Imanol Alguacil
2024/02/10 - 22:25
Osasuna garaile, Realaren aurka jokatutako euskal derbian (0-1)
Partidako gol bakarra Ante Budimirrek egin du bigarren zatiaren hasieran. Txuri-urdinek hiru partida daramatzate ligan golik sartu gabe; lau, Errege Kopako azkena kontuan izanda.
2024/02/09 - 18:10
Imanol, Reala-Osasuna derbiaren atarikoan: ''Oso ondo ezagutzen dugu elkar, zaila izango da''
Bere taldea Osasunaren aurka aritu aurretik, Realeko entrenatzaileak esan du txuri-urdinek "irabazteko beharra" dutela; izan ere, azaroan irabazi zuen azken partida Realak Anoetan.
2024/02/07 - 00:01
Realak berdinketa lortu du Mallorcan (0-0), eta Reale Arenan erabakiko da nor gailentzen den finalerdian
Talde txuri-urdinak gola sartzeko hainbat aukera izan ditu, bereziki bigarren zatian, Son Moixen irabazteko, baina ezin izan du garaipena lortu, oso lehiatua izan den partidan. Hala, itzuliko neurketa, hilaren 27an, erabakigarria izango da, eta horrek zehaztuko du zein taldek egiten duen aurrera.
2024/02/05 - 22:05
Realak astearte honetan izango du Mallorcaren aurka lehen txanda Koparen finalaurrekoan
Imanolen taldea, hainbat baja eta zalantza hamaikakoa osatzeko, itxaropen guztiak Erregearen Kopan jarri dituen aurkari batekin aurkituko da.
2024/02/05 - 18:57
Imanol Alguacil: ''Ez da partida erraza izango''
Realak Mallorcaren aurka jokatuko du asteartean, Errege Kopako finalerdietako joaneko partida.
2024/02/04 - 00:21
Realak puntu bat atera du Gironatik, 10 jokalarirekin amaitu duen partidan
Mikel Oyarzabal lesionatu egin da azken minutuetan, eta beste horrenbeste gertatu zaie Odriozolari eta Beckerri lehen zatian. Epaileak gol bana baliogabetu die bi taldeei lehen zatian, jokoz kanpoko posizioengatik.
2024/01/26 - 11:40
Jarraitu zuzenean Errege Kopako finalerdietako zozketa, eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera
Euskal derbia izan liteke finalaurrekoan. Bi partidako kanporaketa izango da; joanekoa otsailaren 6an, 7an edo 8an jokatuko dute, eta itzulikoa, aldiz, hilaren 27an, 28an edo 29an. Mallorca eta Atletico Madril dira sailkatuta dauden beste bi taldeak.
2024/01/24 - 01:56
Errege Kopako final laurdenetako Celta-Reala partidaren laburpena eta golak (1-2)
Mikel Oyarzabalek eta Sheraldo Beckerrek sartu dituzte Reala Kopako finalerdietarako sailkatu duten bi golak.
2024/01/24 - 01:14
Imanol: ''Ez gara kontziente talde hau zer ari den egiten''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak denboraldi honetan bere jokalariak egiten ari diren lan ederra azpimarratu nahi izan du Celta Errege Kopako final-laurdenetan kanporatu eta gero.
2024/01/24 - 00:29
Realak nagusitasunez kanporatu du Celta (1-2), eta Kopako finalerdietarako sailkatu da
Mikel Oyarzabal kapitainak, bigarren minutuan, eta Sheraldo Becker debutariak, 66.ean, Imanolen taldeari sailkatzea eman dioten golak egin dituzte. Realak partida bikaina jokatu du Balaidosen, eta Celta baino askoz gehiago izan da; Galiziako taldeak 92. minutuan sartu du 1-2koa.
2024/01/22 - 18:43
Imanol: ''Hiru partida geratzen dira finalerako, eta ilusio handiarekin gaude''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak garbi dauka Errege Kopako finala oso gertu duela bere taldeak, hiru partidatara baino ez, hain zuzen ere. Hala, ilusioz beteta aurre egingo diote Celtaren aurkako kanporaketari, eta larunbatean lortutako garaipenarekin erabat hauspotuta.
2024/01/21 - 00:17
Braisen gol bikain batek eman dio garaipena Realari Vigon, Celta aurkari (0-1)
Donostiako taldeak, horrela, hiru puntu oso garrantzitsu eskuratu ditu; izan ere, lau partida zeramatzan irabazi gabe EA Sports Ligan. Realak lan ona egin du, eta merezita irabazi du. Aihenek min egin du ezker belaunean, eta lesio larria izan liteke.
2024/01/19 - 15:38
Imanol: ''Bi partida jarraian jokatuko ditugu Celtaren aurka, baina biak ez dira berdinak izango''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Celtaren aurka Errege Kopako final-laurdenetan Balaidosen jokatuko duen kanporaketari buruz hitz egin du. Txuri-urdinek Ligan jokatuko dute Vigoko taldearen kontra urtarrilaren 20an eta Kopan hilaren 24 edo 25ean.
2024/01/18 - 10:40
Realak Osasuna kanporatu du, eta final-laurdenetara sailkatu da (0-2)
Oyarzabalek, penalti puntutik, eta Merinok, 11 metroetatik egindako beste jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatuta, bigarren zatian lortutako golek sailkapena eman die txuri-urdinei.
2024/01/16 - 19:15
Imanol: ''Gure asmoa kanporaketa pasatzea da, nahiz eta Osasunaren etxean jokatzen dugun''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak garbi dauka Osasunaren aurka Sadarren Errege Kopako kanporaketa jokatu beharra zeregin zaila dela, baina final-laurdenetara sailkatzeko itxaropena dauka.
2024/01/12 - 15:29
Imanol: ''Derbia beti izan da beroa, niretzat eta gure zaleentzat partida garrantzitsuena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde txuri-urdinak Athleticen aurka larunbatean, urtarrilaren 13an, San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari buruz.
2024/01/08 - 15:55
Malaga-Reala Errege Kopako partidaren laburpena
Realak Errege Kopako final zortzirenetarako txartela lortu zuen atzo La Rosaleda, Malaga 0-1 mendean hartuta. Neurketako jokaldi onenak biltzen dituen bideoa da hau.
2024/01/01 - 16:40
Imanol: ''Alavesek trantsizioetan min handia egiten du, eta ez dugu lan erraza izango''
Realak eta Alavesek astearte honetan jokatuko duten derbiaren inguruan mintzatu da gaur Imanol Alguacil taldeak Zubietan egindako entrenamentuaren ostean.
2023/12/21 - 23:17
Imanol: ''Gure aukerak izan ditugu, baina ez dugu asmatu''
Realeko entrenatzaileak partida "itsusia" izan dela azpimarratu nahi izan du, baina, garaipena lortu ezean, puntua ongi etorri dela.
2023/12/18 - 13:24
Paris Saint-Germain-Reala, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.