Jagoba Arrasate
2023/03/30 - 17:19
Jagoba Arrasate: ''Bi porrot izan ditugu azken bi partidetan, eta ezin gara lokartu''
Osasunak Mallorcaren aurka jokatuko du ostiralean, Visit Mallorca Estadi futbol zelaian, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak ohartarazi du gorritxoek nahi dutela "ilusioa sortzen duen astea ahal bezain ondo hasi".
2023/03/21 - 19:16
Chimy Avilak lesioa du soleoan eta Kopako finalerdia gal dezake
Klubak aurrelari argentinarraren lesioa baieztatu du, eta osatzeko epea bi aste eta hilabete artekoa izan ohi da.
2023/03/18 - 14:22
Arrasate: ''Ondo bagaude gure aukerak izango ditugu; sentsazio onekin heldu nahi dugu etenaldira''
Osasunak Vila-realen aurka jokatuko du igande honetan eta Jagoba Arraste prentsaurrean aritu da partidaren inguruko gakoak ematen. Arrasatek sentsazio onekin eta orain dituzten puntuak baino gehiagorekin heldu nahi du selekzioen etenaldira.
2023/03/12 - 01:37
Arrasate, Valentziaren aurkako partidako erabakien harira: 'Oso zaila egiten zait honetan sinesten jarraitzea'
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, larunbatean Valentziaren aurka galdu ostean (1-0), adierazi du partidarekin eta arbitrajearekin "oso haserre" dagoela. "Ahalegina egiten dugu, lasaitu eta zenbait gauza ulertu nahi ditugu, baina niri oso zaila egiten zait honetan sinesten jarraitzea".
2023/03/12 - 00:02
Osasunak Valentziaren aurka galdu du partida oso lehiatuan (1-0)
Kluiverten gol batek garaipena eman dio etxeko taldeari, emaitza handitu ahal izan duena Sergio Herrera atezainaren geldiketengatik izango ez balitz.
2023/03/10 - 16:03
Arrasate: ''Valentzia sailkapenean txarto dagoen taldea da, baina gure onena eman beharko dugu irabazteko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Valentziaren aurka larunbatean Mestallan jokatuko duen Santander Ligako 25. jardunaldiko partidarui buruz hitz egin du.
2023/03/07 - 00:12
Osasunak denboraldian lehen aldiz berdindu du Sadarren, Celtaren aurka (0-0)
Nafarroako taldea lehiakor ibili da, arerioa haren zelaian sartu du eta partida ona egin du. 24 partida jokatuta, Arrasateren gizonak zortzigarren postuan daude, 34 puntu lortuta, eta seigarren postua hiru puntura dute.
2023/03/05 - 15:19
Arrasate: ''Celta momentu onean dago; maila eman beharko dugu garaipena lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka jokatuko duten Ligako partidaz hitz egin du. Une onean dagoen taldea dela adierazi du, baina nafarrek garaipena lortu nahi dutela.
2023/03/02 - 00:46
Jagoba Arrasate: ''Ilusioak aurrera jarraitzen du beste hilabetez''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea gustura agertu da bere taldeak Athleticen aurka Errege Kopako finalerdietako joanekoan lortutako emaitzarekin (1-0), eta itxaropentsu dago itzuliko lehiarako.
2023/02/28 - 21:12
Ikusmin handia Osasuna-Athletic partidarako: Kopako finalerdia abian da
Sadar jendez lepo izango da kanporaketako joaneko neurketan. Nafarroako eta Bizkaiko taldeak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 21:00etatik aurrera.
2023/02/28 - 16:23
Arrasate: ''Gogotsu gaude; egun berezia izango da, historikoa, eta zaleek ere gurekin jokatuko dute''
Athleticen aurkako finalerdiaren bezperan, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak adierazi du asteazkenerako asmoa dela "partida ona egitea, eta irabaztea".
2023/02/27 - 13:31
''Ilusioz handi': hau da Osasunak Kopako finalerdirako prestatu duen bideoa
Nafarroako klubak, astelehenean, Athleticen aurkako finalerdirako bi egun geratzen direla, bideo bat argitaratu du sare sozialetan. Bi taldeek asteazkenean jokatuko dute elkarren kontra, Sadarren.
2023/02/27 - 00:15
Osasunak garaipena lortu du Sevillaren aurkako partida bizian (2-3)
Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea hiru aldiz aurreratu da markagailuan. Etxeko taldeak, baina, ez dizkio gauzak erraz jarri eta birritan berdindu du markagailua. Abdek 84. Minutuan sartutako golak eman die garaipena gorritxoei.
2023/02/25 - 13:55
Arrasate: ''Sevillara dena ematera ez bagoaz, ez dugu inolako aukerarik''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen ustez, plantilla on bat dute erronkei aurre egiteko eta, asteazkenean Athleticen aurka Errege Kopa jokatu arren, argi dauka Sevillara dena ematera joan behar dutela garaipena nahi badute.
2023/02/19 - 01:18
Osasunak porrota jaso du Real Madrilen aurka (0-2)
Jagoba Arrasateren taldeak Real Madrilen aurkako partida galdu du azken 10 minutuetan bi gol jaso ostean.
2023/02/17 - 19:41
Jagoba Arrasate: ''Prest gaude Real Madrilen aurka jokatzeko, badakigu partida handia dela''
22. jardunaldia hasi aurretik, Osasuna bederatzigarren postuan dabil, 30 punturekin, eta egungo txapeldunari aurre egin beharko dio oraingoan. Talde gorritxoaren entrenatzailearen iritziz, Oasunak bere onena eman beharko du beste garaipen bat lortu ahal izateko.
2023/02/11 - 15:00
Jogaba Arrasate: ''Valladolid geroz eta talde hobea da; ea gehiago garen une horiek baliatzen ditugun''
Jagoba Arrasatek etxetik kanpo puntuak lortzeko dituzten zailtasunez eta Valladolid neguko merkatuaren ostean duen bolada onaz aritu da Taxoaren. Gorritxoen entrenatzaileak norgehiagoka irabazteko gakoa partidan zehar dituzten une onak baliatzea da.
2023/02/04 - 18:21
Osasunak berdinketa baino ez du lortu Espanyolen aurka (1-1)
Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak 45. minutuan eta berehala epaileak talde bakoitzeko jokalari bana kanporatu ditu. Berdinketaren gola 59. minutuan sartu du Braithwaitek.
2023/01/28 - 14:46
Jagoba Arrasate: ''Indarrez justu gabiltza, baina gure jendearen aurrean jokatzeak lagunduko digu''
Kopako finalerdietarako txartela lortuta, Atletico Madrilen aurka jokatuko dute gorritxoek Sadarren. Sevillaren aurka luzapena jokatuta, indarrez justu direla esan du Arrasatek, hala ere, etxean jokatzeak lagunduko dituela baieztatu du.
2023/01/26 - 12:50
Jagoba Arrasate, Osasunak Sevilla kanporatu ostean: ''Gau magikoa izan da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea pozarren agertu da prentsaurrekoan, talde gorritxoak Sevilla Errege Kopan kanporatu eta finalerdietarako sailkapena lortu ostean.