Golak
2025/04/06 - 12:23
Berdinketa Ipuruan Magunagoitiak azken segundoan sartutako gol bati esker
Oviedo garaipena gozatzen ari zenean, atezain armaginak partidako azken jokaldian lortu du berdinketaren gola, baloia buruz sarera bidalita, eta zoramena piztu da Ipuruako harmailetan.
2025/04/05 - 22:14
Ikusi hemen Jon Mikel Magunagoitia atezainak partidaren luzapenean egindako gola
Armaginen atezaina korner bat errematatzera igo da, Eibar Oviedorekin 0-1 galtzen ari zenean.
2025/04/02 - 03:59
Real Madril-Reala Kopako finalerdietako partidako laburpena (4-4)
Ander Barrenetxeak, Pablo Marinek, eta, bi aldiz, Mikel Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; euskal taldea, 80. minutuan, 1-3 ari zen irabazten. Real Madrilek luzapenean egin du 4-4koa, kanporaketa penaltietan erabakiko zela ematen zuenean.
2025/04/02 - 03:16
Real Madril vs Reala: Ikusi partidako gol guztiak (4-4)
Realak partida bikaina jokatu du Santiago Bernabeun, eta lau gol egin ditu, baina ezin izan du Real Madril menderatu, eta, horrenbestez, Kopako finalik gabe geratu da. Finalaurreko ikusgarria luzapenean erabaki da, Rüdigerrek gola sartuta, eta hortxe amaitu da talde txuri-urdinaren ametsa.
2025/04/01 - 02:50
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 33. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/01 - 02:49
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 29. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/31 - 00:43
Realak bolada txarrean jarraitzen du Real Madrilen aurka galdu ostean (3-0)
Weirrek gola sartu du 4 minutu bakarrik zeramatzatenean, eta Mollerrek eta Del Castillok partida erabakita utzi dute bigarren zatian. Horrela, Realak bederatzi partida daramatza jarraian irabazi gabe.
2025/03/30 - 16:46
Athleticek 2-0 menderatu du Deportivo, Ane Azkonak sartutako bi golei esker
Aurrelari nafarrak bigarren zatian sartutako bi golek eman diote garaipena Athletici. Zuri-gorriek laugarren postuan jarraitzen dute F Ligan, eta Atletico Madril puntu batera dute.
2025/03/29 - 21:48
Alavesek porrot egin du Rayoren aurka Mendizorrotzan jokatutako partida grisean (0-2)
Penalti bat huts eginda eta erasoan eraginkortasun gutxi erakutsita, babazorroek beste porrot bat jaso dute, mailari eusteko helburuan batere laguntzen ez diena.
2025/03/29 - 15:55
Eibarrek laugarren garaipena kateatu du Levante menderatuta (1-2)
Eibarrek 1-2 irabazi dio Levanteri F Ligako 24. jardunaldian. Yerai Martinen taldea bolada onean dago, laugarren garaipena kateatu baitu. Cerrok eta Vergesek sartu dituzte armaginen golak.
2025/03/28 - 16:06
Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonaren aurkako partidan, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Osasunak helegitea aurkeztu ala ez aztertu du azken orduetan, erdiko atzelariak Espainiako selekzioarekin ez joateagatik eta talde gorritxoaren aurka 5 egun baino gutxiagoko epean jokatzeagatik araua bete ez duelako.
2025/03/28 - 00:12
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 27. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita zazpigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/28 - 00:01
Osasunak ezin izan du Bartzelona geldiarazi (3-0)
Ferranek, Olmok, penaltiz, eta Lewandowskik sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, gorritxoak defendatzeko aukera baino ez dutelarik izan aurkarien nagusitasun argiaren aurrean.
2025/03/25 - 00:53
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 32. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamabigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/22 - 23:15
Athletic Levante Badalona baino eraginkorragoa izan da (0-1)
Athleticek 0-1 irabazi dio Levante Badalonari etxetik kanpo jokatu duen partida. Bartzelonako taldea gehiago izan da, baina ez ditu bere gol aukerak baliatu. Irene Oguizak sartu du talde zuri-gorriari garaipena eman dion gola.
2025/03/22 - 15:56
Mailari eusteko aurrerapauso handia eman du Eibarrek, Betis menderatuta (0-1)
Eibarrek hirugarren garaipena lortu du jarraian, gaur, Sevillan, Betisi 0-1 irabazita. Carmen Alvarezek sartu du armaginen gola, atsedenaldira joan baino lehen.
2025/03/17 - 23:46
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 31. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/17 - 00:34
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 28. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita zortzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/16 - 22:17
Realak puntu bat atera du Vallecasetik (2-2)
Zubimendik aurretik jarri ditu donostiarrak lehen zatian baina bigarrenean Rayok emaitza irauli du Trejok eta Pedro Diazek egindako golekin. Binakoa, Mariezkurrena gazteak sartu du.
2025/03/16 - 21:50
Eibarrek Levante Badalona gainditu du postu lasaietan kokatzeko (1-0)
Ipuruan, Mireia Maseguerrek aurreratu du Eibar atsedenaldiaren aurretik (41. min) eta Levante Badalonak berdinketaren bila jo du bigarren zatian, baina gola nahikoa izan zen euskaldunen garaipena ziurtatzeko.