte: ''Dagoen giroa izugarria da''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak zale zuri-gorriak nabarmendu nahi izan ditu Athletic Hiriaren inaugurazio ekitaldian.
2024/03/21 - 14:36
Aitor Paredes: ''Poztasun handia sentitzen dut, hemen jarraitu ahal izateagatik''
Aitor Paredes atzelariak 2029ra arte Athleticen jarraituko duela iragarri dute ostegun honetan, eta oso pozik agertu da jokalaria erabakiarekin.
2024/03/21 - 12:00
Aitor Paredesek kontratua berritu du Athleticekin, 2029ra arte
Erdiko atzelariak datozen lau denboraldietarako berritu du klubarekin duen lotura, 2029ko ekainaren 30era arte, ostegun honetan iragarritakoaren arabera.
2024/03/16 - 16:00
Bi presidenteak bat datoz: ''Partida hau oso garrantzitsua da''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alavesekoak bat egin dute derbiari buruzko iritzia emateko orduan. Bilbotarrentzat partida garrantzitsua da Txapeldunen Ligako lehiari begira, eta gasteiztarrentzat, Lehen Mailan jarraitzea bermatzeko.
2024/03/01 - 14:48
Athleticek martxoaren 14an egingo du Kopako finalerako sarreren zozketa
Bazkideek martxoaren 6tik 11ra izango dute izena emateko aukera, eta martxoaren 14an egingo da zozketa. Klubak jakinarazi du hilaren 5ean emango dituela argibide gehiago.
2024/03/01 - 11:04
Jon Uriarte: ''Egun borobila izan da, goizetik gauera arte''
Athletic Clubeko presidenteak, Jon Uriartek, Errege Kopako finalerako txartela lortuta, Athleticek Atletico Madrili San Mamesen irabazita, asteazken honetakoa "goizetik gaueko azken ordura arte egun borobila" izan dela esan du.
2024/02/20 - 11:29
Guruzetak 2028ra arte jarraituko du Athleticen
Aurrelari donostiarra Athleticeko golegile nagusia da denboraldi honetan, Iñaki Williamsekin berdinduta. 2028ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua.
2024/02/05 - 15:05
Mikel Gonzalez: ''Anbizioz antolatzen dugu Athletic, bai orain bai etorkizunera begira''
Mikel Gonzalez Athleticeko kirol arduradunak taleak neguko merkatuan egindako mugimenduak baloratu ditu. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/02/05 - 14:34
Jon Uriarte: ''Europara joatea da gure helburua, eta orain arteko balorazioa positiboa da''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur eguerdian denboraldiaren lehen zatiaren balorazioa egiteko.