Iñaki Williams
2022/08/12 - 16:18
Iñaki Williams: ''Denboraldi ona egiteko aukerekin ikusten dut taldea''
Athleticeko jokalaria den Iñaki Williamsek Mallorcaren aurkako Ligako asteleheneko partidaz hitz egin du. Taldea nola ikusten duen azaldu du, eta Ghanarekin jokatzeko erabakiari buruz ere mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/07/05 - 22:48
Ghanako selekzioarekin arituko dela baieztatu du Iñaki Williamsek
"Nire sustraiekin bat egiteko unea iritsi da", adierazi du bere sare sozialetan argitaratutako bideo batean.
2022/05/07 - 20:34
Athleticek ez ditu aukerak aprobetxatu eta berdindu egin du Valentziaren aurka
Bilboko taldea aurkaria baino gehiago izan da, baina punteria faltak hiru puntuak San Mamesen geratzea eragotzi du.
2022/05/01 - 01:10
Athletic Europarako borrokara itzuli da (2-0)
Marcelinoren taldeak partida bikaina jokatuta irabazi dio Atletico Madrili, eta puntu bakarrera jarri da egun zazpigarren postuan dagoen Vila-realengandik.
2022/04/17 - 23:08
Celtaren garaipena, Athleticen partida eskasean (0-2)
Iago Aspasek eta Fran Beltranek lehen zatian egin dituzte galiziarren golak.
2022/04/03 - 18:54
Athleticek Elxi irabazi dio eta Europarako lehian jarraitzen du (2-1)
Marcelinoren taldeak merezitako garaipena lortu du, zabalagoa ere izan zitekeena, Iñaki Williams finago aritu izan balitz izan dituen aukera ugarietan
2022/02/28 - 12:53
Jokatutako azken 15 kanporaketak eta 8 finalerdiak gainditu egin ditu Athleticek
Zuri-gorriek 2004-2005 denboraldian galdu zuten azken finalerdi bat, Kopan, Betisen kontra.
2022/01/16 - 22:34
Athletic laugarren Superkopa barik geratu da, Real Madrilekin galduta (0-2)
Ancelottiren taldea hobea izan da Riaden (Saudi Arabia) jokatutako partidan. Modicek (38. minutuan) eta Benzemak (52.ean, penaltiz) egin dituzte neurketako golak. Raul Garciak penalti bat huts egin du azken minutuetan aukera gutxi izan dituen partidan.
2022/01/16 - 18:48
Athletien irteera, finala jokatuko duten zelairantza
Jokalariak hoteletik atera dira eta autobusean joan dira Real Madrilen aurka jokatuko duten finalaren estadiora.
2022/01/16 - 13:34
Iñaki eta Nico Williams: ''Geuria da!''
Williams anaiek Real Madrilen aurkako Superkopako finaleko atariko orduak animatu dituzte, Athleticek berak bere sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
2022/01/15 - 16:04
Williams anaien ama: ''Negarrez hasi nintzen''
Maria Arthuer Iñaki eta Nico Williams Athleticeko jokalarien ama da eta Riaden dago Superkopa gertutik jarraitzeko. Ostegunean momentu berezi bizi zuen, Nicok finalerako txartela ematen zuen gola egin zuenean.
2022/01/14 - 11:20
Athleticeko jokalariak belar gainean ospatu dute 2022ko Superkopako finalerako sailkapena
Athleticek Atletico Madril kanporatu zuen 2022ko Superkopako finalerdietan (1-2). Jokalari zuri-gorriek zelai gainean ospatu zuten.
2022/01/14 - 09:34
Athletic, 2022ko Superkopako finalista
Talde zuri-gorriak Atletico Madril kanporatu zuen 1-2ko emaitzarekin Riadeko (Saudi Arabia) King Fahd International Stadium futbol-zelaian jokatutako finalerdian.
2022/01/11 - 20:58
Athletic Riaden da jada Superkopako titulua berresteko helburuarekin
Marcelinok 24 jokalari deitu ditu Superkoparako. Vencedor eta Nuñez ez dira deialdian sartu. Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka.
2021/12/19 - 19:20
De Marcosen eta Williamsen golek garaipena eman diote Athletici Betisen aurka (3-2)
Zuri-gorriek bolada txarrari amaiera eman diote, Oscar de Marcosek 89. minutuan hirugarren gola eginda.
2021/11/06 - 11:36
Iñaki Williams: ''Ahazteko gaua''
Talde zuri-gorriak 0-1 galdu zuen San Mamesen Cadizen kontra, denboraldi honetan Athleticek egin duen partidarik eskasenean.
2021/11/06 - 00:33
Athleticek garesti ordaindu du partida hasiera eta galdu egin du Cadizen aurka (0-1)
Bukaerako 0-1ekoak Athleticen partida txarra zigortu du, denboraldiko bigarren porrota jasoz, biak etxean.
2021/11/01 - 00:07
Realak eta Athleticek bana berdindu dute geldikako jokaldiak baliatuta (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute bigarren zatian, Isakek penaltiz sartutako golaren bidez, baina Muniainek, Remiroren hutsa baliatuta, markagailua orekatu du 93. minutuan, falta jaurtiketa batean.
2021/10/06 - 17:18
ETBk Iñaki Williams eta Juanan Larrañaga elkartu ditu
Iñaki Williams Athleticeko aurrelariak gainditu egin du oraintsu arte Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohiak zeukan marka, Lehen Mailan jarraian partida gehien jokatuta lortutakoa. Zuri-gorriak 203 lortu berri ditu. eta efemeride hori aitzakia gisa hartuta ETBk bi protagonistak batu nahi izan ditu.
2021/10/06 - 02:22
Larrañagak eta Eto'ok Williams zoriondu dute bere markarengatik
Radio Euskadik Juan Antonio Larrañagarekin eta Samuel Eto'orekin batu du Iñaki Williams. Batetik, aurrelari zuri-gorriak gainditu egin du Realeko jokalari ohiak orain arte zeukan marka, jarraian partida gehien jokatuta lortutakoa; bestetik, kamerundarra Williamsen idoloetako bat da.