Jagoba Arrasate
2024/05/10 - 18:42
Arrasate: ''Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu''
Osasunako entrenatzaileak, Athleticen aurkako derbiaren atarikoan, helburua dinamika txarra aldatzea dela adierazi du. "Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu", adierazi du Jagoba Arrasatek.
2024/05/05 - 18:42
Jagoba Arrasate: ''Epaileak nire onetik atera nau''
Jagoba Arrasateri txartel horia atera dio epaileak, Osasunak etxean Betisen aurka 0 eta 2 galdutako partidan.
2024/05/05 - 18:00
Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)
Nafarroako taldeak 0-2 galdu du Andaluziako taldearen aurka. Mirandari erasoan falta egiteagatik Moncayola kanporatu izanak partidaren bilakaera markatu du. Ayoze eta Fornals izan dira golegileak.
2024/04/28 - 21:01
Arrasate: ''Gertatu ezin dena da 2. zatian egin duguna, ez gara Osasuna izan, eta hori ezin da errepikatu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Los Carmenes estadioko prentsa-aretoan hitz egin du talde gorritxoak Granadaren aurka 3-0 galdu ostean EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida.
2024/04/28 - 20:20
Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)
Nafarroako taldeak 3-0 galdu du Granadakoaren aurka, Jagoba Arrasateren mutilak ez baitira etxekoei erantzuteko gai izan. Pellistri, Unzuni eta Lucas Boye izan dira neurketako golegileak.
2024/04/20 - 21:04
Arrasate: ''Gol bi egin deuskuez, gol bi oso onak, eta porrotagaz goaz etxera, eta oso-oso minduta''
Osasunak galdu egin du Rayoren aurka Vallecasen jokatutako partida. Etxeko taldea 0 eta 1 galtzen zihoan 80. minutuan, baina Chavarriak eta Isik bost minutuan egindako golek emaitza irauli dute. "Porrotagaz goaz etxera, eta oso minduta", adierazi du Arrasatek norgehiagokaren ostean.
2024/04/20 - 20:36
Osasunak galdu egin du Rayoren aurka, markagailuan aurreratzea lortu duen arren (2-1)
Moi Gomezek lehen zatian aurretik jarri ditu nafarrak, baina neurketaren bukaeran, Chavarriak eta Isik bost minutuan egindako golek garaipena eman diete madrildarrei.
2024/04/16 - 11:13
Arrasate: ''Gaur ez dugu asmatu, ez da gure eguna izan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrota baloratu du partida osteko prentsaurrekoan. Aukerak izan arren, ez dutela asmatu azpimarratu du.
2024/04/16 - 01:28
Osasunak penalti bat huts egin du 96. minutuan eta ezin izan du punturik batu Valentziaren aurka (0-1)
Andre Almeidak, 18. minutuan, Valentziari garaipena eman dion gola sartu du. Jagoba Arrasateren gizonek berdinketa merezi izan dute, eta, luzapenean, penalti bat izan du alde, baina Ante Budimirrek, huts egite harrigarri batean, ezin izan du sareetara bidali.
2024/04/12 - 21:23
Aimar Orozek lesioa du bere ezker hankan
Osasunako jokalariak ezingo du datorren astelehenean Valentziaren aurka jokatu, giharretako lesio baten ondorioz.
2024/03/31 - 01:12
Osasunak garaipen erosoa lortu du Almeria azken sailkatuaren etxean (0-3)
Arnaiz eta Budimir, lehen zatian, eta Iker Muñoz, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak.
2024/03/30 - 19:50
Arrasate: ''Garaipen garrantzitsua da, 39 punturekin ahaztu egin behar gara behera begiratzeaz''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Almeriaren aurka (0-3) EA Sports Ligako 30. jardunaldian bereganatutako garaipenari buruz hitz egin du Power Horse Stadiumeko prentsa aretoan.
2024/03/26 - 19:50
Arrasate: ''Osasunarekin ez berritzeko erabakia hartu dut''
Jagoba Arrasate entrenatzaileak erabaki duenez, ez du berrituko Osasunarekin duen kontratua, ekainaren 30ean amaituko zaiona. Hartara, eta ez du talde gorritxoa entrenatuko 2024-25 denboraldian, Arrasatek berak astearte honetan Iruñean emandako prentsaurrekoan iragarri duenez.
2024/03/26 - 19:04
Jagoba Arrasatek ez du berrituko Osasunarekin
Berriatuko entrenatzaileak 2018ko udaran sinatu zuen Nafarroako klubarekin, eta, asteartean baieztatu duenez, 2023-24 denboraldia amaituta ez du jarraituko talde gorritxoan.
2024/03/24 - 13:30
Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako datuak eta estatistikak
Euskal Herriko selekzioak eta Uruguaikoak bana berdindu dute San Mamesen jokatutako partida. Hemen Bildu ditugu neurketako datu eta estatistika interesgarrienak.
2024/03/24 - 00:51
Jagoba Arrasate: ''Taldea oso ondo lehiatu da aurkari handi baten aurka''
Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mamesen jokatutako adiskidantzazko partidan.
2024/03/24 - 00:03
Euskal selekzioak eta Uruguaik jokatutako partidaren laburpena eta golak
Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mamesen jokatutako adiskidantzazko partidan.
2024/03/23 - 13:27
Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka
Osasunako atzelariak min hartu zuen ezker izterreko atzealdean ostiraleko entrenamendu saioan. Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du haren lekua.
2024/03/22 - 20:49
Euskal Selekzioa, Uruguairen aurkako partidarako prest
Euskal Selekzioak Uruguairen aurka jokatuko du martxoaren 23an, 20:00etan, San Mamesen. Jagoba Arrasatek zuzenduko duen taldeak Lezaman egin du norgehiagoka jokatu aurreko azken entrenamendua. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2024/03/19 - 21:51
Jagoba Arrasate: ''Ilusioz beteta nator; ez dugu nahi izatea hiruzpalau urtetik gertatzen den gauza bat''
Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak azaldu duenez, deialdia osatzeko, kontuan izan behar izan du taldeen eta hainbat jokalariren egungo egoera; nolanahi ere, pozik azaldu da Uruguairen aurka aritzeko egindako Euskal Selekzioarekin.