Iker Larrazabal
2026/01/23 - 23:29
Larrazabalek eta Mariezkurrenak puntu baliotsua lortu dute Etxeberria eta Rezusta garaituz (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, Etxeberria eta Rezusta 16-22 garaituta. Azken horiek, aldiz, oso zail izango dute txapelketan aurrera egitea.
2025/12/07 - 22:03
Larrazabalek eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute Lasok sustoa eman duen partidan (20-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 20-22 irabazi diete Lasori eta Albisuri Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lasok, gainera, min hartu du ebakuntza egin zioten belaunean.
2025/10/05 - 23:10
Larrazabalek bereganatu du 4 t'erdikoko azken txartela (15-22)
Larrazabalek 15-22 menderatu du Zubizarreta III.a 4 t'erdikoko final-zortzirenetako azken partidan. Hala, B multzoan arituko da, Jaka, Etxeberria eta Ezkurdia aurkari izango dituelarik.
2025/08/09 - 02:13
Larrazabal eta Mariezkurrena, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldun argiak (7-22)
Partida ez da aurreikusten zen bezain lehiatua izan, eta Iker Larrazabalek eta Jon Mariezkurrenak garaipen erraza lortu dute Jokin Altuna eta Beñat Rezustaren aurka, 7-22 nagusituz.
2025/05/26 - 17:21
Larrazabal, txapelketako ezusteko nagusia
Iker Larrazabal pilotariak txapelketa bikaina egin du Buruz Burukoan, eta elkarrizketa honetan oso pozik agertu da egindako lanarekin. Etorkizunari begira, itxaropentsu agertu da.
2025/04/18 - 23:40
Larrazabalek ligaxkako bigarren ezustekoa eman du jarraian, Dario menderatuta (20-22)
Buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna menderatu ostean, gaur, Iker Larrazabalek 20-22 irabazi dio Dario Gomezi, Bastidan. Pilotari arabarrak partida irauli du bigarren puntua beregantzeko, 20-14 galten joan baita.
2025/04/13 - 22:57
Larrazabalek ezustekoa eman du Altuna txapeldunaren aurka (14-22)
Iker Larrazabalek ezustekoa eman du ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna egungo Buruz Buruko txapeldun ohiari 14-22 irabazita.
2025/04/13 - 20:58
Iker Larrazabalek Jokin Altunari egindako tanto ederra!
Larrazabal gazteak egungo Buruz Buruko txapelduna izan du aurrean final-laurdenetako ligaxkan. Baikoko pilotaria ez da kokildu, eta tanto ederrak egin ditu; adibidez, markagailuan 5 eta 2koa jarri duena.
2024/05/25 - 22:38
Iker Larrazabal, B serieko txapeldun
Arabarra Asier Agirreri gailendu zaio 21-22, final oso gogor batean. Agirre 10 eta 5 aurreratu da; ondoren, Larrazabal aurretik jarri da, 1-11ko partziala eginda. 21na ere egin dute, eta azken tantoan Iker nagusitu da.