Imanol Alguacil
2023/12/17 - 20:22
Realak eta Betisek hutsean berdindu dute Reale Arenan
Epaileak baliorik gabe utzi ditu donostiarrek egindako hiru golak, jokoz kanpoko posizio argien ondorioz. Egun berezia izan da txuri-urdinentzat, Aitor Zabaleta omendu baitute.
2023/12/13 - 00:22
Realak 0-0 berdindu du Giuseppe Meazzan, Inter Milanekin, eta multzoko lehen postua lortu du
Realak ezin hobeto kontrolatu du Inter, hau da, Italiako Ligako lider eta Txapeldunen Ligako egungo txapeldunordea, eta helburua gauzatu du: D multzoko aurreneko postua eskuratuta, final zortzirenetan Reale Arenan jokatuko du itzuliko partida, eta aurkari gogorrenetako batzuk saihestuko ditu.
2023/12/12 - 09:12
Realak puntu bat behar du Giuseppe Meazza, Inter Milanen aurka, bere multzoko lehen postua lortzeko
Imanolen gizonek hamaika puntu dituzte, Simone Inzaghiren taldeak bezala, eta D multzoko aurreneko postuan daude; goal-averagea, baina, hobea dutenez, eta nola Reale Arenan bana egin zuten, Milanen berdinduta Realak lehen postua eskuratuko luke.
2023/12/11 - 22:25
Imanol: ''Berdintzera irteten bagara, argi daukat galdu egingo dugula''
Realak, asteartean, San Siron, nahikoa du Inter Milanekin berdintzearekin, d multzoko aurreneko postua lortzeko, baina, Imanol entrenatzaileak adierazi duenez, talde txuri-urdinak helburu bakarra du: "Irabazten saitzea".
2023/12/10 - 12:27
Realak Aitor Zabaletari eskaini dio Vila-realen aurka lortutako garaipena
Realak 0 eta 3 irabazi dio Vila-reali EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. 25 urte bete dira Atletico Madrileko ultrek Aitor Zabaleta erail zutenetik, eta talde txuri-urdineko jokalari zein teknikariek Aitorri eta haren familiari eskaini diete garaipena.
2023/12/09 - 21:50
Hamar minutuan egindako hiru golek garaipena eman diote Realari Vila-realen etxean (0-3)
Mikel Merino, Zubimendi eta Take izan dira golegileak. Donostiarrek jipoia eman diote Marcelinoren taldeari lehen zatian.
2023/12/06 - 19:54
Imanol: ''Bagenekien zaila izango zela, baina azken minutuak ez zaizkit batere gustatu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea haserre agertu da taldeak Andratxen egindako partidarekin. Irabazi arren, azken minutuekin ez da batere gustora geratu.
2023/12/03 - 00:39
Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian
Moi Gomezek aurretik jarri ditu gorritxoak partidako 2. minutuan, eta Umar Sadiqek berdinketa lortu du 41.ean, gol ikusgarria sartuta.
2023/12/01 - 14:59
Imanol: ''Gure maila onena eman beharko dugu Osasunari irabazteko''
Imanol Alguacil Realko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du.
2023/11/30 - 11:40
Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile penaz, baina pozik agertu zen hedabideen aurrean, bere taldeak 0-0 berdindu ostean Salzburgoren aurka, Reale Arenan, Txapeldunen Ligako 5. jardunaldian.
2023/11/28 - 21:21
Imanol: ''Salzburgo asko gustatzen zaidan taldea da; beti izaten du nortasun handia''
Asteazkenean, 21:00etan, Realak Salzburgoren aurka jokatuko du, Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldian. Talde txuri-urdinak bermatuta du sailkatzea, baina multzoaren aurreneko postua nahi du.
2023/11/11 - 20:12
Imanol: ''Onena eta txarrena guk egin dugu''
Realak hiru puntuak lortu ditu Almeriaren aurka EA Sports Ligako 13. jardunaldian jokatutako partidan. Azken bi golak luzapenean egin dituzte txuri-urdinek.
2023/11/09 - 01:14
Realak Benfica gainditu du, eta final-zortzirenetara sailkatu da (3-1)
Imanolen mutilek lehen ordu erdi bikaina jokatu dute, eta hiru aldiz aurreratu dira markagailuan. Benficak aldeak murriztu ditu bigarren zatian, eta tarte horretan Portugalgo zaleen gunetik bengalak jaurti dituzte Realeko zalen harmailetara.
2023/11/08 - 23:01
Imanol Alguacil: ''Izugarrizko gaua izan da, historikoa''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozarren agertu da prentsaurrekoan Benficaren aurka Reale Arenan lortutako garaipenarengatik eta bere taldeak egindako joko erakustaldiagatik.
2023/11/07 - 21:50
Realak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan sartu nahi du, Benficari etxean irabazita
Portugaldarrei irabazi eta Interrek Red Bull Salzburgoren aurka beste horrenbeste egitea behar dute txuri-urdinek, multzoen fasea bukatzeko bi jardunaldiren faltan sailkapena ziurtatzeko.
2023/11/07 - 20:17
Imanol: ''Benficak hil ala biziko partida egingo du, minduta daude''
Realak Benfica taldea hartuko du asteazkenean Reale Arenan, multzoen faseko laugarren jardunaldian.
2023/11/05 - 01:00
Imanol: ''Horrelako partidak irabazi egin behar dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurka Reale Arenan izandako porrotaz hitz egin du. "Haserre eta minduta" dagoela adierazi du, Realak erakutsitako jokoak ez baitu merezitako saria izan.
2023/11/01 - 21:35
Realak Buñol gainditu du eta hurrengo txandan izango da (0-1)
Carlos Fernandezek 67. minutuan sartutako golak Kopako bigarren kanporaketarako txartela eman die txuri-urdinei.
2023/10/29 - 20:02
Imanol: ''Pena izan da hain gutxiren faltan gola jasotzea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren zelaian lortutako berdinketaz hitz egin du. Taldeak gauzak ondo egin dituela adierazi du, eta, garaipena ezin lortuta, puntu bat ez dagoela txarto.
2023/10/25 - 13:01
Imanol, Benficari Lisboan irabazi ostean: ''Hauxe da nik nahi dudan Reala''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak "poza eta harrotasuna" azpimarratu ditu astearte honetan Benficaren aurka garaipena lortu eta gero, baina zuhur jokatu nahi izan du, oraindik "hasiera" baino ez delako.