Iñaki Williams
2023/04/21 - 16:20
Williamsek 300 partida jokatuko ditu debutatu zuenetik, eta 21 aldiz geratu da jokatu gabe
Guztira 13 partida galdu ditu arazo fisikoengatik, 7 erabaki teknikoagatik eta bat zigorragatik.
2023/04/15 - 21:41
I. Williams: ''Europarako postuetan sartzeko borroka egingo dugu amaierara arte, derbia etxean geratzen da''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak bi gol sartu ditu Realaren aurkako euskal derbian. Partida amaituta EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak lortutako garaipenari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/15 - 20:13
Athleticek mendean hartu du Reala (2-0) eta hiru puntuak poltsikoratu ditu euskal derbian
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.
2023/04/09 - 14:50
Iñaki Williams: ''Nire anaiaz oso harro nago, beti esaten diot beregan sinesteko''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak gola sartu zuen Espanyolen aurkako partidan, baita Nico Williams bere anaiak ere. Nicok sare sozialetako bere kontuak itxi zituen Errege Kopatik at geratu ostean, eta Iñakik babesa eskaini dio. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/08 - 22:43
Athleticek Espanyol menderatu du Williams anaien golei esker (1-2)
Iñaki eta Nico Williamsen bi golek garaipena eman diote talde bilbotarrari. Darderrek 90. minutuan egindako golak azken emaitza itxi du.
2023/04/05 - 13:15
Kopako finalerdietako Athletic-Osasuna (1-1) partidako golak eta jokaldirik onenak
Bideo honetan Athletic vs Osasuna (1-1) neurketako jokaldirik onenak eta golak ikus daitezke, San Mamesen jokatu den 2023ko Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidari dagokiona.
2023/04/05 - 01:47
Osasuna, Kopako finalera (1-1)
Iñaki Williamsek lehen zatiko 33. minutuan kanporaketa orekatu du, baina luzapeneko bigarren zatian Pablo Ibañezek sartutako golak finalerako sailkapena eman die gorritxoei.
2023/04/05 - 01:45
Iñaki Williamsen gola, Osasunaren aurkako kanporaketa berdindu duena (1-0)
Iñaki Williamsek sartu du Athleticen eta Osasunaren arteko kanporaketa berdindu duen gola, lehen zatiko 33. minutuan, Muniainek ateratako eta Vesgak ukitutako korner batean.
2023/04/03 - 22:53
Athleticek eta Osasunak Kopako finalerako txartela dute jokoan San Mamesen, gau erabakigarrian
Nafarroako taldeak gol bateko abantaila du, Sadarren jokatutako joaneko partidaren ostean 1-0 irabazita. Athleticek azken lau urteotan hirugarren aldiz nahi du finala jokatu; Osasunak, ordea, 2005-06 denboralditik darama finalera bueltatu nahirik. ETB1ek zuzenean emango du norgehiagoka.
2023/03/18 - 00:39
Athleticek gola berreskuratu eta Valladolid gainditu du (1-3)
Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesgaren (penaltiz) hiru golek garaipena eman diote talde bilbotarrari, Ligan irabazi gabeko lau jardunaldietako bolada txarrari amaiera emanez.
2023/03/13 - 01:09
Athleticek Barçaren aurka galdu du San Mamesen (0-1)
VARak ontzat eman du epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe utzitako Raphinharen gola, eta Iñaki Williamsen gola baliogabetu du Muniainen ustezko eskuagatik.
2023/03/09 - 18:41
Ghanako hautatzaile berriak Iñaki Williams deitu du
Ghanak bi neurketa jokatuko ditu Angolaren kontra Afrikako Koparako sailkatzeko bidean, 2024ko urtarrilean Boli Kostan jokatuko dena.
2023/02/26 - 17:13
Bere atean sartutako bi golek Athleticen porrota eragin dute Gironaren aurka (2-3)
Yuri Berchiche eta Raul Garciaren golek ezin izan dute Bilboko taldeak bere atean sartutako bi golei aurre egin.
2023/02/19 - 21:50
Athleticek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurkako norgehiagoka
Partida ona jokatu dute Valverdek zuzendutako mutilek. Aukera asko sortu ez badituzte ere, Atletico Madrili gola egiteko abagune gutxi eman dizkiote.
2023/02/03 - 23:58
Sancetek bideratu du Athleticen gol festa Cadizen aurka (4-1)
Nafarra izan da partidako protagonista nagusia, urteko lehen garaipena lortzeko hat-trick bat egin baitu. Beste gola Yerayk sartu du.
2023/01/29 - 21:52
Athletic porrotarekin itzuliko da Balaidosetik (1-0)
Valverderen taldeak ez du asmatu erasoan eta Celtak izan dituen aukera bakanetako atean gola sartzea lortu du. Iñaki Williamsek 2016tik jokatu ez duen lehen partida izan da Balaidosekoa.
2023/01/29 - 19:19
Iñaki Williamsen errekorra Ligan jarraian jokatutako 251 jardunalditan geratu da
Athletic Clubeko jokalaria ez dute Celtaren aurkako partidarako deitu, min hartuta baitago. Ez du Ligako partidarik galdu 2016ko apiriletik.
2023/01/27 - 01:20
Kopako final-laurdenetako Valentzia – Athletic (1-3) partidako golak eta jokaldirik onenak
Bideo honetan ikus daitezke Valentziak eta Athleticek Mestalla futbol-zelaian jokatutako 2023ko Errege Kopako final-laurdenetako neurketari dagozkion jokaldirik onenak eta golak.
2023/01/26 - 23:03
Athleticen sendotasunak Valentzia gainditu du finalerdietara igarotzeko (1-3)
Muniainen, Nico Williamsen eta Vesgaren golek garaipena ematen diete bilbotarrei, eta asteleheneko Errege Kopako finalerdietako zozketan egongo dira.
2023/01/10 - 00:52
Hutsean berdindu dute Athleticek eta Osasunak
Athletic nagusi izan da 90 minutuetan baina ezin izan dute nafarren atea zulatu.