Golak
2025/09/20 - 23:00
Osasunak ezin izan du Vila-real menderatu (2-1), 40. minututik bat gutxiagorekin aritu baita
Epaileak Rosier kanporatu du, eta Budimirrek, lehen zatian, penaltiz, Osasunaren gola sartu du; bigarrenean, Vila-realek hiru puntuak lortu ditu, Mikautadzek eta Gueyek egindako golei esker.
2025/09/20 - 22:58
Realak Levante garaitu du sailkapenean gora begira jartzeko (2-1)
Realak 2-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Nerea Eizagirrek sartu ditu txuri-urdinei hirugarren garaipena eman dieten bi golak.
2025/09/20 - 17:00
Athleticek meritu handiko puntua eskuratu du Espanyolen etxean (1-1), ordubetez 10 jokalarirekin arituta
Javi Lergaren taldea 30. minutuan geratu da jokalari bat gutxiagorekin, epaileak Bibi kanporatu baitu; jokaldi horretan, gainera, Espanyol aurretik jarri da, penaltiz. Bigarren zatian, baina, 72. minutuan, Jone Amezagak berdinketa jarri du markagailuan.
2025/09/20 - 16:57
Eibarrek ezin izan du Granadarekin (3-1)
Eibarrek 3-1 galdu du Granadan F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Cardozok bere atean sartutako golari esker aurreratu den arren, Granadak partida irauli du bigarren zatian.
2025/09/20 - 01:12
Realak porrot argia jaso du Betisen aurka (3-1)
Txuri-urdinak ez dira eroso egon partidako une bakar batean ere, baina bigarren zatian Betis izan da nagusi nabarmen. Horrela, Realak garaipenik gabeko bosgarren jardunaldia batu du.
2025/09/15 - 11:43
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 5. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 5. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/15 - 11:42
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 4. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/14 - 23:15
Osasuna sendo batek Rayo garaitu du Sadarren (2-0)
Raul Garciak ireki du markagailua, lehen zatian, eta Iker Benitok sartu du bigarrena, partidaren azken txanpan. Horrela, gorritxoek bigarren garaipena lortu dute etxean.
2025/09/14 - 22:33
Eibarrek denboraldiko lehen puntua eskuratu du (0-0)
Eibarrek golik gabeko berdinketa lortu du Levante Badalonaren aurka Ipuruan jokatu duen F Moeve Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/09/14 - 17:10
Athleticek galdu egin du Deportivoren etxean (1-0)
Athleticek 1-0 galdu du Deportivoren aurka Riazorren jokatu duen partida, eta, ondorioz, garaipenik lortu gabe jarraitzen du F Ligan. Talde zuri-gorriak puntu bakarra batu du lehendabiziko hiru jardunaldietan.
2025/09/13 - 22:32
Alavesek San Mamesen irabazi du berriz 20 urteren ondoren (0-1)
Golik eta aukerarik gabeko lehen zatiaren ostean, babazorroek hiru puntuak lortu dituzte Berenguerrek bere atean sartutako golari esker.
2025/09/13 - 20:33
Eibar galtzaile atera da Gaizka Garitanoren Cadizen aurkako neurketatik (1-0)
Susok 61. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkio Andaluziako taldeari. Armaginek berdinketa lortzeko aukera oso argia izan dute azken minutuetan.
2025/09/13 - 20:28
Realak ezin izan du hamarrekin aritu den Real Madril garaitu (1-2)
Mbappe eta Güler izan dira Real Madrilen golegileak. Huijsenen kanporatzeak partida baldintzatu du, eta Oyarzabalek aldea murriztu du, baina Realak ezin izan du emaitza irauli.
2025/09/13 - 17:04
Realak lehen zatian itxi du Sevillaren aurkako garaipena (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Sevillari Zubietako zelaian jokatu den F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partida. Aiara Agirrezabala, Lucia Pardo eta Intza Eguiguren izan dira golegileak.
2025/09/13 - 12:40
Sansek ez ditu izandako aukerak aprobetxatu eta galdu egin du Las Palmasen (2-1)
Gipuzkoako taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du eta partida bakarra irabazi du orain arte jokatutako bost jardunaldietan.
2025/09/09 - 00:59
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 4. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 4. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/07 - 21:39
Sansek bi goleko errenta alferrik galdu du Gaizka Garitanoren Cadizen aurka (3-3)
Tabatadze jokalariak bi minutuan egindako bi golek garaipenik gabe utzi dituzte txuri-urdinak.
2025/09/02 - 02:07
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 3. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 3. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/01 - 12:21
Athleticek hiru partida jokatu eta hirurak irabazi egin ditu, eta, gainera, lider dabil
Athleticek eta Betisek partida bizia eta parekatua jokatu dute (1-2). Talde zuri-gorriaren lehen gola Marc Bartrak egin du, bere atean, eta bigarrena, berriz, Paredesek, buruz. Neurketaren amaieran iskanbila izan da, eta epaileak Ernesto Valverde eta Padilla kanporatu ditu.
2025/09/01 - 00:09
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 3. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.