Igeriketa
2023/12/29 - 16:20
Basque Teamek urteko kirolari onenak saritu ditu
Basque Teamek euskal kirolaren elitea bildu du Getxon, eta 2023ko lorpen nabarmenenak saritu dituzte bertan. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eguzkilore Zuria eman dio aurten erretiroa hartu duen Ander Elosegi piraguistari.
2023/12/03 - 13:00
Iskander Sagarminaga igerilariak, 'Uger Iskanderrek', 'Margo Piratak' proiektua aurkeztu du
Iskander Sagarminaga igerilaria izan da aste honetako protagonista "Helmuga" saioan. Igeriketa nola bizi duen kontatu du, eta, horrez gain, Eider Eibar bikotekidearekin abiatutako 'Margo Piratak' proiektua aurkeztu du.
2023/11/28 - 13:01
Iskander Sagarminaga igerilaria eta 'Margo Piratak' proiektua, aste honetako ''Helmuga'' saioan
Iskander Sagarminaga igerilaria izango da aste honetako protagonista "Helmuga" saioan. Eider Eibar ilustratzailearekin martxan jarri du 'Margo Piratak' proiektua.
2023/10/12 - 14:24
Ibone Belaustegigoitia, euskal aitzindaria Olinpiar Jokoetan
Ohol-jauzilari ohia izan zen Joko batzuetan lehiatu zen lehen euskal emakumea. Londresen egin zuen 1948an, Mexikoren izenean, han erbesteratua izan baitzen familiarekin batera, neskato bat zela.
2023/08/08 - 19:18
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis pozarren, Munduko Txapelketan irabazitako dominekin
Llopisek urrezko bi domina eta Zudairek zilarrezko bat eta brontzezko beste bat ekarri dituzte Manchesterren jokatu berri den Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketatik. Orain Paris 2024ko Joko Paralinpikoak dituzte begiz jota.
2023/08/06 - 00:43
Nahia Zudairek seigarren postua lortu du estiloko 200 metroetan, Manchesterreko Munduko Txapelketan
Usurbilgo igerilaria podiumetik zortzi segundora gelditu da, larunbat arratsaldean jokatutako finalean. Horrenbestez, txapelketa honetan, bi domina eskuratu ditu, bata zilarrezkoa eta bestea brontzezkoa, eta ohorezko bi postu: bosgarren bat, eta larunbateko seigarrena.
2023/08/05 - 01:20
Iñigo Llopis, munduko txapelduna estiloetako 4x100 metroko proban
Igerilari donostiarrak, horrenbestez, bigarren urrezko domina irabazi du Manchesterren jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko Txapelketan; izan ere, asteartean bizkarreko 100 metroetan lortu zuen. Llopisek, taldekideekin batera, Europako errekor berria ezarri du.
2023/08/03 - 22:17
Nahia Zudairek bosgarren postua lortu du estilo libreko 100 metroko finalean, Munduko Txapelketan
Igerilari usurbildarrak 1:09.05eko denbora egin du; Espainiako errekorra berak du, eta 1:08.26koa da. Cecilia Jeronimo de Araujo brasildarrak irabazi du urrezko domina.
2023/08/03 - 00:32
Iñigo Llopis, seigarren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako tximeleta-estiloko 100 metroko proban
Euskal igerilariak seigarren postua erdietsi du S8 klaseko tximeleta-estiloko 100 metroko proban. Alberto Amodeo italiarra izan da txapelduna.
2023/08/02 - 21:38
Zudairek brontzeko domina lortu du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako bular-estiloko 100 metroko proban
Nahia Zudaire hirugarren izan da bular-estiloko 100 metroko proban, eta, ondorioz, brontzezko domina zintzilikatu du. Usurbildarrak bigarren domina zintzilikatu du horrela 2023ko Munduko Txapelketan, zilarra lortu baitzuen estilo libreko 400 metroko proban.
2023/08/01 - 23:46
Iñigo Llopis donostiarrak urrea irabazi du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan
Gipuzkoarra izan da azkarrena bizkar-estiloko 100 metroko proban, S8 klasean, azken metro ikusgarriak eginda. Emaitza horri esker, 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetarako txartela lortu du.
2023/08/01 - 00:38
Nahia Zudaire igerilariak zilarra irabazi du Munduko Txapelketan, estilo libreko 400 metrokoan
Iñigo Llopis donostiarra bosgarren izan da gizonezkoen proban.
2022/12/29 - 17:02
Gabonetako nazioarteko txapelketa ari dira jokatzen Paco Yoldi igerilekuetan
Gabonetako nazioarteko txapelketa ari da jokatzen bertan. Guztira 300 igerilari baino gehiago izango dira han, horietako zazpi olinpiadetan aritutakoak. Igerilari nabarmenetako bat Nahia Garrido urretxuarra izango da.
2022/12/25 - 17:19
Bertran eta Pujol, 2022ko Nadal Kopako irabazleak
Bartzelonako portuan jokatzen den Nadal Kopa Gabonetako kirol-ekitaldi klasikoa da. Aida Bertran izan da nagusi emakumezkoen mailan; gizonezkoenean, aldiz, Guillem Pujolek lortu du garaipena.
2022/06/19 - 15:57
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste domina batekin itxi dute igeriketa egokituko Munduko Txapelketa
Basque Teameko bekadunek brontzezko proba irabazi dute 34 puntuko estilo libreko 4x100 metrokoan.
2022/06/17 - 00:00
Iñigo Llopisek zilarrezko domina irabazi du Munduko Txapelketako 4x100 metro estiloko proba mistoan
Euskal igerilariak bere bigarren zilarrezko domina lortu du Funchaleko Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan. Bigarren izan zen bizkar erako 100 metroko proban.
2022/06/13 - 23:44
Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du Munduko Txapelketan bizkar erako 100 metroko proban
Euskal igerilaria bigarren izan da diziplina honetako finalean. Griswoldek lortu du urrezko domina eta Carlomagnok, brontzezkoa.
2022/06/12 - 22:56
Nahia Zudairek brontzea eskuratu du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan
Usurbilgo igerilariak hirugarren postua lortu du Funchalen (Portugal) jokatu den txapelketako estilo libreko 400 metroko proban, Espainiako marka hautsita.
2022/04/02 - 21:41
Nahia Zudairek urrea irabazi du estilo libreko 800 metrokoan, Berlingo Munduko Seriean
Igerilaria onena izan da S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginda.
2021/12/28 - 11:06
Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en
Goi mailako 300 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuenean.