Ion Ibarluzea
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Zulaika-Ubilla vs Erkiaga Lopez eta Urreisti-Ibarluzea vs Johan-Gorka, ligaxkako azken jardunaldian
Zulaika eta Ubilla ezustekoa ematen saiatuko dira Erkiaga eta Lopezen aurrean. Urreistik eta Ibarluzeak garaipena behar dute finalerdietarako txartela lortzeko; Sorozabal anaiak, aldiz, sailkatuta daude dagoeneko.
AEBko zaleek gustura hartu dute Biscayne Cupek goi-mailako zesta-puntaz gozatzeko eman dien aukera
Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatzen ari dira Biscayne Cupen bigarren edizioan, Floridako (AEB) Grand Slamean.
Martxan da Biscayne Cup Grand Slama, Floridako Dania hirian
Biscayne Cuparen bigarren edizioa hasiko da gaur, Dania hirian. Bi partidekin hasiko da torneoa: Goitia-Lekerik vs Zulaika-Ubilla eta Laduche-Basque vs Urreisti-Ibarluzea.
Biscayne Cupen bigarren edizioa, sei bikote eta Ligako 2.000 puntu jokoan
Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatuko dira Floridako (AEB) Grand Slamean, eta EITBk txapelketaren informazioa emango du bertatik bertara.
Puntistak Miamira bidean dira, Byscaine Cup torneoan parte hartzeko
Eusko Label Winter Series bukatu berritan, puntistek beste erronka bat dute Atlantikoaren beste aldean. Asteartean hasi eta larunbatera bitarte sei bikote aurten Grand Slam kategoria izango duen Byscaine Cup torneoan arituko dira. Johan eta Basque Winter Serieseko garaileek Gorkarekin eta Laduchekin osatuko dituzte bikoteak.