Jokin Aperribay
2024/02/28 - 01:27
Realak penaltietan galdu du, Mallorca aurkari, eta Kopatik kanpo gelditu da
Partidan, Realak eta Mallorcak bana egin dute, Gio Gonzalezek eta Mikel Oyarzabalek golak sartuta. Lehen zatian, Brais Mendezek penalti bat jaurti du, baina Greif atezainak gelditu egin dio. Penalti jaurtiketetan, Mikel Oyarzabalek ezin izan du berea gauzatu.
2024/02/12 - 18:01
Aviron Bayonnaisek Reale Arenan jokatuko du, martxoaren 31n, Toulon aurkari, TOP 14ko partida batean
Frantziako errugbi Ligako 20. jardunaldiko neurketa izango da. Aurreikuspena da 35.000 zale baino gehiago izatea Anoetan. 21:05ean hasiko da, eta igandez jokatuko dute; biharamunean, Euskal Herri osoan da jaieguna, Pazko Astelehena baita.
2024/02/12 - 16:12
Aperribay: ''Kubo prest izan da Reala eraikitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu horregatik''
Take Kuboren eta Realaren arteko kontratua 2029ra arte luzatu dute, goizean iragarri dutenez. Jokin Aperribay presidentea "oso pozik" azaldu da akordioarengaik, eta, halaber, klubaren gaurkotasuna izan du hizpide. Asteazkenean, Realak Parisen jokatuko du, Txapeldunen Ligan.
2023/12/18 - 13:24
Paris Saint-Germain-Reala, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.
2023/12/15 - 20:01
Betisek Jokin Aperribayren adierazpenen berri emango dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeari
Realeko presidenteak Akziodunen Batzar Nagusian adierazi zuen ez dutela onartuko Aitor Zabaletaren omenaldian "barrabilak ukitzera datorren" Betiseko zalerik sartzea.
2023/12/15 - 16:23
Realeko akziodunek Batzar Nagusiko puntu guztiak onartu dituzte, % 98ko babesarekin
Realaren Akziodunen 2023ko Batzar Nagusian Jokin Aperribay presidentea buru duen zuzendaritza batzordeak mahai gainean jarritako puntu guztiak onartu egin ziren. Akziodunek babesa eskaini zioten egungo zuzendaritza batzordeari.
2023/12/15 - 11:14
Realak inoizko aurrekonturik altuena onartu du: 161 milioi euro
Erakunde txuri-urdinaren akziodunek inoizko aurrekonturik handiena (161 milioi) onartu dute, aldeko botoen % 98 baino gehiagorekin. Bestalde, Reale Arenako edukiera 1.700 eserlekutan handitzeko aukera aurreikusten dutela adierazi du Jokin Aperribayk, Realeko presidenteak.
2023/11/22 - 20:21
UEFAk isuna jarri dio Realari zale txuri-urdinek Benficaren zelaian piztutako bengalengatik
Donostiako taldeak 3.000 euro ordaindu beharko ditu Portugalgo taldearen zelaian, urriaren 24an, bere zaleek eragindako gertakariengatik.
2023/11/09 - 20:48
Realak abenduaren 14an egingo du ohiko batzar nagusia
Klubak aurreko ekitaldiko kontuak eta 2023-24 denboraldirako aurrekontua onartuko ditu egun horretan, Kursaalen.
2023/11/09 - 09:47
Aperribay: ''Realak beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliko ditu gaizkile horien kontra''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hitz egin zuen Benficako ultra batzuek neurketan bengalak jaurti ostean.
2023/10/19 - 18:57
Realak bi partida jokatuko ditu Japonian, Yasuda Groupekin sinatutako akordioaren barnean
Jokin Aperribay Gipuzkoako klubaren presidenteak eta Yasuda Groupeko zuzendari exekutibo Keisuke Yasudak bi erakundeek hurrengo hiru urteetarako izenpetutako babesletza akordioa aurkeztu dute. "Aukera bikaina da, eta erantzukizun handia ere bai", esan du Aperribayk.
2023/09/30 - 16:59
Aperribay: ''Derbi hau eredugarria da, Athleticen aurkako lehiak beti dira zailak''
Jokin Aperribay REaleko presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Athleticen aurka Reale Arenan jokatuko duen euskal derbiaren aurretik. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/30 - 16:50
Uriarte: ''Partida zaila izango da baja asko ditugu, baina sasoiko gaude eta irabazteko aukera izango dugu''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du zuri-gorriek Realaren aurka Reale Arenan jokatuko duten euskal derbiaren aurretik. Baikor azaldu da.
2023/08/30 - 22:49
Jokin Aperribayk onartu du Alvaro Odriozola interesatu egiten zaiola Realari
Txapeldunen Ligako zozketaren bezperan, Kieran Tierneyren aurkezpen prentsaurrekoan, Realeko presidenteak, halaber, Robert Navarro, Diego Rico eta Jon Karrikaburu ere izan ditu hizpide.
2023/08/19 - 22:43
Arsen Zakharyan erdilari errusiarra fitxatu du Realak
20 urteko jokalaria Moskuko Dinamotik dator eta 6 denboralditarako kontratua sinatu du talde donostiarrarekin.
2023/08/14 - 16:26
Aperribayk ez du oraindik Zakharyanen fitxaketa egintzat jo, eta baztertu egin du bi erdilari ekartzea
Jokin Aperribay Realako presidenteak prentsaurrekoan baieztatu duenez, Arsen Zakharyanen fitxaketa ez dago itxita oraindik. Horrez gain, esan du errusiarra izango litzatekeela merkatu honetan fitxatuko luketen erdilari bakarra.
2023/03/09 - 13:10
Jokin Aperribayk ''gardentasuna'' eskatu die Negreira auzian nahasitako aldeei
Realeko presidenteak uste du Negreira auzia "eskandalua" izan daitekeela, baina gaineratu du ez duela "ezagutzarik" horren inguruan iritzia emateko. Halaber, Bartzelona, Arbitroen Batzorde Teknikoa eta Federazioa "gardenak" izatea eskatu du, egoera lehenbailehen argitu dadin. (Gaztelaniaz).
2023/03/09 - 13:06
Jokin Aperribay: ''Txapelketa irabazi nahi badugu, gaurko partiatik hasi behar dugu''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hedabideen galderei erantzun die Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidaren atarian. Agintari txuri-urdinak ez du ezkutatu lehiaketa irabazteko nahia. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/01/14 - 17:29
Partida gogorra aurreikusten dute Realeko eta Athleticeko presidenteek
Jon Uriarte eta Jokin Aperribay ETBrekin egon dira usadiozko zuzendaritzen arteko bazkariaren aurretik. Biak ilusioz, partida gogorra aurreikusi dute.
2022/11/30 - 16:45
Jokin Aperribay, inoiz baino sendoago
Jokin Aperribayk Realeko presidente izaten jarraituko du datozen bost urteetan, Kursaaleko Biltzar Jauregian egindako Akziodunen Batzar Nagusian botoen % 99,84ko babes masiboarekin berrautatua izan eta gero.