Iñaki Artola
2025/04/28 - 19:27
Elordik egin du asteburuko tanto onena
Amaitu egin da Buruz Buruko Txapelketako fial-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia. Elordi vs Etxeberria (21-22) eta Artola vs Laso (13-22) partidek itxi dute 2. jardunaldia. Hemen bildu ditugu neurketa horietako 3 tanto onenak.
2025/04/26 - 22:54
Laso Artola baino gehiago izan da, eta eskura dauka finalerdietarako txartela (13-22)
Unai Lasok 13-22 irabazi dio Iñaki Artolari Labriten, eta bigarren puntua bereganatu du jarraian buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan.
2025/04/22 - 15:16
Artola eta Laso prest daude Labriteko partida garrantzitsuari aurre egiteko
Iñaki Artola eta Unai Laso nor baino nor gehiago ariko dira apirilaren 26an, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Materiala hautatu dute, Iruñeko pilotalekuan. Irabazleak finalerdietan egoteko aurrerapauso handia emango du.
2025/04/14 - 22:12
Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak, Aitor Elordik eta Iker Larrazabalek egin dituzte tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehenengo jardunaldian.
2025/04/09 - 15:44
Artola, Elordi, Alatuna III eta Larrazabal, final-laurdenei ekiteko prest
Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira, Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute.
2025/04/01 - 00:00
Binakako Txapelketako finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalean.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/31 - 11:30
Joseba Ezkurdiak irabazi du Pilotari Onenaren EITB Saria
Joseba Ezkurdiak jaso zuen igandean EITBren Pilotari Onenaren saria, Joseba Urkiola kirol arduradunaren eskutik.
2025/03/30 - 22:53
Binakako finaleko tantorik onena
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2025eko Binakako Txapelketa, Nafarroa Arenan jokatutako final handian Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:11
Azken tantoa, ospakizunak eta txapelak
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako irabazleak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 21:49
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, 2025eko Binakako txapeldunak (22-20)
Igandean Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Ezkurdiak eta Rezustak Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena garaitu dituzte, 22-20. Arbizuko aurrelariak hirugarren aldiz jantzi du Binakako Txapelketako txapela, eta Bergarako atzelariak ere hirugarrenez irabazi du Binakakoa.
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/26 - 15:47
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 30ean, Nafarroa Arenan. Iruñeako frontoi horretan aukeratu dute final handirako materiala. Protagonistek hautatutako pilotei eta finalari buruz hitz egin dute.
2025/03/24 - 14:12
Iñaki Artola, finalerako doinu eta errimetan
Binakako Txapelketako finala jokatuko du Artolak Mariezkurrena II.arekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, martxoaren 30ean. Iñaki Artolak finalaren aurreko egunak nola bizi dituen kontatu digu: batez ere, bertsolaritzak laguntzen dio final handiaren aurreko egunei aurre egiten.
2025/03/17 - 19:52
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Unai Lasok eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian.
2025/03/17 - 15:29
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak, final handiari begira
Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteek datorren martxoaren 30ean, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2025/03/16 - 23:36
2024-2025eko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 30ean.