Ibai Gómez
2019/01/09 - 23:50
Athleticek eta Alavesek Ibairen eskualdatzea adostu dute
Bi klubek hiru milioi inguruan itxi dute jokalari bilbotarraren salerosketa.
2019/01/03 - 18:54
Sergio Fernandez: 'Gauza jakina da Ibairi kontratua berritu nahi diogula'
Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak iragarri duenez, Ibai Gomezi kontratua luzatzeko asmoa dauka taldeak, baina asmo horri "dagokionean" helduko diotela gaineratu du.
2018/12/14 - 19:02
'Onena opa diot Athletici, baina astelehenetik aurrera'
Alaveseko jokalariak adierazi duenez, Athletic horrela ikustea ez da "ohikoa", baina orain talde gasteiztarrean dago, eta beraz, astelehenean jokatuko den derbiaren ostean opa dio onena, ez lehenago.
2018/09/19 - 22:26
Ibai Gomezek gakotzat jotzen du 'blokearekin' jarraitu izana
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak txalotu egin du klubak joan zen urteko "blokea" mantendu izana. Gainera, "guztien aurka" lehiatzeko gai direla nabarmendu du. Jatorrizkoa gaztelaniaz
2018/05/11 - 01:26
Ibai: 'Denboraldia erarirk onenean agurtzeko aukera paregabea'
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak adierazi duenez, larunbateko derbia Mendizorrotzan aurtengo denboraldiari modurik onenean agur esateko aukera paregabea da.
2018/03/04 - 22:38
Ibai: 'Erdi lo irten gara eta nik huts larri bat egin dut bigarren golean'
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak, bere taldeak Realaren aurkako euskal derbian jaso duen porrotaz hitz egin du partida amaitu ostean.
2018/01/29 - 01:02
Ibai: 'Epaileentzat beharrezkoa da teknologiaren laguntza'
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak, bere taldeak Camp Noun jaso duen porrotaren (2-1) analisia egin du. Epaileak kalte egin die, eta horretaz ere hitz egin du.
2018/01/06 - 00:54
Ibai Gomez: 'Haien intentsitatea berdinduz gero, partida irabaz dezakegu'
Ibai Gomez Alaveseko jokalariaren esanetan, Athleticen aurkako derbiaren gakoa intentsitatean egongo da, eta zuri-gorriek azaltzen dutena berdintzen badute partida irabaz dezaketela uste du.
2017/12/09 - 00:15
Alaves salbazio postuetara gerturatu da Las Palmasi irabazita
Arabako taldeak 2-0 irabazi dio mailari eusteko lehían aurkari zuzena den taldeari. Ibai Gomez eta Munir izan dira golegileak.
2017/12/05 - 19:13
Ibai: 'Bihotza zelaian uzten denean, garaipena lortzeko aukera asko dago'
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak hiru gol sartu zituen Gironaren aurkako partidan, eta horiei esker bere taldeak garaipena eta hiru puntuak poltsikoratu zituen.
2017/12/05 - 11:58
Lehen aldiz egin ditu hiru gol 1. Mailan Ibai Gomezek
Bi gol egin zituen Athletic Clubeko elastikoarekin 2013-14 denboraldian 19. eta 20. jardunaldietan.
2017/12/04 - 23:07
Alavesek partida irauli eta garaipena lortu du Ibairen hiru goli esker (2-3)
Gasteiztarrak 2-0 zeuden galtzen 62. minutuan, baina ez dute amore eman eta Ibai Gomezek egindako hiru golen bidez berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu dituzte.
2017/10/25 - 12:39
Alavesek ezusteko handia eman du Bartzelonaren zelaian irabazita
Deyversonaurretik jarri ditu babazorroak, Mathieuk korner batean berdindu du eta Ibai Gomezek 1-2koa egin du, urrezko hiru puntu eskuratzeko.
2017/09/26 - 21:47
Ibai Gomez: 'Denok batera egon behar gara'
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak adierazi duenez, taldekide guztiek eman behar dute 'urrats bat aurrera' taldeak bizi duen egoera zailetik ateratzeko, Gianni De Biasi entrenatzailearen etorrerarekin.
2017/07/26 - 12:54
Alavesek aise gainditu du Mirandesen aurkako proba
Zubeldiak zuzendutako taldeak 3-0 garaitu du Burgosko taldea, Ibaian, astearte honetan. Christian Santosek bi gol egin ditu, eta Ibaik bestea.
2017/05/28 - 15:34
Ibai Gomez: 'Harro sentitzen gara dugun taldeaz eta gure zaleetaz'
Alavesek 3-1 galdu du Bartzelonaren aurka Errege Kopako finala eta partida amaitu ostean Ibaik balantzea egin du. 26. minutuan izandako abagunea gogoratu du jokalari bizkaitarrak.
2017/04/18 - 10:27
Goi-mailako garaipena
Ibai Gomezek eta Rodrigo Elyk egin zituzten gasteiztarren golak. Hiru puntuekin ia ziurtatuta du Alavesek datorren denboraldian lehen mailan jarraitzea.
2017/02/25 - 15:57
Emaitza irauli eta hiru puntuak eraman ditu Alavesek (2-1)
Pellegrinoren taldeak buelta eman dio Carlos Solerrek 65. minutuan sartutako golari. Ibai Gomezek 77. minutuan eta Kataik 85.ean egn dituzte etxekoen bi golak.
2017/02/03 - 13:30
Ibai: 'Garaipen batekin finalean gaude'
Alaveseko jokalariak onartu egin du galiziarrek aukera gehiago izan dituztela gola egiteko. Taldea itzuliko partida jokatzeko ilusio handiarekin dagoela gaineratu du.
2016/11/27 - 15:01
Alaves bikain batek ezustean harrapatu du Vila-real (0-2)
Pellegrinoren taldea da orain arte Madrigalen irabaztea lortu duen bakarra. Ibai Gomez eta Victor Camarasa izan dira partidako golegileak.