Erkiaga eta Ibarluzea garaile Johan eta Lopezen aurka, Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldian
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzea debutariak hiru puntu lortu dituzte Eusko Label Winter Series txapelketan jokatutako euren lehen partidan, Johan Sorozabal eta Imanol Lopez 2. jardunaldian 2 eta 1 mendean hartuta. Urdinek, bestalde, puntu bakarra eskuratu dute.
Ikusmina izan da Gernikako Jai Alai pilotalekuan B multzoko lehen norgehiagoka ikusteko. Kantxan, bi beterano, Erkiaga bizkaitarra eta Lopez gipuzkoarra, eta bi gazte, Ibarluzea markinarra eta Johan Sorozabal lapurtarra.
Lehenengo seta ziztu bizian joan da, bikote gorria jaun eta jabe izan baita hasieratik. Erkiaga bereziki ikusgarri aritu da, joko-erakustaldia emanda. Imanol Lopezen bi hutsek eta Ispasterko aurrelariaren tanto eder batek bizkaitarrak aurretik jarri ditu lehen minutuetan, 3-0. Urdinak ez dira batere eroso egon kantxan, eta horrek gauzak erraz jarri dizkie gorriei. Horrela, eta 8 eta 0eko partzialaren ostean, bizkaitarrak 11 eta 2 aurreratu dira. Jokoa argi joan da haien alde, eta azkenean 15 eta 6 nagusitu dira.
Bigarren seta, aldiz, oso ezberdina izan da. Erkiaga eta Ibarluzea aurretik jarri diren arren, Johan eta Lopezek oso argi izan dute setak eurena behar zuela, eta berdintasuna nagusi izan da amaiera arte. 10 berdinketa izan dira, orotara, markagailuan; azkena, 14 tantora. Azkenean, Johanek eta Lopezek eskuratu dute jokoa (14-15)
Hirugarren eta azken jokoa
Azken seteko tanteoa ordura arte ikusitakoaren isla izan da: Erkiaga eta Ibarluzea aurreratu dira hasieran (2-0), ondoren bi berdinketa izan dira (2-2 eta 3-3), eta, amaieran, tantoa eta jokoa gorrientzat izan dira (5-3).
Emaitza horri esker, Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak hiru puntu eskuratu dituzte, eta Johan Sorozabalek eta Imanol Lopezek puntu bakarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 2.jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek, Xabi Barandikak eta Gorka Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldiko tanto onenak.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Barandika: "Partida nahiko txukuna egin dugu"
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandika-Basque vs Johan-Gorka neurketaren azken tantoa
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandikak eta Basquek sufritu baina hiru jokotan irabazi diete Johan eta Gorkari
Garaileek aurkarien hasiera kaskarra aprobetxatu dute lehen jokoa nahiko erraz irabazteko. Bigarrenean, ordea, Sorozabal anaiek nabarmen hobetu dute euren jokoa, hirugarren jokoa behartuz. Hirugarrenean, ordea, gernikarra eta bidartarra sendoagoak izan dira.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak
Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko tanto onenen protagonistak Alex Goitia, Eñaut Urreisti eta Unai Lekerika izan dira.
Goitia: "Zuzenean Urreistik pilota ukitzen duela iruditu zait"
Urreisti-Lopez eta Goitia-Lekerika, lehen faseko multzoko bi liderrak, elkarren aurka neurtu dira gaur Gernikan, Eusko Label Winter Serieseko finalerdien ligaxkaren lehen jardunaldian. Bigarren bikoteak lortu du garaipen baliotsua hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), zeresana emango duen azken tanto polemiko batekin.
Goitia-Lekerika bikoteak Urreisti eta Lopez hartu ditu mendean, partida amaiera polemiko batean
Bikote bizkaitarrak hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5) irabazi dio gipuzkoarrari, polemikak markatutako bukaera batean.
Urreisti-Lopez vs Goitia-Lekerika finalerdietako ligaxkako partidaren azken tanto polemikoa
Goitiak eta Lekerikak Urreisti eta Lopezi irabazi diete hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den norgehiagokan. Azken tantoak zeresana emango du, epaileen erabakia polemikoa izan baita.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jon Ibarluzeak, Aritz Erkiagak eta Thibault Basquek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko tantorik onenak.