Iñaki Artola
2025/06/02 - 11:51
Artolak bertsotan eskertu die herrikideei jasotako babesa
Jendetza bildu da bart Alegian Iñaki Artola Buruz Buruko txapeldunordeari harrera egiteko. Artolak bertsotan eskertu du jasotako harrera eta babesa.
2025/06/01 - 23:08
Jokin Altunak laugarrenez irabazi du Buruz Burukoa, finalean Iñaki Artola mendean hartuta (22-19)
Maila handiko partida izan da, bikaina eta ikusgarria, bi protagonistek indar handiz jokatu baitute. Artola 15-19 izan da aurretik, baina amezketarrak finaleko azken zazpi tantoak egin ditu, eta txapela eskuratu du.
2025/06/01 - 22:44
Iñaki Artola: ''Txapel bat lortzeko aukera oso ona galdu dudala uste dut''
Buruz Buruko finalean, Bilbon, Jokin Altunak Iñaki Artola menderatu du, 22-19. Amezketarrak bata bestearen atzean egin ditu partidako azken zazpi tantoak. Neurketa amaituta, Artolak esan du Binakako finalaren ostean izan zuen sentsazio berbera duela. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/06/01 - 21:44
Poza eta malkoak Jokin Altunaren azken tantoan
Jokin Altunak 2025eko Buruz Buruko txapela irabazi du, Bizkaia frontoiko finalean Iñaki Artola garaituta (22-19). Ikusi nola egin duen azken tantoa eta ondorengo ospakizuna!
2025/06/01 - 21:36
Jokin Altunak irabazi du 2025eko Buruz Buruko Txapelketa
Igandean Bilbon jokatu duten final ikusgarrian, amezketarrak 22-19 menderatu du Iñaki Artola. Hala, Altuna III.ak laugarren aldiz jantzi du txapela Buruz Burukoan, 2018an, 2021ean eta 2024an ere eskuratu baitzuen.
2025/05/31 - 20:59
Jokin Altunak laugarren txapela nahi du Buruz Burukoan; Artolak, aldiz, bere lehenengoa
Amezketakoa da faborito nagusia, azken zortzi finaletatik sei jokatu baititu. Artola, baina, sasoi betean dago, eta aurten Binakako finala ere jokatu du.
2025/05/31 - 14:39
Nola ikusten dute Amezketako eta Alegiako herritarrek Altuna eta Artolaren arteko finala?
Igandean, Bizkaia frontoia amezketarrez eta alegiarrez beteta egongo da. Bi herri zinez pilotazale dira. Bietan izan gara.
2025/05/31 - 00:00
Bihotza zatituta dutela biziko dute izetatarren etxean Altunaren eta Artolaren arteko finala
Izetatarren etxean pilota pasioa da, baina Buruz Buruko finalari begira haien sentimenduak banatuta egongo dira. Izan ere, Maria Angeles Altunaren jarraitzaile sutsua da; Joxe Ramon Iruretagoiena semeak (Izeta II.a), aldiz, Artola du atsegin.
2025/05/29 - 17:43
Nola ikusten dute Buruz Buruko txapeldun ohiek Altuna eta Artolaren arteko finala?
Altuna eta Artolaren arteko final handiaren atarian, Buruz Buruko txapela dutenek bazkaria egin dute, urtero legez. Haien ustez, zeinek irabaziko du igandean txapela?
2025/05/28 - 15:40
Materiala hautatuta, Artola eta Altuna prest daude igandeko final handirako
Iñaki Artola eta Jokin Altuna prest eta gogotsu daude igandeko Buruz Buruko final handirako. Gaur aukeratu dute materiala, eta nola sentitzen diren kontatu dute.
2025/05/27 - 17:17
Jokin Altuna, Buruz Buruko bigarren txapela jarraian irabazteko erronkari heltzeko gertu
Jokin Altunak erronka berezia du igande honetan, Iñaki Artolaren aurkako Buruz Buruko finalean: bigarren aldiz jarraian irabaztea. Lau t'erdiko txapelketan lortu du, baina Buruz Burukoan lehen aldia litzateke.
2025/05/25 - 23:31
2025eko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2025eko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da, eta ekainaren 1ean bukatuko da. Finala Bizkaia frontoiak hartuko du.
2025/05/19 - 21:56
Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako hiru tantorik onenak
Jokin Altunak egin ditu tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan, asteburuan.
2025/05/19 - 17:06
Amestutako finala jokatuko dute Altunak eta Artolak, lau urte geroago
Jokin Altuna eta Iñaki Artola izango dira aurrez aurre datorren ekainaren 1eko Buruz Buruko finalean. Artolaren lesio batek zapuztu zuen orain dela lau urte jokatzekoa zuten finala, eta orain berriz lehiatuko dira.
2025/05/19 - 00:42
Artola bere lehen txapelaren bila joango da Buruz Buruko finalera
Iñaki Artolak 22-12 irabazi dio Iker Larrazabali Buruz Buruko txapelketako finalerdian. Horrela, Jokin Altuna egungo txapeldunaren aurka jokatuko du final handia.
2025/05/18 - 22:15
Iñaki Artola izango da Jokin Altunaren aurkaria Buruz Buruko final handian
Alegiakoa 22-12 gailendu zaio Iker Larrazabali Gasteizen jokatutako finalerdian, eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalerako sailkatu da.
2025/05/14 - 15:02
Larrazabal eta Artola, prest, igandeko Buruz Buruko finalaurrekorako
Iker Larrazabalek eta Iñaki Artolak Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetako bat jokatuko dute igande honetan, Gasteizko Ogeta frontoian. Pozik agertu dira material-hautaketan.
2025/05/12 - 16:54
Artola, Buruz Buruko finala jokatzeko ametsaren bila
Buruzko Buruko finala jokatzeko Iñaki Artolaren ametsa inoiz baino biziago dago. Horretarako, Larrazabali irabazi beharko dio igande honetako finalaurrekoan.
2025/05/11 - 23:14
Iñaki Artola finalerdietan da, Peio Etxeberria kanporatuta (22-14)
Baikoko pilotariak partida bikaina jokatu eta Etxeberria aukerarik gabe utzi du. Alegiako aurrelariak Iker Larrazabal izango du aurkari datorren igandeko finalerdian.
2025/05/07 - 16:11
Etxeberria eta Artola, pozik, aukeratutako materialarekin
Peio Etxeberriak eta Iñaki Artolak asteburuko final-laurdenetako partidarako materiala aukeratu dute gaur goizean Eibarren. Biak gustura eta gogotsu agertu dira neurketari begira.