Golfa
2023/06/26 - 02:21
Carlota Ciganda, hirugarren Yin txinatarrak irabazi duen PGA Txapelketan
Eguneko erronda onena Cigandak sinatu du, 64 kolpeko txartela eginda, 7 parretik behar, eta garaipenarekin amets egiteko aukera eman dio.
2023/06/25 - 20:09
Borja Martin gipuzkoarrak irabazi du Bizkaia Open txapelketa, Adrian Otaeguiren aurretik
24 urteko jokalariak azken ibilbide bikaina egin du, jardunaldi bakar batean zelai horretan egindako kolpeen marka hobetuz; 62 kolpe (-10).
2023/06/24 - 15:31
Rahm Travelers txapelketatik at geratu da
Jon Rahm euskal golfistak ez du gainditu Travelers Chamionshipeko kortea, eta txapelketatik kanporatuta geratu da bigarren jardunaldiaren ostean. Guztira, -2ko txartelarekin amaitu du bigarren eguna bizkaitarrak, baina -4koa zen gutxienekoa aurrera jarraitzeko.
2023/06/19 - 17:00
Jon Rahmek hamargarren postuan amaitu du Estatu Batuetako Irekia; Wyndham Clarkek irabazi du
Barrikako golf jokalariak ondo bukatu du txapelketa; izan ere, -5ko txartela eman du azken jardunaldian. Munduko sailkapenean, Scottie Schefflerrek, AEBko Irekian hirugarren sailkatua bera, handitu egin du Rahmekiko duen aldea; bizkaitarra bigarren tokian dabil.
2023/06/18 - 14:15
Rahm ia aukerarik gabe geratu da AEBko Irekian
Jon Rahm kaskar ibili da hirugarren jardunaldian. Barrikakoa Rickie Fowler eta Wyndham Clark liderrekiko 12 puntura dago txapelketa amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean.
2023/06/17 - 14:26
Rahm, AEBko Irekiko sailkapen nagusiko lehen postuetatik urrun 2. jardunaldiaren ostean
Barrikako (Bizkaia) golfista ez da ondo ibili Ameriketako Estatu Batuetako bigarren jardunaldian. 73 kolpeko txartelarekin amaitu du, hiru zelaiaren parearen gainetik, eta Ricky Fowler liderrarekiko 12 kolpera dago.
2023/06/16 - 13:51
Jon Rahm, Fowler eta Schauffele liderrekiko urrun AEBko Irekiko lehen jardunaldiaren ostean
Barrikako (Bizkaia) golfistak 69 kolpeko txartelarekin amaitu du txapelketako estreinako eguna, eta sailkapen nagusiko lehen postuan berdinduta dauden Fowler eta Schauffele jokalariekiko 7 kolpera dago.
2023/06/14 - 01:05
Joseba Torres Olazabal: ''Nik nire bidea egingo dut''
Jose Maria Olazabal osabaren itzala luzea da, baina Joseba Torres Olazabalek argi du egin beharreko bidea. Igandean amateur mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen Valentzian.
2023/06/06 - 20:59
PGA Tourrek, DP World Tourrek eta LIVek gizonezkoen golfa bateratuko duen erakunde berri bat iragarri dute
Ustekabeko erabaki horrek amaiera eman dio PGA Tour eta LIV Golf zirkuituen arteko liskarrari. Azken horrek AEBn errotutako txapelketarekin lehiatzeko asmoa zuen zirkuitu bat abiatu zuen.
2023/06/05 - 03:54
Jon Rahmek onenengandik urruti amaitu du Memorial Tournament txapelketan
Garaipena Viktor Hovland norvegiarrak lortu du, Denny McCarthyrekin berdinketa hautsi ostean.
2023/06/02 - 22:54
Bizkaiko PGAe Open txapelketaren bigarren edizioa aurkeztu da
Bizkaia PGAe Openeko bigarren edizioa aurkeztu dute ostiral honetan. Meaztegin jokatuko da ekainaren 20tik 25era bitartean. Parte-hartzaileen artean, Txema Olazabal nabarmentzen da.
2023/05/28 - 19:56
Adrian Otaeguik bigarren postuan amaitu du KLM Open txapelketa, Herbehereetan
Golf jokalari donostiarrak, guztira parraz azpiko 11 egin ditu; azken egunean, -2ko txartela eman du. Txapelketa DP World Tourrekoa da, eta Pablo Larrazabal bartzelonarrak irabazi du.
2023/05/25 - 20:40
Amaia Latorrek irabazi du Santander Golf Zirkuituko proba
Ostegunean lider abiatu da, eta abantailari eutsi dio Maho Hayakawaren aurrean. Japoniarra atzetik izan du jardunaldi osoan, baina gainditzeko aukera handirik gabe.
2023/05/22 - 13:26
Koepkak irabazi du PGA Txapelketa, eta Schefflerrek munduko sailkapeneko lehen postua kendu dio Rahmi
Estatubatuarra gutxienez bost txapelketa handi dituzten hogei jokalariz osatutako multzoan sartu da.
2023/05/22 - 03:08
Rahmek 71 kolpeko (+1) itzuliarekin eta +7ko azken emaitzarekin bukatu du PGA Txapelketa
Rahmek ostegunetik sufritu du. Igande honetan, Barrikako jokalaria indartsu hasi da, bogey batek -1era jaitsarazi duen arte. Beste bi egin ditu 17. zuloan eta 18.ean, bat parraren gainetik bukatzeko.
2023/05/22 - 01:29
Cigandak bere bederatzigarren titulua lortu du Floridako Aramco Series txapelketa irabazita
Golflari iruindarrak guztira 214 kolperekin (2 parraren azpitik) irabazi du txapelketa, 3 jardunaldietan 72 (parra), 69 (-3) eta 73 (+1) kolpeko txartelak aurkeztuta.
2023/05/21 - 00:45
Rahm +6rekin iritsiko da PGA Txapelketako azken egunera, larunbat honetan 72ko txartela (+2) sinatu ondoren
Egun txarra bizi izan du berriro euripean, sei bogeyk zapuztutako lau birdierekin. Scottie Scheffler estatubatuarra da txapelketako liderra, -5eko txartelarekin.
2023/05/20 - 13:02
Jon Rahmek PGAko Txapelketan moztuta ez geratzea lortu du, bigarren jardunaldi ona eginda
Barrikakoak maila ona eskaini du bigarren jardunaldian, 68 kolpeko txartelarekin bukatuta, eta lehian jarraituko du asteburuan. Rahm sailkapen nagusiko lehen hiru postuetan berdinduta dauden jokalariekiko 9 kolpera dago.
2023/05/19 - 00:38
Jon Rahmek hasiera txarra izan du Oak Hillen, 76 kolpe (+6) behar izan baititu
Adrian Otaegui donostiarra ere gaizki hasi da txapelketan, bost bogey eginda 75 kolpeko (+5) txartela aurkeztu baitu.
2023/05/01 - 02:33
Jon Rahm bigarren geratu da Tony Finauk irabazi duen Mexikoko Irekian
Finauk 260 kolperekin bukatu du, Rahmekiko hiru kolpeko aldearekin, zeinak ez duen lortu 2022an irabazitako titulua berrestea.