Golak
2025/08/31 - 23:32
Osasunak ezin izan dio buelta eman Romeroren golari (1-0)
Partida parekatua izan da, eta Kataluniako taldearen alde egin du, Romeroren golari esker.
2025/08/31 - 22:54
Realak puntua batu du Madrilen (2-2)
Realak bina berdindu du Madrid CFFren aurka, Moeve Ligako lehen jardunaldian. Aiara Agirrezabalak sartu ditu txuri-urdinen bi golak.
2025/08/31 - 17:02
Eibarrek porrotarekin hasi du denboraldia, Sevillaren aurka (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Sevillaren aurka Moeve Ligako lehen jardunaldian, Iñaki Goikoetxearen estreinaldiko partidan armaginen entrenatzaile bezala.
2025/08/30 - 23:38
Realak galdu egin du Oviedo igo berriaren aurka (1-0)
Txuri-urdinek bigarren zati eskasa jokatu dute, eta ez dira gai izan Dendockerrek atsedenaldiaren atarian egindako gola iraultzeko.
2025/08/30 - 21:30
Alavesek berdindu egin du galtzen hasitako partida (1-1)
Atletico berehala aurreratu da markagailuan, baina talde babazorroak partida ona jokatu du eta laster erantzun dio, Carlos Vicentek penaltiz gola sartuta. Neurketaren amaieran, berriz, asko sufritu du emaitzari eusteko.
2025/08/28 - 19:42
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 6. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 6. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/26 - 12:18
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 2. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 2. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/26 - 01:41
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 2. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/26 - 00:56
Sancetek garaipena eman dio Athletici Rayoren aurka, lesiotik itzuli berritan (1-0)
Iñigo Perezen taldeak ez die erraztasunik eman zuri-gorriei, lehen zatian batez ere; baina penaltiz egindako golari esker, Bilboko taldeak bi garaipen lortu ditu elkarren segidan.
2025/08/25 - 01:56
Sansek azken minutuetan galdu du Malagan (1-0)
Txuri-urdinek ondo eutsi diote ia partida osoan zehar, baina Rafael Rodriguezek 86. minutuan sartutako golak punturik gabe geratzea eragin du.
2025/08/24 - 23:30
Realak puntu bat lortu Anoetan Espanyolen aurka (2-2), ozta-ozta
Partida maldan gora jarri zaio lehen zatian, bi gol jaso ditu eta. Bat errepikatu behar izan da, penaltiz, baina Barrenetxeak eta Oskarssonek berdinketa lortu dute gehiago ere merezi izan duten bigarren zatian.
2025/08/24 - 21:22
Budimirrek denboraldiko lehen garaipena eman dio Osasunari, Sadarren (1-0)
Alessio Lisciren taldea nagusi izan da lehen zatian. Budimirrek gola sartu du partidaren hasieran, eta epaileak Gaya kanporatu du ondoren. Alabaina, bigarrenean ez du partida itxi, eta Valentziak estu hartu du, berdinketa lortu nahian.
2025/08/24 - 17:26
Eibarrek estreinakoz irabazi du EH Kopa
Eibarrek 1-0 menderatu du Reala Dulantzin jokatu den Euskal Herria Kopako finalean, Malen Urangak sartutako golari esker. Partida lehiatua izan da, eta talde txuri-urdinak estu hartu ditu armaginak, baina Eibarrek ondo kudeatu du lehen zatian lortutako abantaila.
2025/08/23 - 01:34
Alavesek porrot egin du Betisen aurka (1-0)
Lo Celsok lehen zatian sartutako golak garaipena lortzeko balio izan dio Sevillako taldeari, area barruan asmatzea falta izan zaion Alavesen aurka.
2025/08/20 - 16:49
Osasunak 1-0 galdu du, Bernabeun, penaltiz, 2025-26 denboraldiko Ligako lehen partidan
Kylian Mbappek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, 51. minutuan. Osasuna sendo aritu da, baina, azkenean, ezin izan du punturik batu; Abel Bretonesi txartel gorria atera diote, bigarren zatiko luzapenean.
2025/08/20 - 01:53
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 1. jardunaldiko golak eta laburpenak
Ikusi EA Sports Liga txapelketako 1. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/17 - 23:33
Athleticek Sevilla garaitu du uste baino partida korapilatsuagoan (3-2)
Nico Williamsek, penaltiz, Maroanek eta Navarrok markagailua estreinatu dute zuri-gorrientzat, une batez zail ikusi duten garaipena lortuz.
2025/08/17 - 21:23
Sanse garaipenarekin estreinatu da Bigarren Mailan
Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi dio Zaragozari, Job Ochiengek lehen zatian sartutako gol eder batekin.
2025/08/17 - 02:15
Kubok puntu bat batu du Realarentzat Mestallan (1-1)
Japoniarrak hiru minutuan baliorik gabe utzi du Diego Lopezen gola, abagunez betetako bigarren zatian, txuri-urdinentzat zapore gazi-gozoa utzi duen partidan.
2025/08/17 - 01:40
Alavesek Levante garaituz eman dio hasiera denboraldiari (2-1)
Toni Martinezek estreinatu du markagailua babazorroentzat eta Tenagliak sartu du garaipenaren gola luzapenean.